Independentismoa-antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herria-kontrainformazioa-duintasuna-formakuntza-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-dialektika-iraultza-euskara-amnistía-nortasun nazionala-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak

2015/12/04

IDEIA XENOFOBOAK, SENDATU BEHARREKO GAITZA Goizeder Taberna


"Ideia xenofoboak jendartean hedatzen ari dira"

                     Urruneko erresumetatik ihes egiten duten errefuxiatuen etorrerak atzerrritarren kontrako jarrera azkartu du. Azken hilabeteetan, Ekialde Hurbileko gatazkek etorkinen mugimendu handia eragin dute, eta horrek kezka handia sortu du. Arrangura hori eskuin populisten aldetik manipulatua eta baliatua izaten ari da, kanpokoen kontrako beldurra eta prebentzio jarrerak zabalduz. Beren herriko egoera jasangaitzetik ihes egiteko, beren bizia salbatzeko, Europa erdia zeharkatu duten pertsona horiek ez dira iduriz europarren maila berekoak, kasta berekoak, ideia xenofoboak argitaratzen dituztenen hitzetan. Bortizkeria handiarekin adierazten dute gainera. Baionako kartzelako zuzendari berriaren Facebook orri publikoan agertutako adierazpenak konparazione. Frantziako futbol taldeaz, ”Frantziara diruaren xerka heldu diren ez deusak dira” idatzia zen, besteak beste, Interneteko orri horretan. Mediabaskeko kazetariak horri buruz galdezkatu ondoren, abenduaren 2an, desagertu da.

Zuzendari hau presondegiz presondegi ibili da, iduriz, bere adierazpenek ez dute ezertan bere garapen profesionala trabatu. Orduan, galdera zera da : edo berak dioen gisan, bere orria piratatu izan da, edo gizon honek jarrera arrunt onargarria du eremu profesionalean edo bere ingurukoek onargarritzat jotzen dituzte ohar sexistak, arrazistak eta xenofoboak?

Testuingurua ikusirik ideia horien banalizazioa errealitate bat dela argi da. Alabaina, hainbat hilabetez, gizon honek adierazpen horiek denen eskura utzi ditu, egun batez, kazetari batek deitu eta ohartarazi dion arte arte. Bere ingurukoek aitzinetik deus erran gabe? Ideia xenofoboak jendartean hedatzen ari direnaren seinale. Eritasun hori tolerantzia, errespetua, askatasuna, elkartasuna eta gisa horretako baloreekin sendatzen da. Denen ardura da iluntasun moralari elkartasunaren hamaika koloreekin erantzutea.

Archivo del blog