antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




2010/09/18

Faxismoari ateak irekitzen…

Gorka Julio and Beñat Irasuegi
http://teketen.com/

Espainiako estatuaren etorkizuna kolokan dago, baina ez naiz euskal gatazkaz ari, ezta eskubide zibil eta politikoen etengabeko urraketaz ere. Espainiako gobernuaren lan erreforma, pentsioen erreforma, aberatsei zorren igoera alboratzea eta bere politika guztiari buruz ari naiz. Liberalismoaren tesi gordinenek eta bankuek sortutako krisiaren aurrean alderdi sozialdemokraten erantzuna beraien “programak” alde batera utzi eta liberalismoaren programak bere gain hartzea izan da. Era berean, nazionalismoaren tesi atzerakoienak bere gain hartu eta ongizate estatua deusezteari ekin diote, limite guztiak gaindituz gainera.

Honen aurrean eskuinak, ez dauka aukera gehiagorik ezta errezelorik ere faxismoari ateak irekitzeko. Beraien jomuga, orain artean lortutako eskubideak deuseztatzea eta etorkinen aurkako politikak dira. Kasu batzuetan gainera, langile klasea bera etorkinen aurka jartzea lortzen dutelarik. Benetako ezkerraren erronka, egoera ulertu, hausnarketa bat egin eta benetan egoerari alternibak aurkezteko gaitasunean egongo da. Beti egon da, baina orain inoiz baino beharrezkoagoa izango da. Žižek-ek definitutako zentzuan Utopia garaiak dira. Bestela, faxismoaren etorreraz konturatuko ez garen egun bat iritsi daiteke, jada gizarte faxista batean biziko baikara.

No hay comentarios:

Archivo del blog