Independentismoa-antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herria-kontrainformazioa-duintasuna-formakuntza-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-dialektika-iraultza-euskara-amnistía-nortasun nazionala-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak

2015/07/21

LANGILERIAREN DIKTADURA

"Herria benetan erabakitzeko boterea eskuratzen hasten den egoera baten aurrean autodefentsa nahitaezkoa dute. Marxek eta Engelsek zientifikoki langileriaren diktadura izena eman zioten."

ZIRIKATZEN! 
https://zirikatzendeustu.wordpress.com/

Izenburu deigarri honen ostean, herria bere jendartearen jabe denean errepresio kontzeptuari eta betetzen duen paperari buruz hitz egingo dugu.

Sistema errepresiboa Estatuak berezkoa duela oinarri hartuta, ez dago erreprimitzen ez duen Estaturik. Estatua dominazio tresna besterik ez baita. Hori dela eta, herriak Estatuaren benetako kontrola eskuratzen duenean, klase dominatzaile eta jazartzaile bilakatzen da, nahi eta nahi ez. Hau negatibo bezain saihestezina da lehen fasean. Klase burgesa Estatu ez da desagertzen boteretik kanporatzen denean eta  ez dio boterea izateari uzten. Kontrara, zetazko eskularrua erantzi eta errukirik gabe kolpatzen du eskura dituen baliabide guztiekin. Ez dago historian egoera hau pairatu ez duen altxamendu saiakerarik. Herria benetan erabakitzeko boterea eskuratzen hasten den egoera baten aurrean autodefentsa nahitaezkoa dute. Marxek eta Engelsek zientifikoki langileriaren diktadura izena eman zioten.
 
Lehen esaten genuenagatik, Estatuaren existentziak berak dakar klase batek bestea zapaltzea eta, kasu honetan, gizartearen gehiengo zabala burgesiaren gainetik jartzen da, atzera klase dominatzaile bilakatzea eragozteko. Klase burges hori existitzen den bitartean herriak bere aurka borrokatu beharko du berriro ere zapaldua ez izateko. Esan bezala, boterea hartzearekin batera kaleratutako klase hori ez da desagertzen. Etsai hori desagertzen denean Estatua desagertu egin behar da. Haatik, Estatu horren existentzia, eta beraz langileriaren diktadurarena, ez da langile klasearentzat faktore garrantzitsua izango. Izan ere, sistema errepresiboa egokia izan behar da eta gainerakoen lanaren kontura bizitzeko borrokatzen dutenak baino ez ditu jazarriko. Langile klase kritiko, errebelde, eraikitzaile, desobediente eta sortzailea eraiki behar dugu eta sistema errepresiboa ezin da inolaz ere horretarako eragozpena izan behar.

Kontraesana eman dezake bizitza sistema errepresibo honen aurka borrokan eman eta aldi berean boterea eskuratutakoan sistema errepresibo propio baten alde egiteak. Baina gakoa hitz horietan dago: boterea izango dugu baina ez gara libre izango, etengabe mehatxu izugarri baten aurrean defendatu behar dena ezin baita libre izan.

Jendarte berri eta solidarioa sortzeko hezkuntzaren aldeko apustua egin beharko da, hori izan behar da iraultzaren atalik garrantzitsuena. Baina bakuntasun horrek hilko gaitu gure herria eta mundua menperatzen duen gutxiengo aberats boteretsu horiek berreziko ditugula uste badugu. Haien interes partikularrak haiei bost axola zaizkien milaka edo milioika giza bizitzaren gainetik daude eta beharrezkoa den guztia egiten dute haien dominazioa betikotzeko. Gerrek inoiz biziko ez ditugun ideia urrunak dirudite, baina hemen ere ez dute langile klasea sarraskitzeko zalantzarik izango.

Puntu honetan galdera batera irits gaitezke. Burgesia bezain gaiztoak al gara? Azken finean guk ere boterea izan eta beste partea menderatu nahi dugu. Argi eta garbi esan dezakegu ezetz, guk bakean eta gure lanetik bizi nahi dugula. Burgesiak gure kontura bizitzeko menderatzen gaitu, ez libre izateko. Gure artean eta naturarekin bakean bizitzeko nahi dugu boterea, ez inoren eta ezeren kontura bizitzeko. Gure interes propio eta kolektiboen arabera bizitzeko antolatu nahi gara, ez inori irabaziak sortzeko.

Hurrengo galdera logikoa helburuak bitartekoak justifikatzen ote dituen izango litzateke. Honi soilik beste galdera batekin erantzun dakioke: beste irtenbiderik uzten al digute? Iraultza eta aldaketa ez dira aukera bat eta ez dira atzeragarriak, sistema kriminal honen erruz milaka pertsona hiltzen dira egunero. Gutxiengo zapaltzaile eta errudun horren errepresioa ezin da odoluste hau geratzeko oztopo izan.

Archivo del blog