Independentismoa-antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herria-kontrainformazioa-duintasuna-formakuntza-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-dialektika-iraultza-euskara-amnistía-nortasun nazionala-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak

2016/11/16

AGUR, CLINTON Hedoi Etxarte

"...progreek ezin dute Sandersen ariketa politikoa egin: aurreko pantaila nahi dute. Nahiz eta haien hedabideek puztu zuten Trump. Garaian Mitterrandek FNri kantxa eman zion bezala eskuinaren botererako bidea zailtzeko. Kuriosoa da progreek eskuin muturrarekiko duten lilura eta beharra." 
      
         Gaur egun politika ikusteko modu bat gailendu da. Modu hori ez da berria, Bushen eta Aznarren garaian esaten zitzaion «ala nirekin ala terroristekin». Charlie Hebdoren atentatuen garaian «ala Hollande eta Vallsekin ala terroristekin» eta AEBetako hauteskundeen ostean «ala Trump ala Clinton». Eztabaida politikoaren kontrola duenak erabakitzen du aukerak bi diren, hiru, eta zeintzuk. Baina datorren mundua ez da progreek nahi luketen bezain sinplea.
 
Hannah Arendten aburuz, «txintxoa izan nahi izatea» (Clintonen aldeko agertzea) nor bere buruaz arduratzea da. Baina norberak politikoki jokatu nahi duenean «ez [dago bere] buruan interesatuta, baizik eta munduan. Eta hori da funtsezko diferentzia». AEBetako hauteskundeen emaitzen kontura, «politikoki jokatzeak» ez du Trumpen alde egotearekin zer ikusirik. Nahiz eta Bernie Sandersek emaitzak jakin eta segidan idatzi zuen «Trump jauna herrialde honetako langileen familiekiko politikak hobetzean ahaleginduko den neurrian, neu eta beste aurrerazale batzuk berarekin lan egiteko prest gaude. Politika arrazistak, sexistak, xenofoboak eta naturaren kontrakoak babestuko dituen neurrian, irmoki egingo diogu aurka» —Juan Etxenike kooperatibistaren aburuz, ez ote da hau Madrilen Sanders txalotzen dutenek CUPi hainbeste kritikatu dioten estrategiaren analogoa? Errepublika katalana eraikitzen eskuin nazionala babestu. Politika antisozialak egitean gupidarik gabe kriminalizatu—.

Baina progreek ezin dute Sandersen ariketa politikoa egin: aurreko pantaila nahi dute. Nahiz eta haien hedabideek puztu zuten Trump. Garaian Mitterrandek FNri kantxa eman zion bezala eskuinaren botererako bidea zailtzeko. Kuriosoa da progreek eskuin muturrarekiko duten lilura eta beharra: «Begiratu ze astakeriak esaten dituzten» geuk egiten duguna ikus ez dezazun (Bush eta Obamak 1,5 milioi hildako Iraken, Mexikoko harresia elkarrekin egin dute, Siria suntsitu, bi milioi preso kartzeletan, poliziak beltzak hiltzen ditu, Guantanamo zabalik, langile amerikarrak pobretu ditu finantzak).
 
Iturria:
 
 

Archivo del blog