antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




2009/05/02

apurtu.org: komunikabideak eta ideien kriminalizazioa

"Faxismoaren aztarnak ez dira desagertu, eta errepresioaren aldekoek beti izan dute nazismoan inspirazio gune nagusietariko bat."

Floren Aoiz
GARA

Faxismoaren ezaugarrien artean badago bat ezagun gertatuko zaiguna espainiar «demokrazia»ren ohiturak jasaten ditugunoi: komunikakideak ideien kriminalizazioaren aurrelari izatea. Hau da sekuentzia: komunikabideek egoera bat salatu, egonezina sorrarazten dute, eta ondotik gobernuak edo epaileek neurriak hartzen dituzte. Eskandaluaren ondotik, estatuaren esku sartzea. Komunikabideek, jakina, ez dute eskandalua islatzen, haiek asmatzen dute. Dena oso ongi neurtuta dago, eta gobernuek ez dute urratsa ematen jendeak behartuta, beraiek eszenaratu duten antzerkiari esker baizik. Jakina, komunikabideen laguntzaz.

Naziek garatu zuten formula hau. Alemaniako prentsak airatzen zituen komunisten krimenak, juduen jarduera gaiztoak, ijitoen gehiegikeriak edo homosexualek jendarteari egiten zioten kaltea, eta segituan etortzen ziren neurri berriak.

Hori bera gertatu zen hemen 1936ko uztailaren 18tik aurrera. Esaterako, «Diario de Navarra»k helburuak seinalatu eta faxistek eraso egiten zieten. Diktaduran zehar etengabean errepikatu ziren jarduera horiek. 1975ko fusilamenduak ontzat eman zituen frankismoaren aldeko prentsak, «terrorismoa»ren erronkari erantzun gogorra emateko beharra nabarmendu zutelarik.

Euskal Herriari begira hartu diren errepresio neurri guztiak prentsaren kanpainen ondotik etorri dira: legedi berezia, Alderdien Legea, presoen sakabanaketa, komunikabideen jazarpena, preso edo hildakoen aldeko oroitzapen ikurren kentzea, gerra zikina... Logika, beti berdina: zerbait egin beharra zegoen horren aurrean. Naziek ongi definitu zuten: «Die Faust fällt nieder!», ukabilkada mahaiaren gainean.

Berriki ikusi dugu jarduera horiek Internetera zabaldu nahi dituztela. Ohiko segida: salaketa (hau galbidea!), eta urrats berri bat. «Abc»k jaurtitzen du harria: ETAren aldekoek telebista bat abiatu dute Interneten. «ETAren aldekoak» webgune batean errepresioa salatzen duten hainbat pertsona dira. Webgunea ez da ETArena, jakina, eta inolako lege arazorik gabe jardun du orain artean. «Abc»ren hatzak seinalatu arte. Aipaturiko webgunea, apurtu.org, saretik kanpo dago orain, «berria» argitaratu ondotik.

Faxismoaren aztarnak ez dira desagertu, eta errepresioaren aldekoek beti izan dute nazismoan inspirazio gune nagusietariko bat. «Abc»k, bestalde, ez du urrutira jo behar faxismoaren ikasgaiak barneratzeko, espainiar faxismoaren ikur izana baita hamarkadetan egunkari hau. Hau da Concha Langa Nuño ikerlariak Sevillako «Abc»ri buruz (Madrilgoa errepublikarrek kontrolatu zuten gerra bukatu arte) idatzi duena: «El diario no sólo sobrepasó lo local para prodigarse por toda la geografía ocupada por las tropas sublevadas, sino que colaboró activamente con las nuevas autoridades directa o indirectamente en la extensión de las nuevas ideas y, con ello, en la creación de la ideología sociopolítica del franquismo».
To! Hauek bai demokratak!

No hay comentarios:

Archivo del blog