Independentismoa-antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herria-kontrainformazioa-duintasuna-formakuntza-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-dialektika-iraultza-euskara-amnistía-nortasun nazionala-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentzia






2010/10/22

Comunicado de Segi sobre las detenciones de jóvenes vasc@s

Espainiar poliziak 15 bat gazte independentista atxilotu ditu gaur goizean, Hego Euskal Herrian. Gertakari larri horren aitzinean, SEGI gazte erakundeak honako hau adierazi nahi du :

Urte bakarrean, SEGIk pairatzen duen bigarren sarekada da hau. Lehenik gure sustengu osoa helarazi nahi diegu atxilotu guzieri eta hauen senideei. Bestalde, gure kezka adierazi nahi dugu tratu txarren eta tortura arriskuen inguruan. Jakin badakigu Marlaskak agindutako atxiloketetan baliatutako metodoak direla.

Joan den azaroan bezala gure lan politikoa oztopatzea da beraien helburu bakarra, gazteriarengan beldurra hedatzea eta militanteak beraien lan politikotik uruntzea.


Euskal Herria ziklo politiko berri batean sartu da, Ezker Abertzaleak bultzaturik gatazkaren konponbiderako prozesu demokratiko bat marrazten ari da. Euskal Gazteria ere ildo berean kokatzen da. Independentzia eta Sozialismoa lortzeko tresna gisa gazteen indar metaketaren aldeko apustua egin du. Etsaiak ere ongi ulertu du erronka, gure gaitasunaren eta determinazioaren jakitun dira. Baina eraso berri honekin, bide zuzena hautatu dugula frogatu besterik ez digute egiten.

Erasoak-eraso, argi utzi nahi dugu gaur, hasieratik hartutako konpromisoa berresten dugula eta Rubalcabari adierazi nahi diogu gure determinazioa ez dela aldatu. Independentzia eta Sozialismoaren alde, gogor segituko dugu lanean. Lortu arte, irabazi arte!


Euskal Gazteriari eta orohar euskal gizarteari deia luzatzen diogu, gaur 19:00etan Espainiar kontsulatu aitzinean antolatu dugun elkarretaratzera etortzera.

SEGI BORROKAN! SEGI ANTOLAKUNTZAN!
EUSKAL GAZTERIA AITZINA!









La Policía española ha detenido esta mañana 15 jóvenes independentistas en Hegoalde. Ante este grave suceso la organización juvenil Segi quiere manifestar lo siguiente



  • Esta es la segunda razzia que Segi sufre a lo largo de un año. En primer lugar, queremos hacer llegar nuestro apoyo total a todas las personas detenidas y a sus familiares. En segundo lugar queremos señalar nuestro temor ante el riesgo de torturas y malos tratos. Sabemos que son métodos utilizados en las detenciones ordenadas por Marlaska.

  • Tal como sucedió en Noviembre su único objetivo consiste en obstaculizar nuestro trabajo político, extender el miedo entre la juventud y alejar a la militancia de su trabajo político.
    Euskal Herria ha entrado en un nuevo ciclo, se perfila un proceso democrático para la resolución del conflicto impulsado por la Izquierda Abertzale. La juventud vasca se sitúa en la misma posición política. Apuesta por convertirse en una herramienta para la acumulación de fuerzas de la juventud para el logro de la independencia y el Socialismo.

  • El enemigo también ha comprendido perfectamente el desafío, tienen conocimiento de nuestra capacidad y nuestra determinación . Pero con esta nueva agresión tan solo nos han probado que hemos elegido el camino correcto.

  • Ante las agresiones, queremos dejar claro hoy, que nos reafirmamos en el compromiso adoptado y queremos decirle a Rubalcaba que nuestra determinación no se ha modificado. Seguiremos trabajando duro por la independencia y el Socialismo. ¡Hasta lograrlo, hasta vencer!.¡Hasta lograrlo, hasta vencer!. Invitamos a la juventud y a la sociedad vasca a acudir a la movilización que hemos convocado a las 19,00 en el consulado de España. Sigue en la lucha, sigue organizado/a.
SEGI Borrokan!
Sigue en la lucha!

SEGI Antolakuntzan!
Sigue organizado/a

Euskal Gazteria Aurrera!

Archivo del blog