antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




2012/08/24

Faxismoa errepikatuko ote da krisi ekonomikoarengatik?

"Arriskua gaur egun populismo berri batetik dator, faxismoa baino askoz nietzschearrago eta irribarretsuagoa, askoz eszeptikoagoa bizi-jarreretan, askoz “situazionistagoa”, nahi bada, baita gerturatzen ari den katastrofe ekonomiko eta sozialaren erdian ere"

Pintxogorria

Santiago Alba Rico filosofoak galdera horri erantzuna bilatu nahi izan dio Asturiasko Atlantica XXI pentsamendu aldizkarian idatzi duen artikuluan. Gaur egungo faxismoak joan den mendekoarekin alderatuta bestelako ezaugarriak izango lituzkeela uste du Alba Ricok.

Artikuluaren muinaren itzulpena duzue jarraian. Osorik irakur liteke gaztelaniaz Rebelion.org webgunean.

"Badirudi osagai guztiak elkartzen ari direla déjà vu kezkagarri bat sortzeko: krisi ekonomiko globala, demokraziaren atzeraldia, pagaburu baten bilaketa eta Europaren hausturatik Reich alemaniarraren irudi oraindik lauso samarra berragertu da. Analista samalda batek dagoeneko nahiko paralelismo egokiak ezarri ditu gaur egungo garaiaren eta joan den mendeko gerra arteko garaiaren artean. Antzekotasun asko daude, baina egia esan, planetaren dekadentzia ekologikoaz eta mehatxu nuklearraz gain, komeni da seinalatzea desberdintasun kultural bat, edozein errepikapen mekaniko bazterrean uzten duena: faxismoa errusiar iraultzaren garaipenari emandako erantzuna izan zen, eta haren hazkundeak ideologia indartsuen marko trinko bat sortu zuen, europarren gehiengoa alde baten edo bestearen alde modu kontzientean lerrarazi zuena".


(…)

"Arriskua gaur egun populismo berri batetik dator, faxismoa baino askoz nietzschearrago eta irribarretsuagoa, askoz eszeptikoagoa bizi-jarreretan, askoz “situazionistagoa”, nahi bada, baita gerturatzen ari den katastrofe ekonomiko eta sozialaren erdian ere. Sinestea, zentzugabekeria batean bada ere (estralurtarrak edo arraza baten nagusitasuna), lotura bat da. Eta kontuan hartu behar den ikuspuntua gehiago da loturarik gabeko faxismo batena, zeinaren jarraitzailea “sinetsi ezin duen” jendea den; eta beraz, ez du beharko zilegitasunaren estalkirik bere interesak defendatzeko. Gutxi kostatzen zait milioika lagun imajinatzea lider bati jarraitzen, nahiz eta ez dioten inolako gurtzarik egiten eta, gainera, mespretxatu egiten duten; edo bozka ematen errotik injustua dela dakiten programa baten alde".


(…)

"Izan gaitezen baikorrak: Urrezko Egunsenti bakar batek ere ez ditu inoiz hauteskundeak irabaziko. Izan gaitezen ezkorrak: dena izan daiteke okerragoa oraindik. Marxen esaldi ezagunak dio historia errepikatu egiten dela, lehenbizi tragedia gisa eta gero fartsa gisa; baina esaldiak aldaera ugari ditu. Dekadentzia ekologiko atzeraezin batera bultzaturik eta armategiak suntsipen handiko tresnaz beterik, duela ehun urte tragedia izan zena apokalipsi gisa errepikatu liteke gaur egun. Ideologiarekin edo gabe, jar ditzagun adabakiak mesedez".



No hay comentarios:

Archivo del blog