Independentismoa-antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herria-kontrainformazioa-duintasuna-formakuntza-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-dialektika-iraultza-euskara-amnistía-nortasun nazionala-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentzia






2015/04/29

BILBON KAPITALISMOAREN AURKA. MAIATZAREN 1 EGIN

"Maiatzaren Lehenak, borroka egun bat izan beharko lukeenak, klase identitatearen zori eta bilakaera bera jasan du. Modu progresiboan, sistemaren barruan integratzeko prozesu bat jasan du, eduki politikoa eta borrokarako grinaren ezaugarria baztertuz, testuinguruz kanpo geratzen den ospakizun bat bihurtu delarik, zeinetan ez zaien zapaltzen eta esklabu bihurtzen gaituzten egiturei modu errealean aurre egiten"

Bilbo  industria  hiria  izan  da  historikoki.  Bere  itsasadarraren  ertzean  ikaragarrizko  azpiegitura industrialak eraikitzen ziren, eta milaka izan ziren nekazalguneetatik gure hirira migratu zutenak, errealitate langile hori eta hamarkadetan gure hiribildua ezaugarritu duen klase identitate indartsua garatuz. 80 hamarkadak birmoldatze industriala ekarri zuen, eta baita Estatu espainiarrak Kapitalaren Europaren agintaritza gero eta neoliberalagoaren aurrean erakutsitako mendekotasuna ere. Ekoizpenaren sektore  estrategiko  bat  suntsitzeaz  gain,  birmoldatze  honek  langile  mugimendu  artikulatu  eta borrokalaria erraustu zuen, zeina mugimendu sozialetan eta herri mugimenduan sustraitua zegoen.
 
Gaur egun, nekez aurki dezakegu gure hiriaren jatorri langilearen arrasto sinbolikorik.  Lekuko zein nazioarteko interes kapitalistak irudikatzen dituen erakusleiho turistiko bat da Bilbo. Langileria konsziente eta antolatu hartatik oroitzapena baino ez da gelditzen. Estatua eta bere egitura errepresiboek eta Europa neoliberal horren aurrean gero eta modu ageriagoan makurtzeak, besteak beste, langileriaren zatiketa eta desmobilizazioa eragin dute, ordezko moduan hiritar anonimo eta esanekoak geratu direlarik.
 
Maiatzaren Lehenak, borroka egun bat izan beharko lukeenak, klase identitatearen zori eta bilakaera bera jasan du. Modu progresiboan, sistemaren barruan integratzeko prozesu bat jasan du, eduki politikoa eta borrokarako grinaren ezaugarria baztertuz, testuinguruz kanpo geratzen den ospakizun bat bihurtu delarik, zeinetan ez zaien zapaltzen eta esklabu bihurtzen gaituzten egiturei modu errealean aurre egiten.
 
Manifestu hau sinatzen dugun antolakundeok ordezkatzen dugun mugimendu sozial eta herrikoiaren aldetik, errealitate honen aurka agertu nahi dugu, egun egitura kapitalistei aurre egiteko inoiz baino baldintza gehiago daudela gogoraraziz. Ezin dugu ahaztu egitura kapitalista hauek egiturazko krisi honetaz baliatu direla bortizki kolpatzen gaituzten austeritate neurriak inposatzeko, are prekarioagoa, okerrago  ordaindua  eta  eskubide  gutxiagoduna  den  lanpostu  bat  utziz,  aberatsenek  gure duintasun galera honen kontura beren patrikak puzten jarraitzen duten bitartean. Kapitalak inposatzen ditu arauak, gobernuek gauzatu egiten dituzte eta langileriak pairatu egiten ditu.

Egungo testuinguruan, langileon aurkako mehatxuek etenik ez izateaz gain, izaera esponentzial bat hartzen dute, TTIParekin ikus dezakegun moduan, hau da, Europar Batasuna eta AEBen arteko merkataritza askerako itun bat, zeinak transnazionalen esku uzten duen herrien subirautza, historikoki konkistatu ditugun eskubideak eragotziz. Akordio hau onartzen duten herrialdeetan, enpresek beren baldintzak askatasun osoz eta inolako eragozpenik gabe inposatu ahalko dituzte, honekin talde ekonomiko eta finantza-talde handiek langileen zein herrien eskubideen gain dituzten interesak blindatuz.
 
Estatu espainiar eta frantsesak euskal langileria itotzen dute, lan-erreforma odolzaleak inposatuz, transnazionalak babesteko enplegua malgutuz eta gure borrokarako gaitasuna mugatuz. Gainera politika errepresiboekin  ere  mehatxatzen  gaituzte,  kasu  mozal  lege  deiturikoa,  zeinak sistemaren  aurkako edozein erantzun politiko zigortzen duen, sindikalista, grebalari eta borrokalari orori, hau da, guztiontzathobeak  izango  diren  baldintzengatik  borroka  egiten  duen  orori  sententzia  eredugarriak  aplikatzen dizkion moduan.
 
Agertoki politiko eta ekonomiko honek gure eskubideak erasotzen ditu, jadanik ez langile moduan soilik, baizik eta emakume, gazte, migrante, pentsiodun, ekologista, euskaldun, disidente sexual eta abar moduan baizik. Hau guztia dela eta, erantzun bat eman beharra dago, egun bakoitza Maiatzaren Lehena bihurtuz eta Maiatzaren Lehena gure borrokaren momentu eredugarri bat bihurtuz. Gure Euskal Herri Langile izaera berreskuratu behar dugu, hortik egiteko aurre inperialismo estatubatuar eta europarretik zein euskal burgesiatik Euskal Herriaren subirautzaren eta langileriaren aurka gauzatzen diren erasoei.
 
Gure eskubideak defendatzeko modu bakarra hauek gauzatzea dela erakutsi beharra dago. Maiatzak 1 honetan erakutsi diezaiegun kalean gure amorrua, gure haserrea eta seinala ditzagun espainiar zein frantziar  Estatuak  eta  euskal  burgesia  Euskal  Herriko  interes  inperialisten  ordezkari  eta,  beraz, egiturazko etsai gisa.
 
Gauzak horrela, Maiatzaren 1a mobilizazio eta hausnarketarako data bihurtzea proposatzen dugu. Apirileko azken astean, jardunaldi batzuk egingo ditugu (laster emango dugu informazio gehiago). Era berean,  Maiatzaren 1ean, Deustuko Zubitik 17.00etan egingo den manifestaziora dei egiten dugu.
 
KAPITALISMOAREN AURKA, MAITZAK 1 EGIN CONTRA EL CAPITALISMO!
 
 ---------------------------------------------------------------------------------------------------

Bilbao históricamente ha sido una ciudad fabril. A las orillas de su ría se levantaban grandes infraestructuras industriales y miles de personas emigraban de las zonas rurales a nuestra ciudad para configurar esa realidad obrera y con una fuerte identidad de clase que caracterizaría la villa durante décadas. Los años 80 trajeron consigo la reconversión industrial, y la subordinación del Estado español a unas directrices cada vez más neoliberales de la Europa del Capital. Esta reconversión no sólo destruiría un sector estratégico de la producción, si no que arrasaría a su vez con un movimiento obrero articulado y combativo que tenía además un fuerte arraigo en los movimiento sociales y populares.
 
Hoy en día, apenas quedan recuerdos simbólicos de los orígenes obreros de nuestra ciudad, Bilbao es un escaparate turístico que representa los grandes intereses de los capitalistas, locales o internacionales. De esa clase obrera consciente y organizada sólo nos queda el recuerdo. El Estado y sus estructuras represivas así como la subordinación cada vez más explícita a esa Europa neoliberal entre otras cosas, han fragmentado, desmovilizado y dividido a la clase trabajadora siendo sustituida por una ciudadanía anónima y sumisa.

La jornada de lucha que debe representar el 1 de Mayo, ha corrido la misma suerte que la identidad de clase, ha sufrido un proceso de integración de forma progresiva en el sistema, renunciando al contenido político y a su característica combatividad para convertirse en un paseo y en una celebración descontextualizada en la que no se planta cara de manera real a las estructuras que nos oprimen y esclavizan.
 
Desde la parte del movimiento social y popular de Bilbao al que representamos las organizaciones que firmamos este manifiesto, queremos revelarnos contra esa realidad, recordando que hoy más que nunca hay
condiciones para enfrentarse a las estructuras capitalistas, que han aprovechado este contexto de crisis estructural para imponernos medidas de austeridad que nos golpean con crudeza, dejándonos un trabajo más precario, peor pagado y con menos derechos, mientras que las grandes fortunas siguen hinchando sus cuentas a costa de nuestra pérdida de dignidad. El capital impone las reglas, los gobiernos las ejecutan y la clase trabajadora las sufre.
 
En el contexto actual, las amenazas contra las trabajadoras y los trabajadores, no sólo no cesan, si no que adquieren un carácter exponencial, teniendo un ejemplo de ello es el TTIP, un tratado de libre comercio entre la Unión Europea y EEUU que pone al servicio de las transnacionales la soberanía de los pueblos, interfiriendo en nuestros derechos conquistados históricamente. El TTIP permite a estas empresas vía libre en cuestión de exigencias a la hora de imponer sus condiciones a los paises que se acogen a este acuerdo, blindando los intereses de los grandes grupos económicos y financieros sobre los derechos de los y las trabajadoras y de los pueblos.
 
Los Estados español y francés colocan a la clase trabajadora vasca contra las cuerdas, imponiendo reformas laborales sanguinarias, flexibilizando el empleo para proteger a las transnacionales y limitar nuestra capacidad de lucha. Además nos amenaza con políticas represivas como llamadas las leyes mordazas que impone sanciones ante cualquier tipo de respuesta política al sistema, de la misma manera que aplica sentencias ejemplarizantes contra sindicalistas, huelguistas, luchadores y luchadoras que en definitiva pelean por unas condiciones más justas para todos y todas.
 
Este escenario político y económico ataca nuestros intereses, ya no sólo como trabajadores y trabajadoras sino como mujeres, como jóvenes, migrantes, pensionistas, ecologistas, como vascos y vascas…. Es por ello por lo que se debe producir una respuesta, convirtiendo cada día en un 1 de Mayo, y convirtiendo el 1 Mayo en un momento referencial de nuestra lucha, tenemos que rescatar nuestra identidad de pueblo trabajador vasco, y enfrentarnos desde ahí a todos los ataques que tanto los imperialismo estadounidenses y europeo, como desde la burguesía vasca realizan todos los días contra la soberanía de Euskal Herria y su clase trabajadora.
 
Hay que demostrar que la única manera de defender nuestros derechos es ejerciéndolos. Este primero de Mayo hagamos notar en las calles nuestra rabia, nuestro enfado y señalemos a los Estados español y francés y a la burguesía vasca como representantes de los intereses imperialistas en Euskal Heria, y por lo tanto, enemigos estructurales de nuestra lucha.
 
PARA ENVIAR ADHESIONES DIRIGIRSE A: MAIATZAK1EGIN@GMAIL.COM

Archivo del blog