antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




2009/09/19

Iruñerriko Ekintza Antifaxistarekin berriketan

"...antifaxismoa, elkartasuna, borroka, internazionalismoa, antikapitalismoa, berdintasuna eta beste hainbat eta hainbat balore iraultzaile dira."

1-Nola definituko zenukete "Ekintza Antifaxista" taldea?
Ideologia desberdinetako gazte antifaxisten asanblada bat da. Iruñerriko mugimendu antifaxistaren koordinazioa bultzatzeko sortua izan da, eraginkortasunez bideratzeko asmoz.

2-Zein helburu ditu?
Helburu nagusiena, Iruñerriko mugimendu antifaxistaren koordinazioa da, batez ere azkenaldian gertatzen ari diren eraso faxisten aurrean kalean kezka bat dagoela ikusten delako. Gure kaleetan antifaxismoaren presentzia ikusiarazi nahi dugu eta talde faxisten propaganda eta ekintzak gutxiaraziz. Gainera, memoria historikoarekiko gure konpromezua ere azpimarratzen dugu, memoria historiko duin baten alde lanean diharduten duten taldeekin batera.

3-Nola eta zergatik sortu zen? Zein beharrei erantzunez?
Azken denboraldian Nafarroan gertatzen ari diren eraso faxisten aurrean erantzun koordinatu bat izateko asmoz. Talde hauek inpunitate polizial eta instuzional osoz jarduten dute eta beharrezkoa ikusten dugu gizarte mugimenduaren erantzuna instituzio eta komunikabideen isiltasuna gainditzeko. Iruñerriko gazte mugimendua oso aktiboa da gaur egun Iruñerrian eta mota guztietako talde eta kolektiboak daude lanean fronte desberdinetan. Antifaxismoari dagokionez ordea, ezin izan da esan orainarte talde koordinatu finkorik izan denik, gazte mugimenduko gainontzeko kolektiboekin batera lan egiteko prest zegoenik. Ekintza antifaxista Iruñerria, gazte mugimenduaren talde berri bat bezala aurkezten da eta beraiekin batera kaleetan lan egiteko premia duena.

4-Nola irudikatzen da faxismoa Iruñerrian?
Gaur egun arte, gure kaleetan ikusi izan diren ekintza faxistak, gehienbat egitura polizialekin erlazioa dutela uste izan du gizarte mugimenduak. Eta hori egia izanda ere, gure uztez, ez zaie gehiegizko garrantziarik eman. Egitura polizialen erantzukizuna alde batera utzi gabe, gaur egun badira Iruñerrian eta Nafarroa osoan talde faxista antolatuak, alderdi politiko faxista espainolen siglen barnean integratu direnak (kasu batzuetan), gure kaleetan propaganda faxista ugari ipiniaz, batez ere hauteskunde burgesak diren datetan.

5-Nortzuk dira erantzuleak?
Komentatu dugun bezala, gure ustez, erantzule nagusiak instituzio ofizialak dira: udaletxe ta parlamentuko ordezkari politikoak, komunikabideak eta noski, egitura polizialak. Aldeko egoera hau izanda, talde faxistak geroz eta presentzia handiagoa izaten ari dira gure kaleetan eta talde faxista desberdinetan antolatuak izaten hasiak dira. España2000, Frente Nacional, edo MSR bezalako espainiar talde faxistak egitura nahiko finkoak dituztela badakigu gure inguruetan. Badira beste batzuk, SAIN talde ultraeskuindarra bezala, "Solidaridad y Autogestion Internacionalista" bezala ezagutzen dena, alderdi ezkertiarretik hurrun dagoena eta mezu guztiz eskuindarrak jaurtitzen dituena.
Eraltzuleak dira era berean, talde faxista guzti hauei antolatzeko, biltzeko eta beren ideiak zabaltzeko guneak eta baliabideak utzi egiten dizkietenak. Hauek ere salatu egingo ditugu.
6-Zein da zuen planteamendua honi aurre egiteko?
Gure planteamendu nagusia Iruñerriko gizarte mugimenduari gure mezua helaraztea da eta printzipio antifaxistak kolektibo eta talde iraultzaile guztietara hel daitezen. Antifaxismoa ez da bakarrik nazi-faxismoaren aurka egotea, antifaxismoa, elkartasuna, borroka, internazionalismoa, antikapitalismoa, berdintasuna eta beste hainbat eta hainbat balore iraultzaile dira.

Kaleetan gure mezua present egotea beharrekoa ikusten dugu eta horretan lanean dihardugu. Propaganda faxista gure kaleetatik kanpo ikusi nahi dugu. Horretarako, Iruñerriko gazteei propaganda faxistaren presentzia salatzeko eta hau zapuzteko deia egiten diegu, gurekin harremanetan jarriaz, ekintza hoien difusioa egin dezagun.
7-Irailaren 14erako mobilizazio bat deitu zenuten, zergatik?
Egun horretan bertan Carlos Palomino gazte antifaxista Madrildarraren hilketaren auziari eman zitzaion hasiera. Egun horretan guk ere gure elkartasuna adierazi nahi izan genion bere familia eta lagunei, eta haiengandik hurbil lanean eta borrokan diharduten militante antifaxista guztiei.

8-Nola kontaktatu daiteke "Ekintza Antifaxistarekin"?
Ekintza Antifaxista Iruñerriak badu webgune bat, gure hurbileko antifaxismoaren inguruko berriak argitaratzen ditugularik, talde faxisten ekintzen inguruko informazioa argitaratuz eta ekintza antifaxisten inguruko difusioa eginez.

Helbidea honakoa da: www.mundurat.net/antifaekintza
Eta posta elektronikoz kontaktatzeko:
antifaekintza@gmail.com
9-Harremanik ba al duzue beste antzeko talderen batekin?
Sare Antifaxista - Euskal Herriko Antifaxista taldearekin harreman hurbila dugu eta haiekin elkarlanean dihardugu, beren 5 urtetako esperientzia ispilu izanda. Estatu espainoleko beste talde antifaxistekin ere kontaktu puntualak ere izan ditugu baina momentuz ez dira egonkorrak.

10-Mezuren bat amaitzeko?
Izaera politiko desberdinak izanda ere, antifaxismoak, antikapitalismoak eta sistema justu baten aldeko borrokak elkartu behar gaituelako.

Lehen aipatu eran, beharrezkoa ikusten dugu, Iruñerriko eta Nafarroa osoko gizarte mugimenduaren kolaborazioa, gertatzen diren eraso faxistak salatzeko eta burututako ekintza antifaxisten berri emateko.

No hay comentarios:

Archivo del blog