antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




Mostrando entradas con la etiqueta langile mugimendua. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta langile mugimendua. Mostrar todas las entradas

2017/03/05

EUSKAL HERIKO HERRI ETA LANGILE MUGIMENDUAREN (BERR)ERAKETARAKO DEIALDIA Aurrerantz

"...tre­ba­kun­tza ideo­lo­gi­koa­ren, teo­ri­koa­ren eta prak­ti­koa­ren bidez, gai­ta­sun teo­ri­ko-poli­ti­koa egu­ne­ra­tu beha­rra dago"



Herri eta lan­gi­le mugi­men­duak eus­kal herri lan­gi­leak pai­ratzen dituen zapal­kun­tza zehatzei aurre egi­ten die; bere burua anto­la­tuz eta kudea­tuz, auto­de­ter­mi­na­zioa eta auto­de­fen­tsa prak­ti­ka­tuz aurre egi­ten die. Herri eta lan­gi­le mugi­men­dua ENAM­ren sorre­ra his­to­ri­koa­ren oina­rria izan da.

Aurre­ra era­man duen borro­ka dela eta, Esta­tu kapi­ta­lis­ta eta patriar­kal espai­no­la­ren eta fran­tse­sa­ren era­soen jomu­ga izan da: lan­gi­le kla­sea­ren eta herri­tar sek­to­re zaba­len txi­rotzea, pre­ka­ri­za­zioa, gain-esplo­ta­zioa, den­bo­ra librea­ren murriz­pe­na, erre­pre­sioak, guda kul­tu­ra­la, alie­na­zioa, desin­te­gra­zioa (fabri­kak, auzo indus­tria­lak desager­tzen joan dira), sexu-gene­ro era­soa, eta abar. Eus­kal bur­ge­sia­ren ordez­ka­ri den EAJ­ren intere­sak Esta­tuei lotu­ta dau­de, eta horre­ga­tik aurre egin ordez era­soak burutzen lagun­tzen du.

Kapi­ta­lis­moa­ren egun­go kri­siak sor­tu­ta­ko egoe­ra eko­no­mi­koa­ren eta sozia­la­ren aurrean, bur­ge­sia txi­kia­ren eta gaiz­ki izen­da­tu­ta­ko «kla­se ertai­nen» sek­to­re batzuk Esta­tu zapal­tzai­leek martxan jarri­ta­ko neu­rrien kon­tra pro­tes­ta egi­ten dute. Herri mugi­men­duak inklu­si­boa bai­na iraul­tzai­lea eta inde­pen­den­tis­ta izan­go den mode­lo bat plan­te­atu behar du, jen­dar­tea­ren kapa horiek erre­for­mis­moa­ren era­gi­ne­tik ate­ratzen saia­tuz. Eus­kal herri mugi­men­duak kla­se aska­pen nazio­na­la­ren alde, femi­nis­moa­ren alde eta inde­pen­den­tzia­ren alde borro­ka egin behar du.

Pre­miaz­koa da herri mugi­men­dua­ren berr-anto­la­ke­ta­ren alde lan egi­tea, eta horre­ta­ra­ko haus­nar­ke­ta kolek­ti­bo bat egin behar dugu; zein jen­dar­te­tan bizi garen, bote­rea­ren era­soak zein­tzuk izan diren eta diren, era­soek nola ahul­tzen gai­tuz­ten eta gure inda­rrak eza­gutzen jaki­te­ko haus­nar­ke­ta.

Kur­tso hau buka­tu bai­no lehen egin beha­rre­ko ezta­bai­da bate­ra deitzen dugu, eta ezta­bai­da­ra­ko bost blo­ke han­di pro­po­satzen ditu­gu:
  1. Ema­ku­me lan­gi­lea bere biz­kar gai­nean kla­se, nazio eta sexu-gene­ro zapal­kun­tzen zati­rik han­die­na dara­man oina­rri herri­tar kuan­ti­ta­ti­bo eta kua­li­ta­ti­boa da. Hori dela eta Eus­kal Herri femi­nis­ta, sozia­lis­ta eta inde­pen­dien­te baten alde­ko borro­ke­tan fun­tsez­ko indar iraul­tzai­le gisa koka­tu behar da femi­nis­mo aber­tza­lea.
  2. Herri mugi­men­dua eta mugi­men­du sozia­lak onda­re komu­na­len eta esku­bi­de sozia­len defen­tsa­ra­ko eta berres­ku­ra­pe­ne­ra­ko koor­di­na­tu behar dira.
  3. Aipa­tu­ta­ko alda­ke­ten aurrean, tre­ba­kun­tza ideo­lo­gi­koa­ren, teo­ri­koa­ren eta prak­ti­koa­ren bidez, gai­ta­sun teo­ri­ko-poli­ti­koa egu­ne­ra­tu beha­rra dago.
  4. Ezi­nez­koa da Eus­kal Herriaz hitz egi­tea eta eus­kal kul­tu­ra baz­ter­tzea. Eus­kal kul­tu­ra­ren, eta bere­zi­ki hiz­kun­tza, eus­ka­ra­ren, sus­per­tzea eta sen­dotzea ezta­bai­da horren eta Eus­kal Herri­ko aska­pen pro­ze­sua­ren oina­rriz­ko ardatz bat iza­tea derri­go­rrez­koa da.
  5. Esta­tu zapal­tzai­leen erre­pre­sioen aurrean, herri mugi­men­duak aurre egin­go dien teo­ria eta prak­ti­ka bat gara­tu behar du. Era berean, Esta­tuek bahi­tu poli­ti­ko gisa era­bil­tzen jarraitzen dituen gure kide pre­so, exi­lia­tu eta depor­ta­tu guz­tiak askatze­ko borro­ka egin behar du.
Aurre­ko guz­tia erdietsi nahi badu­gu akti­boa, erra­di­ka­la eta desobe­dien­tea izan­go den borro­ka bat beha­rrez­koa da; Eus­kal Herri femi­nis­ta, sozia­lis­ta, bate­ra­tua, eus­kal­du­na eta inde­pen­dien­tea lor­tze­ko borro­ka.

Aurre­ran­tz

Eus­kal Herrian, 2017­ko otsai­la­ren 23an

 

2016/11/21

IÑAKI MONTES LABeko SINDIKALISTA ETA ERREPRESALIATUARI ELKARRIZKETA

"...Euskal Herrian eta estatuan borrokatzen duten guztiak beldurtu nahi dituzte, euren murrizketak eta eredu ekonomikoa inposatzeko, mobilizatu ez gaitezen"

IÑAKI MONTES (Basauri, 1971) JEZ enpresako langilea eta sindikalista da. 2014ko martxoaren 3ko FMIren (Nazioarteko Moneta Funtsa) aurkako manifestazioan atxilotu zuten eta 5 urteko kartzela zigor eskaerari aurre egin beharko dio ostegunean izango duen epaiketan. Epaiketa hori salatzeko mobilizazioa egingo zuten joan den astean gaur 1 Laudioko Lamuza Plazatik abiatuta.


-Zein da zure egoera?
Orain itxaroten ari naiz ostegunean, azaroaren 24an, izango dudan epaiketa. Fiskalak mantendu du eskaera; 5 urteko kartzela zigorra guztira eta, horrez gain, 213.000 euroko kalte-ordainak.


-Zergatik?
Azpimarratu behar dut 2014an gertatu zela dena. Gizarteak bizi izan dituen murrizketak pil-pilean zeuden eta, gainera, Troika etorri zen Bilbora.


Orduan, Euskal Herriko gehiengo sindikalak eta hainbat taldek horren aurkako manifestazioa deitu zuten.
Jende batek bere amorrua adierazi zuen gauzak apurtzen. Ni manifestazioan nengoen lasai-lasai lankideekin eta sekulako istiluak gertatu ziren. Jende multzoa zegoen, hurbildu nintzen eta jarraian ertzaina batek atxilotu ninduen.

Hurrengo egunean epailearen aurrean deklaratu nuen eta horren ostean jakinarazi zidaten fiskalak leporatzen zidala istiluetan parte hartzea, atentatua, desorden publikoak... sekulako muntaia.


-Zure ustez, zer gertatuko da epaiketan?

Ez dakit. Espero dut aske geratzea, baina Euskal Herrian horrelako egoeretan ez dakizu zer gerta litekeen.

Nik badakit errugabea naizela eta espero dut libre geratzea.

Hau da, ikustea muntaia poliziala izan dela guztia.


-Babesak jaso dituzu, ezta?

Bai, horrekin harrituta nago. Gehienbat Aiaraldean langile batzorde asko atxikitu dira eta gaurko manifestazioarekin bat egin dute. Horregatik pozik nago.
24an ere elkarretaratzea egingo dute epaitegiaren aurrean 09:00etan eta, esan bezala, oso pozik nago.

-Zein da zure hausnarketa epaiketari buruz?

Gauza zabalagoa da. Euskal Herrian eta estatuan borrokatzen duten guztiak beldurtu nahi dituzte, euren murrizketak eta eredu ekonomikoa inposatzeko, mobilizatu ez gaitezen. Eta berdin zaie gaztea edo langilea izatea, euren helburua da gu etxean geratzea.
Iturria:

2016/05/08

PREKARIOAK! Hedoi Etxarte

"Prekarioen kontzeptua klase gisa filosofiak errealitateari ezarri nahi dion beste kimera bat da. Gazteriaren kontzeptuarekin berdin. Politikan oso erabilia da, baina, errealitatean —klaseen terminoetan—, inolako batasunik ez daukan kolektibo bat adierazten du."
             
Engelsek asmatu zuen sozialismo zientifiko kontzeptua: proiektu bat garatzeko metodo mota bat. Izpiritu hura berreskuratzea —errealitate materiala eta eraldaketako aukerak metodo kontrastagarriekin eraikitzea— ezinbestekoa da gaur egun.  
         
Krisi ekonomiko hau sortu denetik, filosofiaren eta marketinaren eraginez, politika kategoria hutsekin egiteko joera bat gailendu da Europan. Guztia eztabaidaren markoaren, kontzeptuen egokitasunaren batailara mugatuta ia. Eta logikoa da, aztertzen badugu nor ari den markoaren eztabaidan —bai Madrilen eta bai Hegoaldean—, jabetuko gara lan ordaindu ohikoarekin —mundu osoan, Europan eta EHn jendearen gehiengo osoaren bizirauteko moduarekin— harreman txikia dutela emisoreek. Akademiarekin lotura handi bat daukate, eta gero eta ahulagoa den funtzioen parte dira kasu askotan.

Frantzian, Nuit debout-en harira, Vanessa Pintok idatzi du Le Monde Diplomatiquen. Prekarioen kontzeptua klase gisa filosofiak errealitateari ezarri nahi dion beste kimera bat da. Gazteriaren kontzeptuarekin berdin. Politikan oso erabilia da, baina, errealitatean —klaseen terminoetan—, inolako batasunik ez daukan kolektibo bat adierazten du. Frantzian, 1995ean bigarren hezkuntzan hasi ziren, goi exekutiboen seme-alaben %83 hasi zen goi mailako ikasketak egiten. Kualifikaziorik gabeko langileen seme-alaben %29 soilik joan zen unibertsitatera. Lehenengoen %41ek amaitu zituzten goi mailako ikasketak, bigarrenen %4k.

Azken lan erreformak Frantzian argi du: klase ertain erosoetako ikasleak —eta haien ikasketa maila altuak— traba bat dira ikasketarik ez duten adinkideentzat. Gobernuak berdinketa bilatu du, behekoekin parekatuta. Hori da, tamalez, azken mobilizazio zikloan Frantziako beldurra: klase pribilegioak gal ditzakete.

Askapenaren ekipoek errealitate burugogorra aztertuko dute, edo pobreen arteko gatazka hori ere kapitalak irabaziko du Frantzian, bi tresna kutunekin: Alderdi Sozialistarekin eta iraultzara jolasten diren gazte pribilegiatuekin.

Archivo del blog