antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




2015/12/10

FRONTE NAZIONALA: MAMUA GEROZ ETA ERREALAGOA DA Mikel Asurmendi

"Hauteskunde sistemak FN departamenduetako kontseiluak gobernatzea oztopatu du, baina, aldion, 12 erregioetarako hiru kontseilu FNren esku gera litezke."

Frantziako Erregio bozen lehen itzulia da igande honetan.13 erregiok osatuko dute Hexagonoa 2016tik aitzina. Akitania zena, Akitania-Limousin eta Poitou-Charentes bihurtu da, Ipar Euskal Herriko euskaldunak barne.

Hona, labur zur, hauteskundeen inguruko hainbat zertzelada:

– Berriz ere baieztatu da, Erregiokoak dira herritarrengandik urrunen dauden bozak. Kanpaina oharkabean iragan ohi da, eta aldion, Parisko azaroaren 13ko atentatuek eklipsatu egin dute, baita bertan burutzen ari den klimari buruzko COP21 goi-bilerak eklipsatu ere.

Ipar Euskal Herrian boz kanpaina oharkabean iragan (ari) da. Ekitaldi publikoak urriak dira. Batera plataformaren Karabanaren kaietara baino ez ditugu hautagaiak karriketan ikusi. Hautagaitza abertzalerik (EH Bildu ez EAJ-PNB) ez dagoenez, kanpaina are lausoago da Iparraldean.

Hautagaien proposamenak Errepublikako identitate baloreetan urtu dira: Errepublikarekiko eta aberriarekiko atxikimendua eta mezuak alderdien programa guztien gainean daude. Estatuaren segurtasuna neurrien araberako demokraziaren aldeko mezuak gailendu dira kanpainan.

– Atzo, Frantziako Legebiltzarrean, Manuel Vals barne ministroak Europe-Écologie les Verts (ELLV) alderdiko Noël Jean Mamère diputatuari egotzi zizkion COP21 goi-bileraren karietara izandako istiluak. 300 manifestari atxilotu zituen poliziak. Frantziako Asanblea Nazionalean berebiziko tokia hartu du Erregioetarako bozen kanpainak. PSko ezkerrera dauden alderdiak deskreditatzeko kanpaina, besteak beste.   

– Inkesten arabera, François Hollandek herritarren % 20 atxikimendu gehiago irabazi du. Parisko atentatuen ondoren presidentearen sostengua herritarren %35etik %55era igo da. Hollandek 2017ko hauteskunde presidentzialetan aukerarik ez izatetik hautagaia berretsia izatera pasa da.

– Atzo, Bernard Cazeneuve Barne ministroak Akitaniako jarduneko presidente Alain Rousset sostengatu (PSko hautagaia) zuen kanpainako mitin batean, Bordelen. Nicolas Sarkozyren Les Républicains (LR) eta Marine Le Penen Front National (FN) alderdiek gogor kritikatu zuten Paris hiriburua utzi izana, Bordelera joateko.

Les Républicains alderdia kezkatuta dago, kezkatuta dagoenez. PS ere ez gutxiago. Departamenduetarako azken bozetan FNren gorakada izugarria izan zen. Hauteskunde sistemak FN departamenduetako kontseiluak gobernatzea oztopatu du, baina, aldion, 12 erregioetarako hiru kontseilu FNren esku gera litezke. Inkestek Nord–Pas-de-Calais–Picardie erregioko presidentea izateko proportzio handia ematen dio Marine Le Peni. Alsace-Champagne-Ardenne-Lorraine, Provence-Alpes-Côte d'Azur edota Normadie erregioetako kontseiluak ere bereganatu litzake FNk. Hots, ez eskuina ez ezkerra moderatuek ez dute bigarren itzuliko lehia triangularra nahi inondik ere. Manuel Vals Barne ministro sozialistak Sarkozyren Les Républicains bat egitearen beharra aldarrikatu du.

– FNko buru Marine Le Pen Erregioetako zenbait kontseilutan sartuz gero, 2017ko hauteskunde presidentzialetarako hautagai nagusia izan liteke. Inkestetan, buruan buru dago jada. Eskuinak zein ezkerrak FNren mehatxua mamu gisa ekartzen dute. Aldi berean, bi alderdiek abstentzioa agertzen dute mamu bezala. Vals-en alderdiak bereziki, eskuin muturreko aukera mamu beldurgarria gisa aurkezten du. Sarkozyren alderdiak, berriz, anartean,lehen itzulian, sozialistekin balizko aliantza errefusatzen du, eskuineko bozemaile askok FN aukera gero eta sinesgarriagotzat baitaukate. Hauteskundez hauteskunde, FNren lema “nazioa arriskuan dago” gero eta barneratuago dago Frantziako herritarrengan.

LR eta PS alderdiek, “printzipioz” antagonikoak, bat egin beharko lukete Errepublikaren esentzia makulurik gabe atxikitzeko. Izanik ere, biek ala biek, Marine Le Penen alderdiari errepublikar izaera ukatzen baitiote, FN eskuin muturreko nazionalista delakoan. Noiz arte?

www.argia.eus

No hay comentarios:

Archivo del blog