Independentismoa-antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herria-kontrainformazioa-duintasuna-formakuntza-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-dialektika-iraultza-euskara-amnistía-nortasun nazionala-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak

2016/06/21

EUROPAR BATASUNA BERRIRO ERE BIDEGURUTZEAN Asier Blas

"EBk Syrizak Grezian garaitu ostean izerdi gehiago bota behar izan zuen, baina tira, indarkeria militarra izan ezik, dauden gainontzeko indarkeria mota guztiak erabili ostean oinperatu zuen. Oraingoan, ekainaren 23an Erresuma Batuak bere sezesio erreferenduma egingo du eta kasu horretan edozein emaitzak kaltetuko du EB erreala. "

             Herbehereek Europar Batasunean  (EB) sartzeko balizko ukrainar hautagaitza bati ezetz esan diote erreferendumean, bien bitartean, Austrian, hautagai aurrerakoi moderatuak ozta-ozta irabazi ditu hauteskunde presidentzialak eskuin euroeszeptikoaren aurrean.

Bruselak hautetsontzietan maiz jaso ditu zaplaztekoak, besteak beste, Danimarkan, Erresuma Batuan, Herbehereetan, Frantzian, Irlandan edo Grezian. Jaso ez dituenean, adibidez Lituanian, EBn sartzeko buruturiko erreferendumean, inork gutxik jarri zizkion tatxak plebizitu autoritario moduko formatuari: ideologia eta propaganda bakarra hedabideetan, legeak aldatu ziren bi egunetan bozkatu ahal izateko, eta azkenik, bigarren bozketa egunean partaidetza minimora iristeko modurik ez zegoela ikusita, herrialdeko enpresari handienak hedabideetan zabaldu zuen pasaportean bozkatu izanaren zigiluarekin etortzen ziren herritarrei bere hipermerkatu eta supermerkatuetan txokolatea, garagardoa edo garbitzeko xaboia banatuko zitzaizkiela. Mendebaldearen esanetara ez dagoen beste herrialde batean hori gertatuko balitz, Europar Batzordeak eta hedabideok 24 ordu emango genituzke estatu hori estigmatizatzen.

EBk Syrizak Grezian garaitu ostean izerdi gehiago bota behar izan zuen, baina tira, indarkeria militarra izan ezik, dauden gainontzeko indarkeria mota guztiak erabili ostean oinperatu zuen. Oraingoan ekainaren 23an Erresuma Batuak bere sezesio erreferenduma egingo du eta kasu horretan edozein emaitzak kaltetuko du EB erreala.
Baina erreferendumean ez bada baiezkoa ateratzen, bada beste bide bat, berriro egiten da baietz atera arte edo zuzenean Europar Konstituzioa Lisboako tratatuan mutatzen dugu konstituzioaren alde ilun eta neoliberalenak inposatuz eta onura federalista eta demokratizazio bidekoak baztertuz. Erantsi horri azken hau ez dugula utziko bozkatzen, ez baita konstituzioa. Imajinatu bere garaian Hugo Chavezek konstituzioa aldatzeko galdu zuen erreferenduma eta gero, bigarren erreferendum saiakera egin izan balu.

EBk Syrizak Grezian garaitu ostean izerdi gehiago bota behar izan zuen, baina tira, indarkeria militarra izan ezik, dauden gainontzeko indarkeria mota guztiak erabili ostean oinperatu zuen. Oraingoan, ekainaren 23an Erresuma Batuak bere sezesio erreferenduma egingo du eta kasu horretan edozein emaitzak kaltetuko du EB erreala. Erresuma Batua estuen klubean geldituko balitz, oso baldintza partikularretan izango litzateke, baina seguruenik Ekialdeko herrialde batzuek antzeko estatus eskaera egingo lukete. Irtengo balitz gauzak ez lirateke gehiegi aldatuko ikuspegi materialetik, Norvegia edo Suitzari so egitea baino ez dago. Azken batean, azkeneko urteetan EBk ez da gai izan proiektu propio bat garatzeko eta bazkideei balio propio erantsia eskaintzeko. Erresuma Batua beti izan da barne saboteatzaile bat, askotan AEBek hori erabili dute europar federatze prozesua oztopatzeko. Horregatik, Obama oso haserre dago Erresuma Batua EBetik atera ahal izateko posibilitatearekin.

Halere, EBren noraeza Ekialdeko herrialdeetara zabaltzearekin etorri zen. Hauek ez ziren europar federalista zaleak, baina Mendebaldeko blokean sartzeko bidesari bezala ikusi zuten integrazioa. Une honetan, berriz, badira zenbait herrialde ez dutenak garbi ikusten zertarako balio duen EBn egoteak, ez bada soberania galtzeko. Adibidez, 2004tik gertatu diren hedapen guztietan lehenengo NATOko kide bilakatu behar izan dira herrialdeak, ondoren EBko kide bilakatzeko (Zipre eta Malta salbu). Gauzak horrela, Erresuma Batua EBetik aterako balitz, eragin nagusia sinbolikoa litzateke. Europa Ekialdeko herrialde batzuek ikusiko lukete posible litzatekeela EBtik kanpo egotea eta Mendebaldearen parte izatea NATOren bitartez. Horrek EBren txikitze bat ekarriko luke, eta batez ere, AEBen eraginaren gutxitze bat. Agian jokaleku horretan EB indartu, trinkotu eta autonomoago bat osatu zitekeen, hortik dator akaso iparramerikar eliteen beldurra Brexitari.

Argia.eus

Archivo del blog