Independentismoa-antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herria-kontrainformazioa-duintasuna-formakuntza-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-dialektika-iraultza-euskara-amnistía-nortasun nazionala-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak

2016/03/10

NPD-rekin bukatu dezagun !!

 
Alemaniako Ohorezko Bilboko Kontsulatuari eta Alemaniako herriaren ordezkariari Espainiako Estatuan

Alemaniako Alderdi Nazionaldemokrata (NPD Nationaldemokratische Partei Deutschlands) neonazismotik oso orientazio hurbila duen alderdi politikoa da eta “1945tik alderdi neonazi handiena” bezala deskribatua izan da. Ez dauka ordezkaritzarik Parlamentu Federalean baina bai Mecklemburgo-Mendebal Pomeraniako Parlamentu Erregionalean eta Europear Parlamentuan. Bere lehenengo urteetan, NDPk ospea ezagutu zuen Mendebaldeko Alemaniako zenbait parlamentu estataletan ordezkaritza lortuz, baina inoiz ez du iraun legegintzaldi bat baino gehiago haietan. Ospe honek ere balio izan zion maila federalean bere emaitzik honena lortzeko, %4,3 1969an. Alemaniako batuketaren ostean, NDP bereziki indartsua izan zen ekialdeko estatuetan, haietako bitan (Sajonia eta Mendebaldeko Mecklemburgo-Pomerania) ordezkaritza lortzera helduz.

2005etik 2009ra, Deutschlandpakt hauteskunde koalizioa osatu zuen Deutsche Volksunionrekin batera, 2011an fusionatu zen alderdiarekin

NDP eta bere partaidetako asko agertu izan dira, hasieratik, gorrotoa, bortxakeria eta Hitlerren nazismo genozida goratzeko ekimenetan. Azkena, tamalez guztioangatik ezaguna den PEGIDA mugimendu faxista, arrazista, xenofobo eta aporofobikoarekin duen gerturaketa.

Alemaniar Tribunal Konstituzionalak Alemaniako Alderdi Nazionaldemokrata instituzioetatik eta kaleetatik ateratzeko prozedurak astertzen hasi zen. Horretarako, martxoan zehar NPD alderdiaren zenbait arduradun akusatuen aulkian jezarriko dira Tribunal Konstituzionaleko ahozko bisitetan.

Auzipetze honek 2013an formazio neonazia antikostituzionala deklaratzeko emendakina eskatu zuten 16 estatu federalen laguntza dauka, eta alemaniar Senatuaren babesa ere badu.

Mugimendu sozialak, mota ezberdinetako erakundeak, sindikatu eta alderdi politiko, Alemanian hasitako bide hau laguntzen dute.

Guk Euskal Herritik, euskaldunon lurraldea, orain 80 urte faxismo espainiar eta italiar zein nazismo alemaniarraren aldetik sufritutako krimenak pairatu ditugunok, ekimen honekin gure laguntzea gehitu nahi diogu NPD alemaniar kale eta instituzioetatik aterazeko helburuarekin, horrela ekiditeko iraganeko gertaerak berriro gertatzea.

2016ko martxoa

Baskale Elkartea
Sare Antifaxista

Archivo del blog