antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




2014/12/30

Kapitalismo transnazionalari stop

TTIPren kontrako plataformak azaldu duenez, lobby horiek transnazionalen estrategian kolaboratu baino “tratatua bera zuzenean eurak idazten ari dira”. Ondorioz, interes eta errezeta kapitalistak bultzatzen ari dira.

Juan Mari Arregi
ARGIA

Joan den astean politikari, sindikalista, nekazari eta aktibista sozialak bildu ziren Bruselan TTIP merkataritza hitzarmenaren kontra. Horiek guztiak Stop TTIP nazioarteko plataformaren parte dira. Europa osoan jasotako milioi bat sinadura aurkeztu zizkioten Europako Batzordeko presidenteari. Deialdia GUE-NGL ezkerreko berdeen talde konfederalak egin zuen –talde horretan EH Bildu koalizioa dago–. Euskal Herritik joandako politikari, sindikatu, hedabide –Argiako kazetari Unai Break zuzenean eman zuen konferentziaren berri internet bidez– eta eragile sozialen ordezkaritza ere Bruselan izan zen.

Hainbat interesengatik erabat oharkabean igaro den jardunaldi horrek TTIP tratatuarekin negoziatzen ari diren kontuen inguruko iluntasuna eta sekretismoa salatu nahi izan du. Bertan parte hartu dutenek eskatu dute tratatuaren zehaztapenak argitara ematea, ezkutukeri horrekin susmoak baitituzte “transnazionalei boterea eman” nahi zaiela. Kapitalismo trasnazionalari alegia. Horretarako, Bruselan dituzten lobbyak erabiltzen ari dira. TTIPren kontrako plataformak azaldu duenez, lobby horiek transnazionalen estrategian kolaboratu baino “tratatua bera zuzenean eurak idazten ari dira”. Ondorioz, interes eta errezeta kapitalistak bultzatzen ari dira.

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) joan den astean baieztatu zuen azken 30 urteetan aberats eta pobreen arteko leizea ez dela inoiz une honetan bezain sakona izan herrialde gehienetan. TTIP edo CETA –Kanadarekin egindako beste merkataritza akordio bat– moduko tratatuek ahalbidetzen dute desberdintasun hori jendartean betikotzea. Politikari, sindikatu eta eragile sozialen eginbeharra da herri mugimendua artikulatzea, Euskal Herrian zein Europan, kapitalismo transnazionalari baino mesede egingo ez dion tratatu hori lurperatzeko.

No hay comentarios:

Archivo del blog