Independentismoa-antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herria-kontrainformazioa-duintasuna-formakuntza-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-dialektika-iraultza-euskara-amnistía-nortasun nazionala-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak

2015/12/20

DONBASSEKIN ELKARTASUN EKIMENA





Europar eta estatubatuar inperialistek finantziaturiko, armatutako eta babestutako Ukrainako Junta nazi-faxista estatu-kolpearen bidez ezarri zenetik, Donbass eskualdeko Donetsk eta Lugansk Herri Errepubliken aurkako jazarpenak ez du etenik izan. Herri erresistenztia demokratiko eta antifaxista hau “errusiartzale”-tzat aurkezten digute han-hemenka herriak suntsitzen dituzten inperialisten jabego diren komunikabideek, bertan zer gertatzen ari denaren gaineko manipulazio eta desitxuraketa sortzeko eta munduko langileon arteko elkartasun internazionalista ekiditzeko. Euskal Herrian hainbat kontzientziazio kanpaina burutu egin da, gai honen inguruan informazioa emateko eta elkartasuna bultzatzeko.


Heltzen zaizkigun datuen arabera orain arte 11.000 zibil hil eta 17.000 zauritu dira eta horrez gain 2 milloi desplazatu daude.

Datozen hilabeteotan -Abendua, Urtarrila-, Donbassen aldeko giza laguntza batzeari ekingo zaio berriz ere Euskal Herrian, Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komiteak antolatu eta bultzatuta. Bilboaldeko mugimendu antifaxistako zenbait eragile bat egin dugu ekimenarekin: Itsas-edukiontzi bat betetzeko 3 tona falta dira.
 
Lagun gaitzazu zeregina betetzen!


                                                               ZER BEHAR DUTE?
Medikamentuak
Latex eskularruak, batak, bisturiak, antibiotikoak, desinfektatzaileak, sueroa, betadine, gasak, tiritak…

Higiene
Hortzetako eskuilak, emakumeentzako konpresak, helduentzako pixoihalak, gel, xaboi pastillak (txinbo)…

Umeak
Pixoihalak, hauts esnea, eskolarako materiala…

Bilketa puntuak
Makala gaztetxea (Barakaldo), Arana Taberna (Portugalete), La Kelo gaztetxea (Santurtzi), Bilbiko Gazte Lokala (Bilbao La Vieja), Deustuko Gazte Lokala / Pajareria (Bilbo), Hegoetxea (Irala-Bilbo), Kabia Kultur Elkartea (San Inazio-Bilbo), Ipar Haizea (Olabeaga-Bilbo), Karabie gaztetxea (Lemoa), Aretxabala Herriko Taberna (Larrabetzu)

Archivo del blog