antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




2009/02/14

A los 28 años del asesinato de Joxe Arregi -Muertos Bajo Tortura- Carabachel: “oso latza izan da”

Xabier Makazaga (TATeko kidea)

Joxe Arregi torturapean hil baino hiru urte lehenago, Steve Biko hegoafrikar buruzagi beltz ospetsuak patu ikaragarri berbera izan zuen (gogoratu Peter Gabrielek eskaini zion abesti hunkigarria, Biko, eta Richard Attenboroughen pelikula famatua, Cry Freedom); eta Arregi zendu zeneko 28. urteurren honetan biak omendu nahi nituzke, bien kasuak gogora ekarri eta zein antzekoak izan ziren erakutsiz.

Apartheid-eko epaileek errugabetu egin zituzten Biko hiltzeraino torturatu zuten bost poliziak, eta erregimen gorrotagarri hura aspaldi pikutara joan bazen ere, gaur egun torturatzaile haiek errugabe izaten jarraitzen dute hegoafrikar justiziarentzat. Penaz aitortu behar izan dutenez, ezin baitiete errurik egotzi oraingoz frogarik ez dutelako. Eta ez dute zoritxarrez inoiz izango, inkomunikazioaren eraginez, lekuko bakarrak poliziak izan baitziren.

Joxe Arregik ere tortura izugarriak jasan zituen bederatzi egunez komisarian, eta argi geratu bazen ere torturatzaileak gutxienez 73 izan zirela, soilik haietako bi epaitu zituzten. Bi lehen epaiketa eskandalagarrietan errugabetu egin zituzten, gainera, harik eta azkenean Espainiako Auzitegi Gorenak halako kasuetan ohiko dituen kondena irrigarri horietako bat ezarri zien arte.
Euskal Herrian torturapean hildakoei dagokienez, inoizko kondena bakarra izan zen hura, eta ezinbestez ezarri behar izan zuten, hain zen ukaezina «oinazpietako erredurak poliziek komisarian eragindakoak» zirela. Erredura ikusgarri haiengatik izan ez balitz, ez baitzieten ezta kondena barregarri hura ere ezarriko, zeina ez zuten batere oztopo izan gerora Polizia barnean gradu gorenena heltzeko: espainiar demokrazia torturatzaileko komisario nagusi.

Azpimarratzekoa da, bestalde, krimen itzel harengatik auzipetu zituzten polizia guztiek, bost, geroztik ardura handiak izan dituztela espainiar Polizian. Eta auzipeturiko bostak heldu diren karguetara heldu badira, zalantza gutxi zer gertatuko zen izenez ezagutzen ez ditugun beste 68 torturatzaileekin.

Bada, Joxe Arregi eta Steve Bikoren kasuak alderatuz argi dakusagu oso antzekoak izan zirela; hasteko, isilpean egin edo zabalduriko hilotzen argazki beldurgarriak sekulako eragina izan zutelako bi eskandaluen handian.

Bestalde, espainiar zein hegoafrikar poliziek azalpen berbera eman zuten bien lesio ikaragarriak justifikatzeko: atxilotuak jo egin zituen, norgehiagoka izan zen, eta hura indarrez menderatzean zauritu egin zen istripuz. Apartheid-eko bost polizien arabera, Bikok komisariako pareta eta zoruarekin talka eginez egin zituen zauriak, eta espainiarrek, berriz, ezin izan omen zuten saihestu Arregik «mahai eta altzairuekin talka egitea». Izan ere, hark lesioak nonahi zituenez, ez baitzen inolaz ere aski zoru eta pareta aipatzea, Bikoren kasuan bezala, haiek zuritzeko.

Hegoafrikar auzi medikuek gezurrezko agiriak sinatu zituzten Bikoren benetako osasun egoera ezkutatzeko, eta espainiarren jokaera ere zeharo eskandalagarria izan zen, Arregik komisariatik irten zenean bertara iristerakoan antzeman zizkioten lesio eta marka berberak zituela sinatu baitzuten. Ageri askoan geratu zen haien gezurra, Carabancheleko espetxe ospitalera hil aurretik heldu zeneko mediku agiriak oso bestelakorik baitzioen.

Beraz, Joxe Arregiren kasuan, frogak ia ezinezko egiten dituen inkomunikazio eta guzti, bai poliziek bai auzi medikuek utzi zituzten beren krimenaren froga nabarmenak; Bikoren kasuan, soilik auzi medikuek. Eta bietan agintariek hainbat neurri hartzea beste erremediorik ez zuten izan eskandaluen handiarengatik, erabat sinbolikoak ziren kondena eta zigorrak ezarriz.

Hegoafrikarrek, urteetan inongo neurririk hartzea kosta ahala kosta saihestu ondoren, azkenik kargu hartu behar izan zioten auzi medikuetako bati, eta epe batez mediku lizentzia kendu beste bati. Espainiar agintariek are okerrago jokatu zuten, Arregiren egoera tamalgarria hain lotsagabeki ezkutatzearen erantzulea kargutik kentzearen itxura egin arren, hasiera bateko eskandalu itzela atzean geratu bezain laster bueltatu baitzen hura isilean bere postura. Isilean, eta beste izen batekin.

Hari eta haren menpekoei espedientea zabaltzeko eskatu zuen Bartzelonako Medikuen Kolegioak, baina Madrilekoak ez zuen ezta erantzunik eman ere, eta beste horrenbeste gertatu zitzaien haiek guztiak epaitu eta zigortzeko eskatu zuten 200 mediku euskaldunei.

Bi kasuetan hain froga nabarmenak utzi ez zituzten torturatzaileei dagokienez, ez zuten inongo zigorrik jaso. Eta itxura guztien arabera, Arregi infernuraino jaitsarazi zuten beste 71 poliziek, eta Bikori beste horrenbeste egin zioten bostek, ez dute zoritxarrez inoiz jasoko ere.

Hori bai, Hegoafrikan behintzat urteak dira apartheid-a pikutara bidali zutela, eta baita sistema krudel hark torturatzaileei ematen zien erabateko inpunitatea ere. Espainiar torturatzaileek, ordea, zernahi egin dezakete gaur egunean ere.

Nola edo hala Arregi kasuko eskandaluari aurre egin ondoren, espainiar agintariek ez baitzuten neurri bat bera hartu lakra horri amaiera emateko. Alderantziz, tortura metodoak hobetzen jarraitu zuten, eta oso bereziki hura estaltzeko isiltasun konplizeen harresi gaindiezina eraikitzen.

Eta nazioartean torturaren aurka diharduten erakunde entzutetsuen presioak zalantzarik gabe haiengan eragin handia badu ere, gehienbat urtez urte inkomunikazioa bertan behera uzteko azpimarratzen dietelako, isiltasun konplize horiek bere horretan jarraitzen duten bitartean, inpunitate osoz torturatzeko behar-beharrezko zaien babesa izaten jarraituko dute.

Isiltasun konplizeak, eta gainera hipokritak. Torturaren aurka daudela esan bai, baina gero beren komunikabideetan ez ezik egunerokoan ere ia beti isildu egiten baitituzte tortura kasuak, edo haiei hutsaren hurrengo garrantzia eman, betiere frogarik ez dagoen aitzakiapean, ederki dakiten arren inkomunikazioak froga oro ia ezinezko egiten duela.

Eta, horrez gain, iaz izena aldatu zioten Joxe Arregi hil zutenetik haren izena zeraman Zizurkilgo plazari, «biktimen sentsibilitateari eraso» egiten ziola argudiatuta.
Noiz arte jarraitu behar dute horrela?

http://askatu.org/

No hay comentarios:

Archivo del blog