antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




2009/09/30

Atzo eta gaurko faxismoari stop !!

Nafarroako gertuko historiak argiki erakusten du faxismoak herri honi eragin dizkion kalteak. Azken hamarkadetan milaka dira faxismoaren ondorioak jasan izan dituzten lagunak: 3000 pertsona baino gehiago desagertu ziren 36ko altxamenduaren ondorioz; frankismoak iraun zituen 4 hamarkadetan errepresio iraunkorra bizi izan zen; pertsona eta ondasunen aurkako erasoak etengabeak izan dira trantzisio garaian; GAL eta Batallon Vasco Español taldeen erailketak; eta 30 urtetako eraso fisiko eta psikologikoak, oroimen historikoaren oroitarriei sabotaiak, norbanakoen ondasunetan kalteak, bahiketak eta torturak. Hori da egun oraindik ere mantentzen den dinamika faxista basatiaren argazkia. Hainbat taldek eboluzionatzeko eta bere lanean hobetzeko baliatu dituzte hamarkada hauek.
Diario de Navarra esaterako, altxamendu faxistari babes osoa ematetik nafar gazteek talde para-polizialen eskutik pairatu dituzten bahiketa eta tortura salaketen isiltasun konplize izatera pasa da. Hainbat pertsonai eta eragile politiko faxismoaren defentsa sutsu eta publikoa egitetik, ekimen faxista ezberdinak desitxuratu eta edukiz hustutzen saiatzera igaro dira. Edo gertaera faxista hauen inguruan ezkerraren batasun eta irmotasunak, salaketa politiko hutsa egiteko justifikazio iraunkorraren beharrari eman dio bide. Zalantzarik gabe honek guztiak oinarri berezi bat du: eraso hauetako gehienak momentu politiko esanguratsuetan eman dira. Aldaketa politikoa gauzatzea posible zen momentuetan hain zuzen ere, eskuinaren interesen defentsarako sarea apurtu zitekeenean. Erasoak status quo-aren defentsan pentsatuta eta diseinatuta burutu dira, aldaketa politiko eta sozialaren beharra ikusten duten pertsona eta eragile politiko, sozial eta sindikalak kolpatuz. Jazarpena, xantaia eta bortizkeria faxistaren erabilpena edozein aldaketa ekiditea dute helburu. Horregatik, iraganeko gorri eta separatistak, pertsona demokratak, abertzaleak, ezkertiarrak, herritarren erabaki ahalmena eta gaitasuna demokraziaren oinarria dela sinisten dugunok, ezin gara isilik geratu. Aldaketa beharra eta nahia dugunok irmotasuna adierazi behar dugu eraso hauen aurrean. Faxismoak, estrukturatua eta kontrolgabekoa, iraunkorki Nafarroak eta Euskal Herriak behar duten aldaketa erasotzen du.
Aldaketa baita faxismoaren aurreko alternatiba bakarra; gure herrian bizitza politikoa demokratikoki behartzen duen eta horrelako ekimen faxistak ezinezko bihurtuko dituen aldaketa politiko eta sozial sakona. Honengatik guztiagatik, urriaren 12an burutuko den mobilizazioan parte hartzeko deia luzatzen diogu Nafarroako jendarteari. Azken hilabeteetako eraso, bahiketa, tortura eta sabotaiek gure sinismenak indartzeko balio behar dute. Etorkizuneko alternatiba bakarra aldaketa politiko eta soziala da.

Manifestazioa
Urriak 12, 17:30etan
Iruñeako autobus geltokian.

No hay comentarios:

Archivo del blog