antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




2009/05/30

Kapitalismoa eta xenofobia

"Ez dute behar ezkutuko faxismo hori alkandora beltzekin, arreekin edo urdinekin mozorrotu dadin, ez eta uniformearekin eta uhalekin jantz dadin; kamuflatze demokratikoa da haren aukera nagusia. Gaur egungo komunikabideak berpizte horren giltza zati izan daitezke "
Iñaki Astoreka (Bilboko CNT)
Krisi kapitalista dugun garai hauetan, sektore behartsuenak dira kaltetu nagusiak, beti gertatu den bezala. Langabezia %18,3 da, eta kaltetuak krisian dauden enpresetako langileak eta immigranteak dira. Ziurrenik, gainera, hemengo langileak baino immigrante gehiago egongo da langabezian. Nabarmendu behar da enplegua erregulatzeko espediente ospetsuek -eufemismo hutsa da hori- ez dietela komunikabideetan ageri diren enpresa handiei bakarrik eragin; enpresa ertain eta txiki ugarik ere izan dituzte ondorio horiek, eta ez dakigu ezertxo ere enpresa horiei buruz. Errealitate krudelak ikusarazten digu enpresaburuak neurrigabeko lasterketa batean daudela, ikusteko aurrena nork lortzen duen aipatutako espedientea. Ibai nahasia arrantzaleen irabazia izaten da, eta egoera horretan itsasontziko patroiari egokitzen zaio beti alderik onena.

Bankuak herri altxorraren kontura ari dira dirua jasotzen, eta berdin aseguru etxeak, autoen sektorea eta abar; guztiok partaide garen herri altxorraren kontura, hain zuzen. Lapurreta hutsa da hau: zer egin dute orain arteko etekinekin, non dago diru hori? Gehiegizko soldatak izan dituzte, irabazien sariak, dirua zerga paradisuetan eta abar eta abar; bien bitartean, soldatak bere hartan utzi dituzte, lan baldintzak beheratu dituzte, kontratatzeei etekina atera diete, gero eta zekenagoak izan dira. Nahikoa da: hipokrisia gehiagorik ez, honi guztiari bere izenarekin deitu behar zaio. Mugarik gabeko ustiapena, kapitalismo hutsa, kaleratze ankerrak eta greba otzanak. Kasinoan bezala bankari kontra egin behar bazaio, ez daitezela jokalari profesionalak izan onuradun bakarrak.

Krisi ekonomikoak ugaritu egin ditu arazo sozialak, eta, ondorioz, gehitzen ari dira ekintza xenofoboak, erasoak, hilketak, pintaketak eta abar.
Jaioterrikoen eta kanpokoen artean zatiketa bat ari da gertatzen, eta kaleko arrazakeria azaleratzen du horrek, baina hori ez da izozmendiaren punta besterik. Ezkutuko edo aitortu gabeko arrazakeria askoz ere handiagoa da, komunikabideetan ikusten dena baino. Duela gutxi inkesta batzuk argitaratu dituzte; inkesta horien arabera, unibertsitateko gazteek gero eta gehiago baztertzen dituzte immigranteak, eta hori, noski, ultraeskuindarren onerako izan daiteke, hasiak baitira unibertsitateetan infiltratzen.

Langile klaseari dagokionez, eta langabezia goraka doala eta, arrazakeria babesa lortzen ari da langileen artean, baita emakume langileen artean ere; mezu populisten arabera, immigrazioa baita lanpostu faltaren erruduna. Mezu izugarri arriskutsu horiek, gainera, hitzezko liskar bihur daitezke, eta eraso fisiko ere bai.

Jakina denez, krisi garaiek gure frustrazioa bultzatzen eta areagotzen dute, eta erraza da gure zoritxarren erruduna aurkitzea; hau da, lana kentzen digun immigrantea. Hala ere, krisiaren ondorioak gobernuen oso gainetik daude, erakusten ari diren moduan. Argi dagoen gauza bakarra hauxe da: ekonomia kapitalistak buztinezkoak ditu oinak.

Gure ustez, azalpen logiko bat badago: Munduko Botere Kapitalistaren globalizazioa; hau da, behin ere ikusi gabeko kontrol sozial bat. Ez dago estatubururik, ez oposizioko alderdirik, ez ekonomistarik benetako egoera azaltzen dakienik, ikuspuntu kapitalista batetik bada ere, sistema horretan baikaude.

Hau, dudarik gabe, faxismo edo neofaxismo maskaradun bat da. Enpresa trasnazional deiturikoak, zeinen aurpegirik eta izenik ez dakigun, edozein gobernuren gainean daude, edozein estaturen gainean, den motakoa dela ere; gehien komeni zaien estatu kolpeari ere eman diezaiekete bide. Dei diezaiogun botere horri XX.

Espainian, Austrian, Frantzian, Italian, Belgikan, Suitzan, Herbehereetan, Polonian, Errusian, Kroazian, Serbian arduraz ikusten dute ultraeskuindar taldeen susperraldia. Beldurra baliatzea eta zabaltzea indarkeriarekin osatuta dagoela uste dute. Desinformazioa, arlo guztietako manipulazioa -gizartekoa eta hezkuntzakoa eta abar-, ideia saltsa bat nahasiz, aberri, nazio, etnia aldarrikapen bihurtzen da. Horiek dira lotzen gaituen ezkutuko neofaxismoaren oinarrizko zutarriak.

«Propagandan ideia gutxi batzuk erabili behar dira, eta nekatu gabe errepikatu, behin eta berriz hainbat ikuspegitatik aurkeztu, baina beti kontzeptu berean elkartuta, pitzadurarik eta dudarik gabe. Gezur bat nahikoa errepikatzen bada, egia bihurtzen da». Joseph Goebbels, Alemania Naziko Propaganda ministroa.

Ez dute behar ezkutuko faxismo hori alkandora beltzekin, arreekin edo urdinekin mozorrotu dadin, ez eta uniformearekin eta uhalekin jantz dadin; kamuflatze demokratikoa da haren aukera nagusia. Gaur egungo komunikabideak berpizte horren giltza zati izan daitezke. Irratiak, telebista, prentsa, soziologoak, iritziak sortzen dituzten tertuliakideak, sekta erlijiosoak euren agintari gorenekin eta parafernalia guztiarekin... horiek guztiak botere atzerakoi baten esku daude; haren azken helburua lehengo garaietara itzultzea da: egurra eta egurra.

Kontuan izan behar dugu alderdi eta erakunde xenofoboek trebetasunez ustiatzen duten haztegi bat dutela.

Populismoz betetako mezuak -haiek demokratikoak direla esaten dute- barneratzen ari dira gizarte esaneko eta desengainatu batean, eta, azkenean, baliteke neofaxismoak nahi duen mendekotasun kolaboratzailea bihurtzea.

Gehienetan, mugimendu horiek burgesia pobretuak gizendu izan ditu, eta, zergatik ezkutatu, proletario atsekabetu eta langabeek, baita beren indar fisikoa saldu zuten gizabanako eskrupulugabeek ere -lehen lerroko indar esan zieten-. Hori dela eta, klase sindikatuak gainezka egiteko arriskuan egon daitezke, langile klaseari ikusarazten ez badiote beste ekonomia eredu bat posible dela eta ez dutela geratu behar sortutako burokrazietan, ez baikaituzte salbatuko faxismoaren ernamuintzat har litekeen horren akzio-erreakzio bat gertatzen bada.

Langileei ikusarazi egin behar zaie euren klase kontzientzia, eta soldata hobeak eskatu behar dituztela, bai eta gizartea eta produkzio bideak eraldatu eta sistema zaharkitua aldatu.

BERRIA (2009-04-18)

No hay comentarios:

Archivo del blog