antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




Mostrando entradas con la etiqueta inmigrazioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta inmigrazioa. Mostrar todas las entradas

2017/02/24

MOHA GEREHOU GANBIAR EKINTZAILE ANTIARRAZISTARI ELKARRIZKETA Mikel Garcia Idiakez

"Diskriminazioak kaltetutako kolektiboak oinarri batzuen inguruan elkartu eta indarrak batuz aurrerapausoak lor ditzakegu, eta gero mugimendu bakoitzak bere berezitasunetatik egin dezake borroka. Arrazoi bategatik edo besteagatik asko gara diskriminatuak eta ongi antolatuta gehiengo soziala lor dezakegu."
 
Unibertsitatera bidean zihoala beltza izateagatik poliziak identifikatuarazi zuenean erabaki zuen aktibista bihurtzea. Garai nahasiotan, faxistak txoriburutzat hartu eta gutxietsi izana akatsa dela uste du, eta eskuinaren zartakoei erantzuten aritzea baino, herritarrak benetan kontzientziatzea lortuko duen diskurtso propioa garatzea dela bidea. 24 urterekin, Madrilgo SOS Arrazakeria elkarteak inoiz izan duen presidente gazteena da. 80ko hamarkadan Gambiatik Aragoira migratu zuten bere gurasoek, Huescan jaio zen bera eta Madrilen bizi da egun. Eldiario.es-en dabil kazetari eta egunkariko aurkezpen orrian dioenez, “berdin dio zein gai jorratzen duzun, pertsonen ikuspegia da inportanteena, gero dator gainerako guztia”.
 
Esklabo gisa enkantean jarri zaituzte eta heriotza mehatxuak ere jaso dituzu sare sozialetan.
Kasurik larrienak dira horiek, baina nire egunerokoan etengabe iraintzen naute: “Itzuli zure herrialdera”, “isildu zaitez, beltz puta”… Azkenean ohitu egiten zara eta jada erantzun ere ez diet egiten. Mehatxuak bai, salatu egin nituen, baina justizia ez dago arrazakeriari aurre egiteko prestatuta. Indarkeria matxistari aurre egiteko epaitegi espezializatuak, araudi espezifikoa edota telefono zuzenak dauden moduan, arrazakeriaren kasuan ere abiapuntu hori beharko genuke. Arrazakeriaren biktimak sarri ez daki gorroto delituen fiskaltza dagoenik ere, oso erakunde marjinala da, eta askotan epailearen kontzientziazio mailaren esku geratzen da zigortzea edo ez, baina ez luke horrela izan behar: araudi garbia behar genuke, ekintza jakinek automatikoki epai zehatza izan dezaten. Irain eta mehatxu arrazistak sistematikoak dira eta gehientsuenak artxibatu egiten dira: gizarteari ematen zaion mezua da hutsaren truk ateratzen dela norbaiti bere azal koloreagatik denetik esatea, eta inpunitate horrek diskurtso arrazista legitimatzea dakar.
 
Zuk zeuk artikulu batean zure buruari egiten diozun galdera egingo dizut: “Nola pertsegitu modu eraginkorrean gorroto delituak, adierazpen askatasuna mugatu gabe?”.
Dilema hori ziurrenik sare sozialetan islatzen da ongien: jendeak komentario arrazista, matxista, homofoboak idazten ditu eta gero adierazpen askatasuna dela dio. Baina zein punturaino da adierazpen askatasuna eta zein punturaino gorroto delitua? Gaizki aplikatu izanaren bi muturrak ditugu: César Strawberry Def con Dos taldeko abeslaria terrorismoaren biktimak iraintzea leporatuta epaitu zutenean, araudiaren gehiegizko aplikazioa egin zela uste dut, eta aldiz, gorroto delitu oso argiak adierazpen askatasuntzat hartu ditu justiziak. Inportantea da justiziak muga garbia zehaztea, hona arte adierazpen askatasuna da eta hemendik aurrera gorroto delitua, ez dadin egon epailearen kontzientziazio mailaren esku.
 
Arazoa da muga horren irizpideak zeinek eta zeren arabera jartzen dituen, ezta?
Hala da, arrisku handia dago interes jakinen arabera egiteko eta politizatzeko. Horregatik da garrantzitsua lege hauek egitea elkarte sozialen parte-hartzearekin. Esaterako, Diskriminazioaren Aurkako Legea horrela egin zen eta gutxieneko mekanismo batzuk bermatzeko balio izan zuen. Kontua da gero PP gobernura iritsi eta bertan behera utzi zuela legea.
 
Arrazakeria estrukturala dela irakurri dizut.
Ijitoa bazara poliziak zuri bati baino hamar aldiz gehiago geldituko zaitu kalean Espainiako Estatuan, beltza bazara zortzi aldiz gehiago, arabiarra bazara zazpi aldiz gehiago… Lagunak ditut poliziak 10-11 urterekin gelditu dituztenak dokumentazioa eskatzeko! Diskotekan sartzea ere debekatu izan didate; makina bat adibide jar ditzaket. Hedabideetan, erabiltzen ditugun espresioetan… arrazakeria asko dago, kontziente eta inkontzienteki. Baloreetan eta dibertsitatean formatu behar dugu jendea.
 
Justizia eraginkorraz gain, formazioa da orduan soluzioa?
Soluzioaren bi hanka funtsezko dira behintzat. Jendeak dio eskoletan gaur egun jatorri eta azal kolore anitzeko ikasleak daudela eta elkarrekin hezten badira ez dela arrazakeriarik emango, baina elkarrekin egote hutsa ez da nahikoa, atzean dibertsitate politikak ez badaude. Ama, arreba… ere baditugu, eta gure gizartea oso matxista da. Eskolan, kulturaniztasuna lantzeko ohiko jarduera bat da bakoitzak bere herrialdeko janariren bat eramatea, baina horrela ezberdintasunak azpimarratzen ari zara, eta interesgarriagoa litzateke Senegalgo jatorria duen ikasleak Bilboko janaria eramatea, Argentinakoak Errumaniakoa eta abar. Adibide txiki bat baino ez da, arlo honetan apenas egiten delako ezer ikastetxeetan. Ikasleei esaten zaie arrazakeria gaizki dagoela, baina kontzeptualki hitz egiten da, ez da azaltzen arrazakeria horren errealitatea.
 
Errefuxiatuen krisiak eta populismo xenofoboak hauspotuta, lotsagabeagoa bihurtu al da jarrera arrazista?
Aurreiritziak hor zeuden eta hor daude, baina azken boladan diskurtso horiek legitimatzeko modua aurkitu du jende batek. Migratzaileak bortxatzaileak dira, diru-laguntzetatik bizitzera datoz, guri lana kentzera zu langabezian zauden bitartean… Dena komeni bezala nahasten duten diskurtso horiek onarpena dutela ikusi dute politikariek, hortik etekina atera dezaketela, hein handi batean krisi ekonomikoak eraginda eta beste hein batean gizartearen aniztasuna handitu egin delako eta hainbatek mehatxutzat ikusten duelako aniztasun hori. Arazoa da areagotzen ari diren diskurtso horien aurrean ez dugula jakin alternatiba sendorik eraikitzen, tolerantzian, aniztasunean eta inklusioan oinarritua. Sarri, haien diskurtsoei erantzutea da erreakzioa, eta duela gutxi ikusi dugu nola Donald Trumpen erabakien aurrean lelo nagusietakoa Resist izan den, baina haiek zerbait egiten duten aldiro gu mobilizatzea daukagunari eusteko ez da bidea. Arrazakeria, homofobia, matxismoa… sufritzen duen jendea bilduko duen diskurtso alternatiboa eraikitzea falta zaigu. Borroka bakoitzak bere berezitasunak dituen arren, gauza asko partekatzen ditugu, eta denen artean gehiengo sozialari iritsiko zaion mezua garatu beharko genuke, ultraeskuineko mugimenduek ez ditzaten jarraitzaile gehiago lortu.
 

2015/12/04

IDEIA XENOFOBOAK, SENDATU BEHARREKO GAITZA Goizeder Taberna


"Ideia xenofoboak jendartean hedatzen ari dira"

                     Urruneko erresumetatik ihes egiten duten errefuxiatuen etorrerak atzerrritarren kontrako jarrera azkartu du. Azken hilabeteetan, Ekialde Hurbileko gatazkek etorkinen mugimendu handia eragin dute, eta horrek kezka handia sortu du. Arrangura hori eskuin populisten aldetik manipulatua eta baliatua izaten ari da, kanpokoen kontrako beldurra eta prebentzio jarrerak zabalduz. Beren herriko egoera jasangaitzetik ihes egiteko, beren bizia salbatzeko, Europa erdia zeharkatu duten pertsona horiek ez dira iduriz europarren maila berekoak, kasta berekoak, ideia xenofoboak argitaratzen dituztenen hitzetan. Bortizkeria handiarekin adierazten dute gainera. Baionako kartzelako zuzendari berriaren Facebook orri publikoan agertutako adierazpenak konparazione. Frantziako futbol taldeaz, ”Frantziara diruaren xerka heldu diren ez deusak dira” idatzia zen, besteak beste, Interneteko orri horretan. Mediabaskeko kazetariak horri buruz galdezkatu ondoren, abenduaren 2an, desagertu da.

Zuzendari hau presondegiz presondegi ibili da, iduriz, bere adierazpenek ez dute ezertan bere garapen profesionala trabatu. Orduan, galdera zera da : edo berak dioen gisan, bere orria piratatu izan da, edo gizon honek jarrera arrunt onargarria du eremu profesionalean edo bere ingurukoek onargarritzat jotzen dituzte ohar sexistak, arrazistak eta xenofoboak?

Testuingurua ikusirik ideia horien banalizazioa errealitate bat dela argi da. Alabaina, hainbat hilabetez, gizon honek adierazpen horiek denen eskura utzi ditu, egun batez, kazetari batek deitu eta ohartarazi dion arte arte. Bere ingurukoek aitzinetik deus erran gabe? Ideia xenofoboak jendartean hedatzen ari direnaren seinale. Eritasun hori tolerantzia, errespetua, askatasuna, elkartasuna eta gisa horretako baloreekin sendatzen da. Denen ardura da iluntasun moralari elkartasunaren hamaika koloreekin erantzutea.

Archivo del blog