Independentismoa-antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herria-kontrainformazioa-duintasuna-formakuntza-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-dialektika-iraultza-euskara-amnistía-nortasun nazionala-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak

2014/06/06

''Euskal Herriko txoko guztietan, AMNISTIA GARRASIA'' (manifestua -Amnistia ta Askatasuna)

"Gatazkaren oinarrian dauden benetako arrazoietara jotzen ez bada, ezin izango da gatazkaren konponbide errealik egon"

Espainiar eta Frantziar Estatuek, ukapen eta errepresioaren bidea hautatuz, gatazkaren ebazpenaren ateak itxi dituzte. Gure ustez, errepresaliatu politikoen aferari dagokionez, gaur egun hutsune handia, erabateko desmobilizazioa eta bere sustraiei buruzko diskurtsoaren higadura ezagutzen ari gara. Areago, egoera iraultzen ez badugu, etorkizun laburrean okerrera joko duela esan dezakegu.
 
Atzera begira, garai politiko berrien aitzakipean, errepresioa oraindik indargabetu gabe eta errepresaliatu politikoen egoerari ganorazko inolako irtenbiderik eskaini gabe, amnistiaren aldeko mugimendu ezberdinak desegiten dira. Horrela, errepresioaren aurkako mugimenduaren betebehar ia guztiak deuseztaturik geratzen dira, baita aldarrikapen nagusia ere, alegia, AMNISTIA.
 
Hau dena, gainera, oso giro nahasian geratzen ari da, non irtenbide pertsonalak bultzatu nahi dituen alde bakarreko dinamikari loturik sekulako aldaketak proposatzen ari diren.
Arrazoi hauek direla eta, AMNISTIAren aldarrikapena kaleratzea behar-beharrezkoa eta bere beregiko garrantziaz ikusten dugu.
AMNISTIA borrokan aritu diren preso, deportatu eta iheslari guztien izaera politikoaren onarpenaz ulertzen dugu. Giza-eskubideen aldarrikapen hutsalaren defentsan errepresaliatuak beraien izaera politikoaz desjabetuko genituzke.
AMNISTIA bere eskubide guztien jabe izango diren errepresaliatu guztien etxeratze duinaz eta ohoretsuaz ulertzen dugu. Gerra-epaitegi espainol edo frantsesek ebatzitako zigorren arteko inolako desberdintasunik egin gabe. Hortaz, errepresaliatu politiko bakar bat egonda ere, eta bere borroka moldea edozein izanda ere, gu hortxe egongo gara. Gure lana AMNISTIAren egunean loratuko da.
AMNISTIA Euskal Herriak espainiar zein frantziar estatuekin duen gatazkak sortzen dituen arrazoien konpontzeaz ulertzen dugu. Gatazkaren oinarrian dauden benetako arrazoietara jotzen ez bada, ezin izango da gatazkaren konponbide errealik egon; hori egoeraren etengabeko errepikapenaren kondenatzen gaituen “aldabaki” antzua besterik ez da.
AMNISTIArik gabe, bakea presondegietan bahituta dago, bere ezaren eguneroko lekuko mutuak diren presondegietan, presezki. Horregatik gure eguneroko borroka iraunkorrari esker egoera horrekin amaitzen lortu behar dugu. Euskal Herriaren aldarrikapen historikoa gureganatuz, AMNISTIAren aldeko agindupean auto-antolakuntzarako deia egiten dugu. Aldarrikapen hau berriro kaleetara eramanez, herriz herri eta auzoz auzo antolatuz eta indarrak bilduz, Euskal Herriko azken txokoraino AMNISTIAren aldarria zabaldu nahian.
Kaleak irabazi eta herri sektoreak bizkortu behar ditugu. Galdutako ilusioa berreskuratuz. Zure ekarpena, hots, gutariko bakoitzak egin dezakeguna, bakarra dela badakigu, eta hain zuzen ere, horrek beharrezko eta ezinbesteko bilakatzen du.
----------------------------------------------------------------------------------------------
Los Estados español y francés han apostado por la negación y represión, dando portazo a la resolución del conflicto. Desde nuestro punto de vista, en relación a la cuestión de l@s represaliad@s polític@s actualmente existe un gran vacío, una total desmovilización y una pérdida de discurso sobre su naturaleza. Y podemos decir más: si no hacemos nada para invertirla, en un futuro cercano esta situación irá a peor.
 
Si echamos la vista atrás, con la excusa de nuevos tiempos políticos, sin todavía desactivarse la represión y sin materializarse ninguna solución seria a la situación de l@s represaliad@s polític@s, se dan las disoluciones de los distintos movimientos pro-amnistía. De esta manera, casi todas las funciones del movimiento anti-represivo quedan anuladas, incluída la reivindicación máxima, que es la AMNISTÍA.
Todo esto ocurre, además, en un clima ciertamente confuso, donde se están proponiendo grandes cambios en una dinámica unilateral que pretende impulsar salidas personales.
Por todo ello, vemos necesario y urgente, reactivar y sacar a la calle la reivindicación de la AMNISTÍA.
Entendemos AMNISTÍA como el reconocimiento del estatus político de tod@s l@s luchador@s que por su militancia se encuentran en prisión, deportados o huidos. Con una mera defensa de los derechos humanos les estaríamos despojando de su carácter político.
Entendemos AMNISTÍA como el retorno a casa de tod@s l@s represaliad@s polític@s, siempre dueñ@s de sus derechos, con honor y dignidad. Sin hacer distinciones entre las condenas que les hayan impuesto los tribunales de guerra español y francés. Así, mientras exista un/una represaliad@ polític@, sea cual sea su método de lucha, estaremos ahí. Nuestro trabajo florecerá con la obtención de la AMNISTÍA.
Entendemos AMNISTÍA como la superación de todas las causas que originan el conflicto entre Euskal Herria y los Estados español y francés. Mientras las causas por las que surgió el conflicto de Euskal Herria sigan existiendo no habrá solución real, tan sólo un “parcheo” que nos condena a que la situación se repita una y otra vez.
Sin AMNISTÍA, la paz se encuentra secuestrada en las cárceles, testigos mudas y diarias de su falta. Es por ello que debe ser nuestra lucha diaria y constante la que nos dirija a poner fin a semejante situación. Haciendo nuestra la reivindicación histórica de Euskal Herria, llamamos a la auto-organización, bajo la consiga de la defensa de la AMNISTÍA. Sacando esta reivindicación de nuevo a las calles, activándonos y organizándonos pueblo a pueblo y barrio a barrio, para llevar hasta el último rincón de Euskal Herria el grito de AMNISTÍA.
Tenemos que ganarnos la calle, activar a los sectores populares y recuperar la ilusión perdida. Sabemos que tu aportación, y la que cada un@ podamos hacer, es única y eso la convierte en necesaria e imprescindible.

                      AMNISTIA TA ASKATASUNA

Archivo del blog