Independentismoa-antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herria-kontrainformazioa-duintasuna-formakuntza-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-dialektika-iraultza-euskara-amnistía-nortasun nazionala-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak

2015/10/06

OLENTZERO ANTIDESARROLLISTAREN GUTUNA EUSKAL HERRIKO UMEEI

"AHTarekin ikusten ari garenez, ez dakigu proiektua gizarte ikuspegitik baliagarria izango den, baina hondamen ekologikoa hor dago. Hau da garrantzia daukan bakarra: a) azpiegitura horiek inposatzen dituen estatuaren autoritatea sendotzea, eta aurre egiten dioten herriak mespretxatzea; b) premiak sortzea, lehen ez zeuden lekuan; eta c) amore eman araztea, azpiegitura handien alternatiba oro alferrikakoa eta are kaltegarria dela sinetsaraziz."

Olentzero antidesarrolistak

 Haur maiteok:

2009ko abenduaren 22an zortzi olentzerok protesta-ekintza bat egin genuen Barakaldoko Megaparkaren erdi-erdian, desarrollismoaren aurka: AHT, Supersur, porlanaren inbasioa. Horregatik, urriaren 6an epaituko gaituzte. Hiru urte eta 6 hilabeteko espetxe aldiko eskaerari aurre egin beharko diogu. Ekintza honetan zementuzko bidoi batzuetara kateatu ginen Megaparken. Izan ere, espazio hori gure herrialde txikiko kontsumismoaren izugarrikeria handiena da. Ez hori bakarrik; bidoiak jarri genituen lekuaren ondoan (Ikeako sarreran), AHTko obrak (Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea) eta Supersur igaro behar ziren.

Izan ere, ekintzaren lekua eta eguna ez ziren kasualitatea izan. Megapark, Barakaldoko kudeaketa “sozialistaren” amarru handietako bat, hezegune baten gainean eraiki zuten, Barakaldoko Desertua. Antzina ederra zen, Iberiar Penintsula osoko “txokorik xarmangarrienetako bat”, hain zuzen ere, Wilhelm von Humboldt hezeguneak izan zuen bisitari ospetsuaren hitzetan. Orain, ordea, autoz joatera behartzen gaituzten lekua da, irabazten dugun diru apurra xahutzeko; eta gainera pentsatzen dugu “ez garela tontoak”, merkeago erosten dugulako.

Baina, horrez gain, ekintza egin genuenean ingurunearen suntsiketa amaitu gabe zegoen. Supersurreko obrak beranduxeago etorri ziren, Errekatxoraino, hau da, Ezkerraldeko “biriki berderaino”. AHTari dagokionez, Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea ez atzera ez aurrera dago, baina baliteke proiektua berpiztea, baldin eta krisia amaitzen bada eta “euskal Ya” eraikitzen bada, nahiz eta (erdi eginda dagoen arren) dagoeneko gure herriko historiako azpiegiturarik garestiena bihurtu den.


Ez da kasualitatea Gabonak aukeratu izana protesta hau egiteko. Data hauetan bizitzen den kontsumismo basatiak zuzeneko zerikusia du AHT eta Supersur bezalako azpiegiturekin; horrelakoak ez dira bakarrik eraikitzen mugikortasuna errazteko, baizik eta, batez ere, areagotzeko. Oso azkar joatea inoiz ez da nahikoa izango; beti ibili arazi ahalko gaituzte are azkarrago. AHTarekin ikusten ari garenez, ez dakigu proiektua gizarte ikuspegitik baliagarria izango den, baina hondamen ekologikoa hor dago. Hau da garrantzia daukan bakarra: a) azpiegitura horiek inposatzen dituen estatuaren autoritatea sendotzea, eta aurre egiten dioten herriak mespretxatzea; b) premiak sortzea, lehen ez zeuden lekuan; eta c) amore eman araztea, azpiegitura handien alternatiba oro alferrikakoa eta are kaltegarria dela sinetsaraziz.

Protesta hura egitera eraman gintuzten arrazoiak inoiz baino sendoagoak dira orain, Supersur kaltegarri eta diru-xahutzailea amaituta dagoelako eta batez ere Abiadura Handiko Trena eraikitzen ari direlako oraindik. Horrek zor ekologiko, sozial eta ekonomiko izugarria sortuko digu. “Euskal Yaren” obrak oso larriak dira honezkero eta oraindik asko falta da amaitzeko. Bultzatzen duten bizimodua (Gabonetako “gehiegikeriak” horren adibide garbia dira) ez da krisiarekin baretu; haatik, gero eta okerragoa da. Eta AHT Gelditu!ren eta Mugitu!ren protesta-ekintzek behin eta berriro gogorarazten digutenez, AHTren aurkako borroka ez da desagertu.

Orain hiru urte eta erdiko espetxe-aldiko eskaera egin digute, ez bakarrik bidoietara kateatu ginen zortzi olentzeroei, baita ekintzan zehar atxilotu zuten beste pertsona bati ere. AHTren aurkako borrokaren hogei urtean protesta baketsu bat egiteagatik inoiz izan den espetxe-eskaerarik handiena da, tartalarien kasuaren atzetik. Baina guk geure ekintzaren erantzukizuna geure gain hartzen dugu, agintariek ez bezala, urteak baitaramatzate proiektu garesti, kaltegarri eta ergel hau bultzatzen, sortu dituen kalte ikaragarriak aitortu gabe (besteak beste, zazpi langile hil dira lanetan).

Beraz, badakizue, haurrok: AHTren azken hitza ez dago esanda oraindik. Olentzeroen aurkako epaiketaz gain beste prozesu bat dago egiteke: 2010eko uztailean AHTko obrak eteteko asmoz Itsasondoko meatzeetan kateatu ziren lau lagunena. AHTa gelditzea posible da.

CARTA EN CASTELLANO: http://eh.lahaine.org/eusk-cast-carta-del-olentzero


Archivo del blog