antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




2009/07/20

Globala

Anjel Lertxundi (Berria)

El País-en mantxetak «gaztelaniazko egunkari globala» moduan definitzen du bere burua, eta atzoko azalak globaltasuna ulertzeko modu txit eredugarria zekarren. A gripeak Espainian hildako azken bi biktimei buruzko albistearen azpitituluak zioen: «Fallecen una nigeriana en Mallorca y un hombre en Madrid».

Horra karakterizazio zehatz bat, horra berdintasunaren legea zorrotz aplikatua, horra arrazakeriaren kontrako gerra irabazten ari garela dioen froga aratz askoa. Ez dago horrelakorik gabeko egunik goizeroko egunkari pasan. Proxeneta bat harrapatzen badute, eta arabiarra edo ukrainarra bada, titularrek garbi utziko digute putakumearen jatorria. Albistean ez bada jatorririk agertzen, hemen-hemengo etxe onekoren bat da, egidazu kasu, eta ez etorkin bat.

Orwell-ek esaten zuenarekin gosaldu beharra dago goizero: «Gure begien aurrean dagoena ikusteak etengabeko ahalegina eskatzen du».

No hay comentarios:

Archivo del blog