antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




2009/03/18

KONTSOLAMENDUA

Anjel Lertxundi (BERRIA)
Egungo fenomeno azpimarragarrienak (globalizazioa, neoliberalismoa, lorpen sozialen gainbehera...) ez dira gaur sortuak: aspaldi ekin zioten egunetarainoko bideari. Gaur, aldiz, biharko gizartea markatuko duten fenomenoak ari gara, oharkabean bada ere, hauspotzen eta bazkatzen.
Etorkizuna fabrikatzen ari gara: horra futurismoak oraintsu ehun urte landu zuen gai nagusia, artearen hesietatik gizarte osora zabaldu zuena. Hori ziotenean, futuristen garaia kubismoa aurreikusten ari zen. Baina baita faxismoaren oinarriak jartzen ere.

Ez dakigu zer ari garen prestatzen, horra giza misterio terriblea. Remo Chiti futuristak aldizkari batean argitaratu zuen telegramako ironiarekin kontsolatu beharko: «Komunikatzen dizuet atzo arratsaldean 9:35etan motorretik erortzen ari nintzela modu gaiztoan, konturatu nintzela errealitatea ez dela existitzen. Laster xehetasun gehiago bidaliko dizuet».

No hay comentarios:

Archivo del blog