antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




2014/05/01

M3n manifestakzio nazionala Bilbon

"Gure guraso edo aiton amonek sistemaren zapalkuntzen aurrean egindako borroka desagertarazten utzi gabe, eta gazte langile moduan dagokigun memoria lana eginez, orain guri dagokigu amesten dugun herriaren alde ekin eta zapaltzen gaituen sistema honen aurrean parez pare jartzea."

ERNAI (Ezker Abertzaleko gazte antolakunde independentista, sozialista, feminista eta iraultzailea)

Ernai convoca su primera Manifestacción Nacional para denunciar la precariedad, el modelo heteropatriarcal y la mercantilización del modelo educativo.

La cita será el 3 de mayo en el puente de Deusto, que para Ernai, es un símbolo de la lucha obrera, el mismo lugar donde hace 30 años los trabajadores de los Astilleros de Euskalduna llevaron a cabo una gran lucha por los derechos de la clase trabajadora.

Euskal Herriko langile borrokaren ikur den zubi honetan bildu gara gaur Maiatzaren 3an Bilbon antolatu dugun manifestAKZIOrako deia luzatzeko. Maiatzaren 1aren testuinguruan, ez dugu geure aldarria urteko egun bakarrera mugatzerik nahi, maiatzak 1a atzo, gaur, bihar eta ondoren datozen egun guzti horietan izan behar delako. Egun orok borroka eguna behar duelako izan sistema zapaltzaile honek bere putzu ilunean murgiltzen gaituen bitartean.

Burutakzio Topaketetan sistemari aurre egiteko ideia eta esperientziak trukatu ditugu. Orain, burutakzion bezala, guztiok elkartu eta praktikaren bidez sistema iraultzen jarraitzeko unea da.

Otsailean aurkeztu genuen Dossierrean argi azalerazten zen moduan, gazteok prekarietate basatienera kondenatuak gaude egun inposatua zaigun sistemak bere horretan jarraitu bitarte, horregatik...

...Maiatzaren 3an Ernaiko gazteok gure lehen manifestakzio nazionala antolatu dugu Bilbon, ekintza eta aldarria uztartuko dituen mobilizazioa. Bertan, gazteok prekarietatera, eredu heteropatriarkalera eta hezkuntza eredu merkatilizatu, elitista eta inposatura kondenatzen gaituen sistema larrutu eta bestelako eredu baten eraikuntzan sakontzeko batuko gara. Burujabetza oinarri duen bestelako eredu baten alde zehazki.

Horregatik bildu gara hemen, Deustuko zubian, hain zuzen ere duela 30 urte Astilleros Euskaldunako langileek euren eskubideen alde eginiko borrokaldia eman zen tokian. Euskaldunako batalla langile mungimenduan eta baita Euskal Herriko borrokan eredugarria izan da eta gazteok egun bizi dugun egoera prekario eta zapalkuntzen aurrean erreferente historikoa.

Gure guraso edo aiton amonek sistemaren zapalkuntzen aurrean egindako borroka desagertarazten utzi gabe, eta gazte langile moduan dagokigun memoria lana eginez, orain guri dagokigu amesten dugun herriaren alde ekin eta zapaltzen gaituen sistema honen aurrean parez pare jartzea. Gazteok burugabe nahi gaituzte baina ezin diegu txontxongiloak bagina bezala erabiltzen utzi; gazteok geure erabakien jabe izan behar dugu, geure bizien jabe, burujabe!

Beraz, maiatzaren 3an, arratsaldeko 17.30etan, zubipe honetan bertan elkartuko gara, duela 30 urte gure aiton-amonek hasitako borrokari segida emateko! Sistema larrutuko dugu, eraldaketa gure baitan!

No hay comentarios:

Archivo del blog