antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




2016/05/07


Maiatzaren 8an, Donostian, Sobietar Batasuneko Herriak nazi-faxismoaren aurka Aberri Guda Handian (1941-1945) lortutako Garaipenaren 71. urteurrena ospatuko dugu. Guda honetan hil ziren zein bizirik iraun zuten gudariak omenduko ditugu, eta modu berean, euskal gudari antifaxistei eta diktadura frankisten biktimak ere gogoratuko ditugu; hots, atzoko, gaurko eta betiko borrokalari antifaxistak omenduko ditugu. Gizateria faxismoaren gaitzetik aske bizi dadin oroimen antifaxista bizirik mantendu nahi duzuen denoi ospakizun honetan parte-hartzera gonbidatzen zaituztegugu. Ospakizun hau Donostian izango da, Maiatzaren 8an, igandea, eguerdiko 12:00etan, Bulebarretik hasiko den manifestazio batekin hasiko da, gero kioskoan egingo den omenaldizko ekitaldi politiko bat egingo dugularik.

Antolatzaileak: VESTA (errusiera-hiztunen eta errusiarzaleen elkartea) eta Euskal Herria-Donbas Elkartasun Komitea.

Laguntzaileak: Slavianskiy Dom, Sare Antifaxista, Ahaztuak 1936-1977 eta Donostialdeko Askapena

No hay comentarios:

Archivo del blog