Independentismoa-antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herria-kontrainformazioa-duintasuna-formakuntza-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-dialektika-iraultza-euskara-amnistía-nortasun nazionala-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak

2014/10/18

“Dena kendu ziguten... duintasuna izan ezik”

"...garapen sozialarekin, askatasuna eta justiziarekin konprometituta egon zena bere bizitzako azken egunera arte..."

CNT Sindikatua

Urriaren 7an, Felix Padin Gallo -CNTko militante historikoa-, Miranda de Ebron zendu zen 98 urterekin. Pasa den abuztuan albiste nazionala izan zen Felix Padin-en kasua. Maria de Servini-k, frankismoaren krimenen aurkako prozesua daraman epaile argentinarrak, deklaratzera deitu zuen Padin. Estatu espainolaren justiziak oztopoak jarri zituen arren, epailea zuzenean elkarrizketatu zen Felix-ekin. Azken honek, Miranda de Ebroko epaitegian testigantza eman ahal izan zuen azkenean.

Felix-ek honekin lortu nahi izan zuena: 1936ko altxamendu militarraren eta erregimen frankistaren aurka borrokatu zuten antifaxista guztiak ez ahaztea. Berak, era honetan gogorarazi nahi izan zituen Espainia, Frantzia eta Alemaniako kontzentrazio-esparruetan eta kartzeletan sufrimendu basatietara behartutako fusilatu eta errepresaliatuak. Estatu hauen oinarri politiko kriminal genozidak askatasun edota garapen soziala helburu zuen edozer suntsitzen zuen. Felix-ek beti aldarrikatu izan ditu kide anarkista eta anarkosindikalistak, errepresioaren alde okerrena bizi behar izan zuten horiek.

Felix Padin Bilbon jaio zen 1916ko uztailaren 9an, familia handi eta behartsu batean. Oso gazte hasi zen lanean eta 14 urterekin CNT-n afiliatu zen, bertan bere anaietako batzuk militatzen zuten jada. Garaiz hartu zuen konpromisoa ideal anarkistarekin, Gazte Libertarioetan parte hartuz. Bertan egin zuen lana anitza izan zen (propaganda, kultura, naturismoa, esperantoa...) eta, beste kargu batzuekin batera, Bilboko Sindikatuko Eraikuntzako bokala izan zen, Gazte Libertarioen prentsa arduraduna eta Iparraldeko Eskualdeko Komiteko propaganda arduradunetako bat. Gainera, ekintza talde bateko parte izan zen. Greba, sabotaje, preso anarkista baten askapenean eta gerora, 1936ko uztaileko altxamendu militarra geratzeko erabiliko ziren lehergailu eta armen bilketan parte hartu zuen talde honek. Atxilotu zuten lehen aldia 1934an izan zen, urte horretako urriko mugimendu iraultzailean parte hartzeagatik.

Altxamentu faxistaren osteko lehen egunetan, Felix-ek hamarnaka kiderekin batera Otxandianoko milizianoen zutabean parte hartu zuen. Gerora, “Isaac Puente” eta “Durruti” (teniente izatera iritsi zen honetan) bataloi konfederaletan parte hartu zuen, Txabolapea, Albertia edo Villarreal-eko borrokaldietan parte hartuz.

Arrigorriaga, Galdakao, Gasteiz eta Murgiako kartzelatan 6 urte pasa zituen 1937ko ekainean atxilotua izan eta gero; baita Miranda de Ebro-ko kontzentrazio esparruan (hiru aldiz), eta baita diziplinazko eta langileen batailoi desberdinetan ere. Horregatik lubakiak zulatzea -batzutan su errepublikarraren pean- eta Guadalajara, Lérida, Pirineo Nafar, Salamanca eta Gipuzkoan zehar pistak eta karreterak eraikitzea egokitu zitzaion. Frankok langile batailoiak desegiterakoan, Galiziako unitate militar batera bidali zuten, bertatik 1943ko ekainean askatu zuten.

Borrokara itzuli zen eta 1947ko maiatzeko greban parte hartu zuen, berriz ere atxilotua izanik. 1954an, lan arrazoiengatik, Miranda de Ebron bizitzen jarri zen. Diktadura erori eta gero, CNTn militatzera bueltatu zen bere bizitzako azken egunera arte.

Bere bizitza eta militantzia konfederaleko azken urteak Memoria Historikoaren berreskurapenerako erabili ditu: fusilatuen oroimenean, areka eta fosa komunetan lurperatuta dauden frankismoaren milaka biktimak lurpetik ateratzearen alde, egiaren argitzearen alde eta biktimen eta euren familien erreparazio moralaren alde. Bere fisiko sendoak eta bizitza luzeak ideal anarkistarengatik sufritu eta borrokatu zuten gizon eta emakumeen (urteekin hiltzen joan direnak) ordezkari izatea eta ahotsa ematea ahalegindu dio.

Honela, Miranda de Ebro-ko -2002. urtean omendu zuten Padin hiri honetan- kontzentrazio esparruko presoek bizi izandako sufrimenduak gogoratzen dituen ekitaldian eta honen antzekoetan ere parte hartu du. 2006. urteko ekainaren 18an, Artxandan, guerra zibilean eta frankismoaren aurka borrokatu zuten errepublikar guztien oroimenean egindako omenaldi instituzionalean egon zen. Pirineo Nafarreko diziplinazko bataloian behartutako langile moduan igarotako denbora gogoraratu zuen, edota 2012an Orduñako kontzentrazio esparruan egondako presoen konponketa moralari eskainitakoa. Duela lau hilabete Eusko Legebiltzarraren onarpena jaso zuen 1937an preso izanagatik gaur egun erakundearen egoitza denean. Bestalde, lekuko moduan ikus dezakegu kontzentrazio-esparrue eta langileen diziplina bataloien inguruko dokumental batzuetan, “Rejas de la memoria” (Manuel Palacios zuzendariarena, 2004) eta “Desafectos. Esclavos de Franco en el Pirineo” (2007) luzemetraietan, hain zuzen ere.

Gizon idealista honen desagerpenak, garapen sozialarekin, askatasuna eta justiziarekin konprometituta egon zena bere bizitzako azken egunera arte, nahigabetu egin gaitu. Bere bizitza luze eta emankorra izan zen, bere memoria ere halakoa izan dadila.

Archivo del blog