Independentismoa-antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herria-kontrainformazioa-duintasuna-formakuntza-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-dialektika-iraultza-euskara-amnistía-nortasun nazionala-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak

2011/01/16

Urtarrilak 27 GREBA orokorra

Zeintzuk neurriak hartu nahi dituzte?

• Erretiro adina 67 urtetara luzatu.

• Pentsioa izateko beharrezkoak diren kotizazio urteak handituko dituzte.

• Arautzeko oinarria kalkulatzeko urte gehiago hartuko dituzte kontuan. Orain 15 urte hartzen badira kontuan, baliteke 20 edo 25 hartzea hemendik aurrera. Honek gure pentsioak %20 edo gehiagoz murriztuko lituzke.

• Jasotzen den diru kopurua murriztu, kotizazio urteen arabera. %100era heltzeko, 38 edo 40 urte kotizaturik izatea nahi dute.

• Pentsioek eros ahalmenari eusteko betebeharra ezbatu


Zer dakarkigu honek guztiak?


Lan merkatu prekario honetan, zatikako jardunaldiekin, aldi baterako enpleguekin eta kale gorrira botatzeko erraztasun guztiekin, praktikan ezinezkoa izango da eskatzen dituzten urte guztiak betetzea eta, hortaz, gero eta jende gehiago pentsio eskubiderik gabe geldituko da.


Zer ezkutatzen dute erreforma honen atzean?

Pentsio sistema publikoarekin amaitu nai dute, pentsio sistema pribatuen mesedetan.

Bankak jarraitu beharreko bidea markatzen du eta instituzio guztiek, berdin Gasteiz Iruñea edo Madrilekoek, P$E, PNV(SA) edo UPN buru direla ere, bat egiten dute.


Sistema publikoak ez daude arriskuan, superabita daukate. Sistema pribatuak, ordea, ez dira nahi duten negozio guztia egiten ari. Berriro ere nahi dute banka gure diruaz “salbatu”. Lapurreta hutsa


Errespetatu herritarron eskubideak !!

Testua: Sare Antifaxista

Irudia: Marxismoa blogetik aterata

Archivo del blog