Independentismoa-antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herria-kontrainformazioa-duintasuna-formakuntza-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-dialektika-iraultza-euskara-amnistía-nortasun nazionala-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak

2009/08/29

Ekin dezagun batera (Bilbao)

"Bilboko errealitatea oso desberdina da. Asko gara gaztetxe, ikasle asanbladetan, konpartsetan, mugimendu feministan, etxebizitza duinaren aldeko plataformetan edota mugimendu antifaxistan biltzen garenok"

Bilboko gazte mugimendu independentista iraultzailearen oharra

Euskal gazteria eta kapitalismoa, kapitalismoa eta euskal gazteria, ezinbesteko talkan bizi diren bi errealitate kontrajarriak.

Ikuspegi eta logika horretatik abiaturiko praktikak ondorio nabarmenak ditu gure bizitzaren esparru guztietan: gure ahalbide ekonomikoetan, emakumeon eskubideetan, sexualitatean, kontsumo ereduan, pentsamenduan, lan baldintzetan, hizkuntza eskubideetan, ikuspegi kolektiboan, kulturan...
Gure behar eta interesen gainetik, diru irabazien logikak nabarmen agintzen du. Honen guztiaren ondorio da kapitalismoak pertsona, gazte eta herri bezala kaltetu eta zapaltzen gaituela; Gazte gara gazte eta ez gaude konforme!
Bilbon ere, eredu kapitalistaren zapalkuntza ezin nabariagoa da. Hiri handian, negozioa eta kapitalaren logika erabat inposatua daukagu; hiritarron beharrizanen gainetik, turismoa da lehentasuna.
Hiri eredua diseinatzen duten politikari, enpresari, instituzio eta multinazionalek, euren mesede eta interesetara egokitutako sistema inposatzen digute. Begirada bat botatzea besterik ez dago guretzako lekurik ez daukatela ikusteko. gazte eta inkonformista den oro hiriko mapatik at utzi nahi dute...
BBK Live edo Bilbao Urban Circuit bezalako ekimen diruzale eta elitistak, banketxe eta multinazionalen egoitzak gure kaleetan, etxebizitza berrien eraikuntza basatia, AHT edo SuperSur diren proiektu txikitzaileak inposatuz... Hauen tamainara egindako hirian murgilduak nahi gaituzte.
Baina Bilboko errealitatea oso desberdina da. Asko gara gaztetxe, ikasle asanbladetan, konpartsetan, mugimendu feministan, etxebizitza duinaren aldeko plataformetan edota mugimendu antifaxistan biltzen garenok.
Guk guztiok beste eredu baten alde antolatzen gara. Gaztetxeak baliatuz, aisialdi alternatiboa eskainiz eta auzoak berpiztuz, faxistek inposatutako kale zein plazen izenak ezabatuz, inposatzen dizkiguten eredu sexista eta patriarkalen kontra ekinez, gazteontzako lan baldintza duinak eskuratuz eta ikasleon eskubideak defendatuz, sistemaren kontrako abestiak sortuz, edota internazionalismoa bultzatuz. Gure lurra suntzitsen duten makroproiektuen aurka eginez edo jai herrikoi eta partehartzaile batzuen alde lan eginez.
Bilbo grisari, kolorez beteriko alternatiba eskaintzen diogu gazteok.
Horregatik, indar hauek guztiak elkartu eta batera ekiteko unea da. Kapitalismoa inposatzen diguten guzti horien aurrean, gazte fronte sendo eta indartsu bat sortzeko unea da, pertsona, gazte eta herri bezala, biharko Bilbo eta Euskal Herri berria denon artean marrazteko unea da. Sistemari pitzadurak eraginez, erasoei aurre egiteko eta alternatiba berriak garatu eta pizteko unea da. bidean indar berriak bilduz egingo gara garaitezinak, batera, ezingo gaituztelako gelditu...
Gu garelako hiri honen geroa?

EKIN DEZAGUN BATERA!
BOTA HORDAGOA SISTEMARI!




Archivo del blog