antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




2014/08/23

ZERGATIK BORROKATZEN DUTE UKRANIAKO HEGO-EKIALDEKO MILIZIANOEK?

http://euskalherriadonbas.wordpress.com/

Zergatik Ukraniako hego-ekialdeko milizianoek borrokatzen dute? Zertarako? Nork behar du? Nire iritziz galdera hauek oso bitxiak dira, baina pertsona batzuei azalpena eman behar diet.

Lehenengo: Gure lurreko jabeen eskubidegatik, hitz egiteko hizkuntza aukeratzeko eskubideagatik, gure umeek eskoletan ikasteko hizkuntza aukeratzeko, gure laguna nor den eta “okupatzaile madarikatua” nor den erabakitzeko eskubideagatik, gure heroia nor den erabkitzeko: gudatik igaro zen beterano bat edo Stepan Banderaren jarraitzaileren bat bizkarretik tiro egin ziona.
Bigarrena: Gure lurran gizakiak izateko eskubideagatik borrokatzen dugu baina ez “moskal”,“bydlo”, adimen urrikoak, “kolorady” (doriforak edo pataten kakalardoak), gure herrikide ohiak edo beraien agintariek gutaz pentsatzen dutena, alegia (holan deitzen dira Ukrania ohiaren arrastoak gobernatzen dutenak)
Hirugarrena: Estatu zoro baten zatia ez izateko borrokatzen dugu, “betiko maidan-a” baten atala, hauteskunde faltsuena, lapurren lurraldekoa, oligarka amaigabeenak. Ukraniako himnoa poztasun osoz kantatzen dutenak bizirik erretzen dutenen atal ez izateko.
Ez dugu bizi nahi hiriburu baten non ergeldun jendetza bat dabilen argi-zuziekin bere herrikideak ebaki eta eskegitzen (orain bere herrikide ohiak direnak)
Bakean bizi eta lan egin nahi dugu, gure industria eta gure ekonomia Errusiara bideratua dago nagusiki.
Hala ere, gure fabrikak gelditzea proposatzen digute, kimerikoa den europar aukera bategatik meategiekin akabatzeko eta erbestean sosik gabe lanean dauden pertsonen kopurua handitzea.
Askeak izateko borrokatzen dugu, bere kabuz zerbait hautatu nahi dutenen jabe izatea eta beraien etorkizuna erabakitzea. Ez gara oligarken esana betetzen duten pertsona axolagabeak izango.

No hay comentarios:

Archivo del blog