Independentismoa-antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herria-kontrainformazioa-duintasuna-formakuntza-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-dialektika-iraultza-euskara-amnistía-nortasun nazionala-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak

2014/12/24

Estatu Batuek zuk ahaztea nahi dituen Ukrainako 25 gertakizun

"Beren lurra eta familiak, baliabideak kendu nahi dizkieten potentzia inperialengandik defendatzen dutenak “terroristak” deituak dira. Era berean, Mendebaldeko Gobernuk, Estatu-kolpeak “aukeraketa zuzenak” direla diote NDFri leialtasuna zin egiten badiote."

Anthony Freda Arte
http://euskalherria-donbas.org/

Gogoratzen al duzue gure agintariek Sadam, Gadafi edo Assad gaizkiaren pertsonifikazioa zirela eta euren herrialdeak “askatuak” izan behar zirela esan zutenekoa? Ziurrenik ez. Estatubatuarrak memoria laburrekoak dira.

Nik AEBk eta Mendebaldeko beste Estatuek euren herritarrak hiltzen dituzten Estatuen inguruko postura aldatu dutela gogoraraziko dizuet. Orain burdinazko eskuaren politika erabat babesten dute, biktimak “separatistak” ala “terroristak” direlako.

Are gehiago, bertan egon nahi dute. Pentagonoak aste honetan maniobra militarrak hasi ditu ABtako lehendakariordearen semeak euren lurretan eskisto-gasarekin fracking egin eta lapurtzearen kontra dauden Ukrianako Ekialdeko herritar eragoztaile horiek hobeto hiltzeko.

Beren lurra eta familiak, baliabideak kendu nahi dizkieten potentzia inperialengandik defendatzen dutenak “terroristak” deituak dira. Era berean, Mendebaldeko Gobernuk, Estatu-kolpeak “aukeraketa zuzenak” direla diote NDFri leialtasuna zin egiten badiote.

Egoera honek Guda Hotzetik ikusi ez ziren superpotentzien arteko arrakalak agerrarazi nahi ditu. Obama kezkatuta ageri izan da “ordena zaharra mantentzen ez delako eta ordena berriaren arauak zeintzuk izango diren ez dakigulako”: Hitzaldi horretan, geroago, Mundu Ordena Berria martxan jartzen laguntzen ez zituzten nazioak (Errusia, zehazki) deitoratu zituen.

Errusia Mendebaldeak zuzendutako mundu ordenaren artaldean sartzen ez bada, botere hauek nazioarteko banketxeen eta gasaren inguruko Mendebaldea vs Ekialdea talkan sartuko direla.

Hemen azaltzen ditugun 25 gertakariok gure agintariek Errusiari ordena zaharra hondoratzea egozten dieten bakoitzean guk ahaztuta izango ditugula espero dute.


2- 2013ko azaroaren 21: Ukrainako lehendakariak Errusiarekiko ordez, EBrekiko lotura ekonomikoak estutuko zitukeen ituna bat bertan behera uzten du. EBren aldeko protesta bortitzak antolatzen hasten dira.

3- 2013ko abenduaren 17: Putinek Ukrainako zor publikoaren 15.000 milioi erostea eta errusiar gasaren prezioa heren bat merkatzea eskaintzen du.

4- 2014ko otsaila: Kolpearen bortizkeriak gailurra jotzen du otsailaren 20an. 22an manifestariek Kieven kontrola hartzen dute eta parlamentariek lehendakaria kargugabetzen dute.

5- Otsailaren 23: Behin-behineko Gobernu berriak Ukrainako banketxe zentraleko zuzendaria ordezten du.

6- Martxoaren 6: Obamak Ukrainako Gobernu kolpistaren “prozesu eta erakunde demokratikoak” higatzen 
dituzten ukrainarrak zigortzeko premiazko ordena betearazle nazionala sinatzen du. Ulergaitza

7- Martxoaren 16: Krimeak Kieveko gobernu kolpistarengandik banatzeko eta Errusian sartzeko herri-galdeketa burutzen du, %95k baino gehiagok baiezkoa esaten dute.

8- Martxoaren 20: Obamak Errusiaren kontrako zigor berriak iragartzen ditu.

9- Martxoaren 24: Ukrainako lehen ministro ohi eta Mendebaldearen kuttun Julia Timoxenkoren elkarrizketa bat filtratzen da, non errusiar denak arma nuklearrez garbitzea defendatzen duen.

10- Apirilaren 29: Obamak, aldebakartasunez, Errusiaren kontrako zigorrak handitzen ditu.

11- Apirilaren 30: Kieven ezarri berri den gobernuak 17.000 milioi dolar jasotzen ditu mailegutan NDFrekin “ekonomi erreformak egin ditzan”. (Abenduak baldintza hobeak ematen zituen Errusiarekiko ituna deskartatuta dago).

12- Maiatzaren 3: Obamak Kieveko gobernu kolpista “behar den bezala aukeratua” izan dela dio.

13- Maiatzaren 11: Eki Ukrainak independentzia eta autogobernuaren alde bozkatzen du. Kievek herritar horiek desleialtasuna dela eta zigortzeko armada mobilizatzen du.

14- Maiatzaren 15: Estatu Batuetako lehendakariordearen Hunter Biden Ukrainako gas-konpainiako zuzendari-batzako kide izendatua da.

15- Maiatzaren 21: Errusiak eta Txinak 400.000 milioi dolarretako gasaren inguruko itun historikoa lortu dute petrodolarrak erabili gabe.

16- Maiatzaren 27: Karguan daraman bigarren egunean, Ukrainako lehendakari berriak ekialdeko ukrainarren kontrako “operazio antiterrorista” hasten du.

17- Ekainaren 3: NATOk Ukrainari disidenteen kontra borrokatzeko laguntza militarra bermatzen dio.

18- Ekainaren 16: Ukrainak Gazpromeko zorrak Moskuri ordaintzeari uko egiten dio, Errusiak gas-horniketa mozten du.

19- Ekainaren 26: Txinarekin kontratuak sinatzeko Gazpromek dolarra merkatzeko konpromezua hartzen du.

20- Ekainaren 27: EBk Ukrainarekin, Georgiarekin eta Moldaviarekin Elkarkidetza Itunak sinatzen ditu.

21- Uztailaren 15: BRICS Estatuek NDFrekin, Munduko Banketxearekin eta dolarrarekin lehiatzeko nazioarteko garapen funts bat sortzen dute.

22- Uztailaren 17: MH17 hegazkin komertziala Ukrainako Ekialdean zerutik tirokatua izan zen. Dirudienez bandera faltsuko eraso bat izan zen, Mendebaldeak Errusiari leporatu zion erasoaren erantzukizuna YouTubeko bideo faltsuak erabiliz.

23- 2014ko uztaila: AEBk Errusiaren kontrako zigor gehiago iragartzen ditu. EB eta Kanadak bat egiten dute.

24- 2014ko uztaila: Joe Bidenen semearen konpainiak Ukrainako Ekialdean eskisto-gasa zundatzeko asmoa iragartzen du.

25- 2014ko uztaila: Pentagonoak Ukrainaren zonalde errebeldeetan gas zundaketarako bideak bermatzeko plan militarra sortzen du.

Ziur aski batzuk ahaztuko nituen. Komentarioen atalean zerrenda hau betetzen segi.

Archivo del blog