antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




2010/12/18

GURE ARTEAN. (naziak Gipuzkoan) Joxe Mari Iturralde

"...kontatzen dit, gure herrian ere, Tolosan bertan, halako villa edo txalet dotoreetan bertako "familia ezagunek" sekulako festak eta dantzaldiak antolatzen zituztela goi mailako nazi militarrek disfruta zezaten nahi beste."


Joxe Mari Iturralde
Idazlearen koadernotik (GARA)
Ramon Barea historialariaren hitzaldi bat entzutera joan naiz. Belgikan jaioa, badira urte batzuk Gipuzkoan bizi dela. Nazismoan da aditua eta bereziki ikertu du nazismoak gure artean izan zuen eragina eta indarra. Horren lekuko bi liburu bikain, jada argitaratuak: “Hendaia 1940 eta “Gipuzkoa 1940. Galdera itzuraz simple batekin ekiten dio gaiari Ramon Bareak: zer gertatu zen mugan honantz nazismoaren garaian? Eta erantzuna nahiko beldurgarria da: gaia ezkutatu egin da, ez da hitz egin gai honi buruz. Badirudi II. Mundu Gerrak ez zuela mugarik pasatu. Nazien eta frankisten arteko kolaborazioak nahiko indartsua eta malgua izan zen. Garai hartako egunkariak miatu eta ez duzu ezer aurkituko. Bareak edibide bat ematen du: 1945ko maiatzean Leon Degüelle faxista belgikarrak (Himmlerrek SSetako jenerala izendatu zuena) Donostiako badiara etorri zen. Norvegiatik zetorren ihesi eta Heinkel bere abioia Kontxako uretara jausi zen. Bueno ba, hurrengo eguneko egunkariak zakarren albisterik garrantzitsuena pilota partidu bati buruzkoa zen.

Francok irabazi zuen gerra zibila, Barearen iritziz, bereziki Condor Legioak emandako laguntzagaitik ( ez da ahaztu behar laguntza hori lur, itsaso eta airetik etorri zitzaiola Francori, eta ez soilik airetik, askok uzte duten bezala). Jakina da Alemaniak ederki asko aprobetxatu zuela bere potentzial osoa Estatu espainolean: a) armamentu berria probatu zuen, praktikak egin zituen gero munduko gerran etenik handiena lortzearen; b) kanpo-zorra lortu zuen, gerora estatu espainolak nola edo hala kitatu beharko ziona; c) berreraiki egin zuen berak lehen suntzitutakoa (Estatu espainol osoan berreraikitze lan asko eta asko alemanen esku geratu ziren).
Probintzia bat gehiago
Horrela, Gipuzkoa suertatu zen Alemania naziaren eranskin bat gehiago, ordutik aurrera Gipuzkoa Alemania naziaren probintzia bat gehiago izan zen. Hori garbi asko egiazta daiteke, eta Ramon Barea historialariak agiri eta froga mordoa dauzka horrela izan zela erakusteko. Jakina denez muga Hendaian zegoen eta naziak, teorian behintzat, horraino iritis ziren: baina punturik estrategikoena Irun izan zen. Naziek berehalaxe ekin zioten muga zeharkatzeari, etengabe Irun eta Donostiara pasatuz. Bareak argazki piloa du, non ikus daitezkeen naziak Donostiako kafetetegietan lasai asko terrazetan eserita bertako neskatxekin solasean eta irribarrez; edota tropa nazi mordoa Loiolako santutegian bertaraino egindako txangoetan. Osaba Tomasek kontatzen dit gure herrian ere, Tolosa bertan, halako villa edo txalet dotoreetan bertako familia “ezagunek” sekulako festak eta dantzaldiak antolatzen zituztela goi mailako nazi militarrek disfruta zezaten nahi beste. Mugaz pasatze hori, hau beste hau beste probintzia aleman bat gehiagop bailitzan, 1940an hasi zen, eta 1942raino iraun omen zuen.

No hay comentarios:

Archivo del blog