Independentismoa-antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herria-kontrainformazioa-duintasuna-formakuntza-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-dialektika-iraultza-euskara-amnistía-nortasun nazionala-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak

2009/11/29

FRANKOREN ONDARRAK

"...erregimen batek bizirik dirau beren legeak deuseztu ez direnean edota kasu honetan bezala, beren biktimekiko ahaztura, errekonozimendu eza eta erahilketak zigorgabe geratu direnean."

"Ahora dicen que ya viene / ahora casi es democracia / ahora casi no nos mienten, ahora solo nos engañan / Pueden, incluso, afirmar que ha muerto la dictadura / y aquí nos queda la duda de haberla enterrado mal"
(La Bullonera)

Ahaztuak 1936-1977
Abenduaren 20ko data honen inguruan Francisco Franco eta beronek berrogei urtez burutu zuen erregimenari buruzko hausnarketa egiteko, gaur egungo esatu espainolean indarrean dagoen sistema politikoan beste hartatik zer geratzen den bizirik aztertu beharko genuke. Gainera hausnarketa honek nahitaez kontutan hartu beharko ditu, berreskuratu eta eraiki nahi dugun Oroimen Historiko Demokratiko eta Antifazista eta aldarrikatu eta eskatu nahi ditugun frankismoaren biktimen eskubideekiko begirunea. Derrigorrez, salatu behar dugu espainiar legebiltzarrean iragan 19an gertatu zen bozketan, gehiengo handi batez, frankismoaren biktima sektore bat, egia ezagutzeko, ordaintzarako eta zuzenketarako duten eskubidetik baztertua izan dela. Gainerako biktima guztiek bezalatsu, Erregimen frankistak hilak edota torturatuak izandako erakunde politiko-militarretako (EGI Batasuna, MIL, ETA eta FRAP) militanteen senideek espainol gobernuak ezagutuak izateko eta ordaintza ekonomikoa jasotzeko duten eskubidea aldarrikatzen zuen proposamena aurkeztu zen, non baztertua izan baitzen 318 bozaz 23 bozen kontra.


Jakin badakigu, aurreko urteetan lez, 20-N-ren inguruan, adierazpenak, bilkurak, manifestapenak… mezak eta beste izango direla, erregimen fazista haren apologeta eta nostalgikoena, baina gertaera hauek begibistatik kendu gabe eta duten garrantzia emanda ere, erregimen haren elementu batzuen iraupena, “parafernalia urdinean” baino, gaur egunean –erregimen demokratikoan- indarrean dauden erabaki eta legeetan dute jarraipena. Erregimen haren zerbait geratu da parafernalia honetan. Falangista eta erreketeen “heriotz eskuadroietatik” zerbait geratu den moduan “Falange y Tradición”ean. Argentinako diktadurako “tarea taldeen” zerbait ere, Julio Lopez-en desagerketan, BVE eta Triple A-tik GAL-en, baina gure iritzian gehiago geratzen da oraindik, iragan azaroaren 19ko erabakian, “Oroimen Historikoaren Legearen” barruan testu eta arima txertatuta. Hau askoz ere larriagoa da, sistema demokratiko bera delako frankismoaren biktimen sektore (ez hain txikia) honen gainean uzten dituelako erregimen frankistak ezarritako kontsiderazio deliktibo eta penalak “terrrorismoa”, ebazpen kondenatzaileak eta ahaztura beraiekiko eta beren senideekiko.Guzti honen larritasuna hain nabarmena izanik edonork argi ikus lezake, ez baita halako politiko baten edo bestearen uneko iritzia bakarrik.


Ildo honetatik doa, Ahaztuak 1936-1977 elkarteak iragan irailaren 27rako prestatu zituen omenaldiak Audientziak Nazionalak debekatuak izatea lehen aldiz. Honek suposatzen du legeak eta arauak ezartzea erregimen frankistaren biktimen sektore baten aurka. Biktima hauek indarkeria era puntual eta mugatuan erabili zuten, erabateko indarkeria eta indarrez ezarritako erregimen baten aurka, nazioarteko legediak genozidio eta humanitatearen aurkako delitutzat hartutakoa bestalde.


Halaber ez dugu jarrera arrarotzat hartzen frankismoaren biktima hauen bazterketa onartzen dutenen hori, hauetako askok erregimen fazista haren jitea errekonozitzen ez zuten bezala, erregimen horren aurka biktima hauek bere garaian egindako borroka nola onartu?, azken batean, erregimen haren parte baziren.


Benetan tristea eta kezkagarriagoa da ikustea, gaur egun zenbat konplize aurkitu dituzten zigorgabetasun espainiar eredua determinazioz bere horretan uzteko.


Frankismo-berantiarra” edota “maqui”ak bezala ezagutzen diren frankismoaren beste biktimei, egia, justizia eta zuzentasunezko tratua jasotzea ukatu zaien moduan, erregimen frankistak ezarritako kondenak, balio juridiko osoa izatea edota erahilketak ezin sartzea errolda zibilean, edo ikur frankistak ezarrita jarraitzea…..


Erabaki hauekin, frankismoak jarritako kondena bakar bat ere ez deuseztatzeko mota guztietako argudioak jartzen dituzten instituzioek edota Baltasar Garzon epailearen ekimen judizialak geldiarazten dituztenek, erregimen frankistaren iraupena onartzen dute, Oroimen Historikoaren Legearen barruan ere legedi frankista sartzea onartuta. Hau onartezina da askatasuna eta demokrazia maite duen edonorentzat, erregimen frankista hartatik bizirik dirauen horri eutsi, berriztatu eta onartzen delako, zeren erregimen batek bizirik dirau beren legeak deuseztu ez direnean edota kasu honetan bezala, beren biktimekiko ahaztura, errekonozimendu eza eta erahilketak zigorgabe geratu direnean.


Honela jarraituz gero, antifrankista “on”, "onartua” edota “oroitua izatea merezi dutenak”, Francoren aurka borrokatu ez zutenak izango dira edota berehala damutu zirenak. Hauetako batzuk dira, aipatutako botazio eta erabakiekin, zigorgabetasun espainiar eredua bere horretan mantentzen dutenak, eskema demokratikoaren oinarri behar kuketen beste balore batzuk irentsiz.

Archivo del blog