antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




2010/10/10

'Erreforma edo Iraultza' (Rosa Luxemburg)


http://marxismoa.blogspot.com/

*["Sozialdemokrazia" hitzak garai hartan, gaur ez bezala, esanahi erradikala zuen]

Lehen begiratuan, lan honen izenburuak harrigarria eman dezake: Erreforma edo Iraultza. Egon al daiteke sozialdemokraziaerreformen aurka? Ikus al ditzake iraultza soziala, ezarritakoordenaren eraldaketa, bere azken helburua, eta erreformasozialak aurkako bezala? Noski ezetz. Sozialdemokraziarentzat, erakunde demokratikoak lortzeko eta, ezarritako ordenaren barnean, langileen baldintzak hobe ditzaketen erreforma sozialakeskuratzeko egiten den eguneroko borroka klase borroka proletarioabideratzeko eta azken helburuaren alde lan egitekobide bakarra da; hau da, botere politikoaren konkistaren etasoldatapeko lanaren sistemaren abolizioaren alde. Sozialdemokraziarentzat,apurtu ezinezko lotura bat aurkitzen da erreformareneta iraultzaren artean: erreforma sozialen aldeko borrokabitartekoa da, iraultza sozialaren aldeko borroka helburuaden bitartean.


Eduard Bernstein izan zen langile mugimenduko bi aspektuhauek kontrajartzen lehena, Sozialismoaren arazoak deiturikoartikuluetan, Neue Zeit-en (1897-98), eta bereziki bere Sozialismoarenpremisak eta sozialdemokraziaren eginkizunakliburuan. Bere teoria osoa, praktikan, iraultza soziala alde baterauztera gomendatzera mugatzen da, sozialdemokraziarenazken helburua baztertzera, eta erreforma sozialak klase borrokarenbitarteko bilakatzetik helburu bilakatzera. Bernsteinberak bere iritziak modu zehatz eta zorrotzenean eman ditu aditzera honako hau idaztean: “Azken helburua, edozein delaere, ez da ezer; mugimendua da dena”.


Baina sozialismoaren azken helburuak bereizten du hainzuzen mugimendu sozialdemokrata demokrazia burgesareneta erradikalismo burgesaren mugimenduetatik, helburu horida langile mugimendua, ordena kapitalista salbatzeko alferrikakotramankulu bihurtu beharrean, ordena horren aurkako klaseborroka bilatzen duena, haren abolizioa eskuratzeko; moduhonetan, erreformaren edo iraultzaren auzia zentzu bernsteiniarrean, sozialdemokraziarentzat, izatearen edo ez izatearenauzia bilakatzen da. Beharrezkoa da Bernsteinekiko eta berejarraitzaileekiko eztabaida hau alderdikide guztiek borrokamodu bat edo beste bat hautatzearen inguruko auzi bat bezalaez ikustea, edota taktika baten edo bestearen ingurukoa,baizik eta mugimendu sozialdemokrataren existentzia beradagoela jokoan. [Bernsteinen teoriaren azaleko hausnarketa bat egin duenari,hau gehiegikeria bat irudituko zaio. Bernsteinek ez al dubada aldi oro sozialdemokraziaz eta bere helburuez hitz egiten? Ez al du bada, berak ere azken helburu den sozialismoagatikborrokatzen duela etengabe errepikatzen, beste era batean borrokatzenduela badio ere? Ez al du bada sozialdemokraziarenegungo praktika ia erabat onartzen duela adierazten, tematiere ipintzerarte? Hau guztia egia da, noski. Baina era bereanegia da baita ere mugimendu berri oro, bere teoria eta politikalantzeko, aurreko mugimenduan oinarritzen dela, nahiz eta berriarenesentzia kontraesan zuzenean aurkitu iraganekoarekin.Mugimendu berri oro lehendik aurkitu dituen formetaramoldatuz hasten da eta bere aurretik hitz egiten zen lengoaiahitz egiten du. Denboraren igaroarekin soilik irteten da kimuberria zuhaitz oskol zaharretik, eta korronte berriak bere formaeta bere lengoaia aurkitzen ditu.


[Sozialismo zientifikoaren oposizio batek, sozialdemokraziarenoinarri teorikoei modu ireki eta irmo batean uko eginez,hasera haseratik eta azken ondorioetararte bere esentzia moduargi batean erakutsiko duela espero izatea, sozialismo zientifikoarenboterea gutxiestea da. Gaur egun sozialista itxurazbere burua aurkeztu nahi duenak eta aldi berean doktrina marxistari, mende honetako giza espirituaren produkturik geinuzkoenari, gerra aldarrikatu nahi dionak, marxismoari berariomenaldi inkontziente bat eginez hasi behar du: bere buruadoktrinaren diszipulutzat aitortuz, bertan berau erasotzeko sostenguneakbilatuz, eta era berean bere erasoak marxismoarengarapen berri bat bezala aurkeztuz. Arrazoi honengatik, premiazkobeharra da gure alderdiko industria langile talde handiek Bernsteinen teoriaren esentzia atzematea, bere kanpoitxurekengainatu ez ditzaten. [Ez dago langile klasearen aurkako irain lotsagabeagorik, ez gezur doilorragorik, eztabaida teorikoak “akademikideen”auzi soilak direla baieztatzea baino. Lassallek4 bere garaian esanzuen zientzia eta langileak, gizarteko bi aurkako polo horiek, batizatera iristen zirenean soilik suntsituko zituztela euren beso indartsuenartean kulturaren oztopo guztiak. Langile mugimendumodernoaren botere osoa jakintza teorikoan aurkitzen da.]


Ezaguera teoriko hau bi bider garrantzitsua da langileentzatorain lantzen ari garen kasu honetarako, beraiei buruzeta mugimenduan duten eraginari buruz ari baita; euren buruariipini zaio salneurria oraingo honetan. Alderdiko korronteoportunista, Bernsteinek teorikoki gorpuztu duena, alderdiarigehitu zaizkion elementu burges txikien nagusigoa bermatzekosaiakera inkontziente bat besterik ez da, hau da,aldediaren politika eta helburuak espiritu burges txikiari moldatzekosaiakera bat da soilik. Erreformaren edo iraultzarenauzia, mugimenduarena edota azken helburuarena, oinarrianlangile mugimenduaren izaera burges txikiaren edota proletarioarenauzia besterik ez da. [Zio honengatik, alderdiaren oinarri proletarioaren interesekoada, ahal besteko dedikazio eta sakontasunarekin, oportunismoarekikoeztabaida teoriko hontaz arduratzea. Ezaguerateorikoak “akademikide” gutxi batzuen pribilejio bat izaten jarraitzenduen bitartean alderdiak desbideratzeko arriskua izangodu. Langile masa zabalek sozialismo zientifikoaren arma zorrotzarieta eraginkorrari gogor eusten diotenean bakarrik hondoratukodira joera burges txiki guztiak, korronte oportunistaoro. Mugimendua orduan finkatuko da oinarri sendoen gainean.“Kantitateak lortuko du”.]


—Rosa Luxemburg Berlinen, 1899ko apirilaren 18an

No hay comentarios:

Archivo del blog