Independentismoa-antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herria-kontrainformazioa-duintasuna-formakuntza-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-dialektika-iraultza-euskara-amnistía-nortasun nazionala-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak

2012/03/02

Bloc Identitaire Alde Hemendik !!

"...Front National-ek bezala, itxura garbi bat erakusten dute, errealitatean dituzten konbikzio eta praktika erradikalak hobe gordetzeko."

Ipar Euskal Herriko Talde Antifaxista


Gaur gauean, Bloc Identitaire-ek bere Euskal Herriko sekzioaren hastapenarentzat gaualdi bat antolatu du hemen. Duela gutxi Toulouse eta Bordalen lokalak ireki ondotik, antikapitalista eta herrialde nortasuna babesten duen diskurtso faltsu baten atzean gordetuz, hemen Baionan, haien tesi arrazistak nahi dituzte garatu. Baina oso ongi dakigu diskurtso horren atzean, islamofobia eta nazionalismo xenofoboa bakarrik aurkitzen direla. Bloc Identitaire eskuin muturreko erakunde bat da (Unité Radicale-en disoluziotik sortua) eta Front National-ek bezala, itxura garbi bat erakusten dute, errealitatean dituzten konbikzio eta praktika erradikalak hobe gordetzeko.Ez dugu nahi, Bloc Identitaire inplantatua den Frantses estatuko hirietan pasatzen ahal dena hemen pasatzea : lokalen irekierak nun ikur faxistak, bandera falangistak edo España frankistaren sinboloak agertzen diren, eraso faxista eta homofoboak, eskuin muturreko eta faxisten manifestazioak…



Ez dugu nahi Bloc Identitaire-ik, ez eta GUDeko haien lagunik, 3ème Voie-rik edo besterik. Haiei espazioa uzteak edo nahi dutena egiten uzteak, suposatuko luke haiek bezalakoak edo okerragoak diren beste erakundeei lekua uztea eta haien idei kiratsuak zabaltzen uztea.


Beste alde batetik, jakinarazi nahi dugu Amatcho hotelak, Bloc Identitaire eta Front National-en bilkurak onartzen dituela. Jabeek oso ongi dakite zer pasatzen den haien hotelean. Jakin dezatela haiek ere, gu ez garela isilduko eta holako bilkuren antolatzeak segitzen badu, gu hor izanen garela aurre egiteko.

Horrentzat batu behar gira eta haien aurka borrokatu !

Eskuin muturraren aurka, Ekintza zuzena !!!
Erresistentzia antifaxista !!

Archivo del blog