antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




2014/05/14

ARDITI DEL POPOLO. Italiako erakunde antifaxista (1921-1923)

"Hasieratik erakunde berriak Enrico Malatesta ekintzaile eta teoriko anarkista sonatuaren eta Lenin zein komunisten III. Internazionalaren erabateko babesa jaso zuen."

http://ekaitzaldia.wordpress.com/

Istoria jakiteak garrantzia handia diNK banakoon eta komunitatearen askapenerako. Hona hemen Arditi del Popolo-ri buruzko hitz batzuk.

“Arditi del Popolo” italieraz “herriaren sutsuak” esan nahi du.

“Arditiak” I.Mundu Gerran Europa erdialdeko Inperio autoritarioen aurka borrokatzeko asmoarekin italiar armadan bolondres gisa borrokatu ziren italiarrak ziren, gerra ondoren “Italiako arditien elkartean” antolatu zirenak.
1919tik aurrera mugimendu faxistaren sorrerarekin arditien zati txiki bat alderdi faxistarengana hurbildu zen eta haren talde paramilitarretan sartu ziren. Hauek Milaneko sindikatuen egoitzaren aurka faxistek burututako eraso batetan parte hartu zutenean arditien mugimendutik kanporatuak izan ziren eta arditien elkarteak garbi utzi zuen ez zuela faxistekin harremanik izan nahi.

1919-1920 bitartean (urte hoiei “Biennio rosso” edo “biurteko gorria” deitzen zaio gertatu ziren fabrika eta lurren okupazioengatik)  langile ezkertiarrek faxisten talde paramilitarrek haien deialdi, ekimen eta egoitzei egiten zizkieten erasoei aurre egiteko autodefentsarako talde ugari sortu zituzten.
1921eko ekainean Erromako arditi talde batek, Argo Secondari anarkistaren  ekimenez, faxisten indarkeriari aurre egiteko, haiek zuten esperientzia militarra erabiliz, talde armatu bat sortzea erabaki zuten: Arditi del Popolo. Erakunde berriak Italian zeuden antzeko talde antifaxista gehienak batu eta borrokarako prestatu zituen: 144 talde inguru, 10.000 kiderekin. Hasieratik erakunde berriak Enrico Malatesta ekintzaile eta teoriko anarkista sonatuaren eta Lenin zein komunisten III. Internazionalaren erabateko babesa jaso zuen.

Faxisten hainbat eraso eta ekimenei aurre egiteko baliagarria gertatu bazen ere (adibidez 1922ko abuztu hasieran faxistak Parma hiria indarrez bereganatzen saiatu zirenean), italiar alderdi politikoen buruzagiek (alderdi sozialista, komunista eta errepublikazalekoek) ez zuten arditien erakundea begi onez ikusten eta haien jarraitzaile zein militanteak erakunde antifaxistatik urruntzen saiatu ziren.  Honek eta 1922ko urrian Alderdi faxistak boterea eskuratu ondoren abiatu zuen errepresio basatiak erakundearen gainbehera eragin zuten.

Gerora, 1936ean Arditi del Popolo asko Espainiara joan ziren bertako Gerra Zibilean faxisten kontra borrokatzera eta II. Mundu Gerran Italian bertan faxisten aurka borrokatu ziren (partigiani edo partisanoak) talde armatuetako asko arditi ohiek sortuak izan ziren.

“Faxistek langileen elkarteen egoitzei su ematen jarraitzen dieten bitartean, faxistek gure anaia langileak erahiltzen jarraitzen dituzten bitartean, anai arteko gerra honekin jarraitzen duten bitartean, Italiako Arditiek ezin izango dugu haiekin zerikusirik izan. Faxistak eta Arditiak odolez eta erretako hondakinez osatutako ildo sakon batek bereizten ditu”              

(Argo Secondari 1921/06/27)

No hay comentarios:

Archivo del blog