Independentismoa-antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herria-kontrainformazioa-duintasuna-formakuntza-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-dialektika-iraultza-euskara-amnistía-nortasun nazionala-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentzia






2009/11/08

'Kristal apurtuen gaua'

"...Auschwitz, Mauthausen edo Treblinka ezagunenak, homosexualak triangelu arrosa bat eramatea behartuak izan ziren beraien preso arropetan eta bizitza miserable bat, askotan nazien homofobiaz gain beste preso batzuena ere gehitu behar baizitzaien"

Euskal Herriko Gay Askapen Mugimendua (EHGAM)
1938ko Azaroaren 9an, judu gazte batek diplomatiko aleman bat Parisen hil eta gero, Alemaniako sinagoga guztiak erreak izan ziren, juduen komertzioen eskaparateak hautsiak eta beraietako milaka atxilotuak. Gertaera hau “Kristallnacht” bezala ezagutua, kristal hautsien gaua, Alemaniar eta Austriar juduentzat herria lehenbailehen utzi behar zutenaren seinale izan zen. Batzuk beste herrialdeetan babesa bilatu zuten, beste batzuk egoera ekonomiko baxuagoa zutenak, bertan geratu ziren, zuten egoera ezegonkorrari aurre egin beharrean. Laster iritsi zen irtenbidea. Konzentrazio eta hilketa guneetara sartzea izango zen judu, ijito, antifaxista, HOMOSEXUAL... askoren patua. Hau ez ahaztearren Azaroaren 9an, FAXISMO, DISKRIMINAZIO ETA XENOFOBIAREN AURKAKO BORROKARAKO NAZIOARTEKO EGUNA eguna ospatzen da.

1871. urtean kode penal alemana idatzi zenean, herriaren bateratzearen ondoren, gizonen arteko harreman sexualak gartzelarekin zigortuak izan ziren (175. artikulua). Horrela Prusiako kodearen ikuspegi kontserbadore bat inposatzen zen, Baviera edo Hannoverren legislazio aurrerakoien gainetik, non 1813 eta 1840. urtean hurrenez hurren homosexualitatea despenalizatu zuten Ilustrazio frantsesari eta Napoleonen kode penalaren influentzia jarraikiz.

Egoera honetan desadontasunaren ahotsak entzuten hasi ziren homosexualekiko zigor-legislazio honekin Magnus Hirschfeld-ena (1868-1935) nabarmenduz non komite zientifiko eta humanitarioa martxan jarri zuen (1897). Honen helburuetariko batzuk homosexualitatearen azterketa zientifikoa eta 175. artikulua kentzea ziren. Magnus Hirschfeld-en lanari eskerrak sozialdemokratek Parlamentuan artikulu hau desegiteko eskaera egin zezaten lortu zuen 1898an, nahiz eta arrakastarik ez eduki. Geroago komunisten babesa lortu zuen eta 1929. urtean parlamentuko batzorde berezi batek artikulua desegitea aholkatu zuen. Oraingoan ere ez zuen arrakastarik izan, nahiz eta zientifiko, artista eta idazle alemanen talde garrantzitsu bat alde eduki, horien artean Albert Eisntein.

Urte horretan ahuteskundeetan naziek lortutako gehiengo nagusia zela eta kodearen inolako aldaketak ezinean geratu ziren. 1933. urtean azkenik Hitler boterera iritsi zenean homosexualen jazarpena handitu zen. Nazien propagandan homosexualak Alemania jasaten ari zen moral gainbeheraren arduradunak eta Weimer-eko Errepublikako gainbehera ekonomikoaren arduradunak ziren.1933ko Maiatzaren 6an naziek Magnus Hirschfeld-ek sortutako ikerlan sexualaren institutua suntsitu eta su eman zioten, (Magnus Frantzian erbesteratzea lortu eta bertan hil zen) horrela guztiz desagertu zelarik munduko GLT+ gaiko artxibategi eta liburutegi garrantzitsuena. Homosexualen jazarpena Alemania guztian handitu zen, gehienbat Ernest Röhm eta beren presio-taldea suntsitu ondoren “aizto luzeen gauan” konkretuki 1934ko Ekainaren 28an, non beranduago “homosexual txerri batzuk” bezala aurkeztuak izan ziren. Hurrengo urtean 175. artikulua aldatu zuten homosexualen kontrako zigorrak handitzeko, hau ere Ekainaren 28an.

Apurka-apurka naziek errepresio kanpaina bat ezartzen dute, beraien hetsaitzat hartzen dituztenentzat eta konzentrazio eta hilketa gunetan sartzen dituzte judu, ijito eta antifaxistaz gain homosexualak ere bai. Gune hauetan, Auschwitz, Mauthausen edo Treblinka ezagunenak, homosexualak triangelu arrosa bat eramatea behartuak izan ziren beraien preso arropetan eta bizitza miserable bat, askotan nazien homofobiaz gain beste preso batzuena ere gehitu behar baizitzaien. Gainera gerra amaituta ez zen egon inolako ordain saririk beraientzat homosexualitateak penalizatua jarraitzen baizuen nazien eskuetatik askatutako herrialde horietan.

Magnus Hirschfeld-ek homosexualitateari buruzko diskurtso berri baten oinarriak jarri zituen baina garai txarrak bizitzea tokatu zitzaion eta bere ekarpen zientifiko garrantzitsuak ixileratuak izan ziren urte luzez. Gogoratu, hau guztia omenaldi bat izan litekeela, nazien basakeria jasan zuten guztiena eta aniztasun eta tolerantziaren aldeko aldarrikapena izan behar duela gorroto eta basakeriaren aurrean, azken hauek gure gizartean lekurik ezin dezaketelarik eduki.




Archivo del blog