antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




2012/05/12

Etorkinen eta musulmanen aurka

Orain arte espainolismoa eta autonomismoaren hedabideek, batez ere, arrazismo kamuflatua bultzatu dute; beren berrietan etorkinak, lapurretak eta istiluak lotzen, baina orain, eta hau da deigarriena , haien erreferente politiko nagusiak, PP, ozen eta agerian seinalatzen ari da noren aurka bideratu  behar diren herrian dauden  oinazea eta amorrua

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: I. Larrea


Badirudi eskuma frankista ordezkatzen duen PP alderdi politikoak estrategia berri/zahar bat jarri duela abian: beren murrizketekin herri xumean beraiek sortzen duten bizitza baldintzen kaskartzearen ezinegona eta amorrua etorkinen eta musulmanen aurka bideratzea.

”Bertakoak lehenbizi” kanpainaren harira PPren ordezkaria den Basagoitiren adierazpenak izan dira ezagunenak; ozenki zerbitzuetan dauden arazoak eta gabeziak etorkinei leporatzen.

Antzeko zerbait esan dute etxebizitzaren arazoari buruz; etorkinek pribilegioak omen dauzkate bertokoen gainetik, eta horregatik PPk etxebizitzak esleitzeko “bidezko sistema” eskatzen omen du.

Azken egunetan ere Gasteizko Alkatea den Javier Maroto (PP) gure herrietan meskitak irekitzearen aurka agertu da lehengoa ez izan arren; Bilboko Alkatea Azkuna jaunak (EAJ) legezko trikimailuak erabiliz Basurtuko meskita irekitzea ekidin zuen 2011an.

Zalaparta eta salaketa batzuk sortu dira honen harira, besteak beste SOS Arrazakeria taldeak egindakoa; xenofobia eta arrazismo bultzatzen dituztelako demagogia populistan oinarrituta.

Orain arte espainolismoa eta autonomismoaren hedabideek, batez ere, arrazismo kamuflatua bultzatu dute; beren berrietan etorkinak, lapurretak eta istiluak lotzen, baina orain, eta hau da deigarriena , haien erreferente politiko nagusiak, PP, ozen eta agerian seinalatzen ari da noren aurka bideratu behar diren herrian dauden oinazea eta amorrua.

Antza denez Espainiako eta Euskal oligarkiak hasiak dira kezkatzen egungo egoera ekonomikoaren ondorio soziala eta politikoekin. Beraiek sortua eta kudeatutako krisia, eta onuradunik nagusienak izanda, beldur dira langileria eta herriaren erreakzioarekin. Beraz, bere interesak babesteko herriari errudun erreza eta babesgabea eskaintzeko beharrean daude, ohitura zahar bati jarraituz.

Txarto egingo genuke faxista hauen adierazpenak eta helburuak gutxiesten; faxistak bai baina leloak ez dira eta batzuetan badirudi guk baino hobeto ezagutzen dutela bizi garen gizartea.

Duela ez asko eraikuntzan lan egiten duen ezagun batekin hitz egiten bere eraikinean lan egiten zuten portugaldarren eta errumaniarren aurka erakusten zuen gorrotoak harritu ninduen. Ordu pilo eta gutxiago kobratzen lan egiten zutela, kanpotik ekartzen zituztela, ez zutela hemengo jende kontratatzen, haien erruz hemengoen lan baldintzak txarrera egiten ari zirela ….. egoera honen onuradun bakarrak diren ugazaben aurkako kritika gutxi eta etorkinen aurkako gorroto gehiegi antzeman nuen bere hitzetan. Eta aintzat hartzen badugu beste kontuetan ezkerreko pentsaera daukan laguna dela kontuak egin ditzakegu pentsaera honen sarbideaz.

Alemania nazi garaietan Wilhem Reich-ek ”Faxismoaren masa psikologia” liburuan aztertu zuen bezala klaseen arteko banaketa eta zapalketa oinarriak diren gizartetan, eta batez ere krisi garaietan, herrian oso txertatuta dagoen joera “sado-masokista” indartzen da: otzan boteretsuarekin, erasokorra baztertuago dagoenarekin.

Horri gehitzen badiogu jarrera hori ”osasuntsuago” dela, hau da; poteren aurka borrokatzeak kalte handia ekarri ahal dizula baina babesgabe dagoena jipoitzea erabat zigorgabea dela eta asaskatzeko balio duela, ulertu dezakegu zergatik mezu xenofoboa hain erakargarria den hainbeste jendearentzat.

PP egiten ari dena ez da irrazionala ezta oker bat ere; klase borrokaren adierazpen bat; haiek (eta beste alderdi batzuek) ordezkatzen duten oligarkiaren interesak eta alderdi interesak babesten ari dira; beraiek kudeatzen eta bultzatzen duten herriaren bizitza baldintzen okerragotzeak iraultza edo ezkerreko ikuspuntutik sistemaren higadura ez sortzeko faxismoa, xenofobia, arrazismoa eta islamofobia hauspotu behar dituzte. Ez da arrazonamendu edo datu gehiegi behar, berdin dio esandakoa gezurra izatea, mezua sentimenduei bideratuta dago, ez arrazoiketari.

Duela gutxi Frantzian eta Grezian egindako hauteskundeetan ikusi ahal izan dugu ze motako zabalpen handia izaten ari diren eskuin muturreko alderdiak eta beren mezuak; Europa zaharkitua, inperialista eta erdipurdiko honetan izaten ari den iraganerako bidaiaren adierazgarria. Eta bizi baldintzak gero eta gehiago kaskartzeak joera horien handitzea ekarriko du.

Adi datorkigunarekin.



No hay comentarios:

Archivo del blog