antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




Mostrando entradas con la etiqueta Estatu frantzesa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Estatu frantzesa. Mostrar todas las entradas

2016/05/08

PREKARIOAK! Hedoi Etxarte

"Prekarioen kontzeptua klase gisa filosofiak errealitateari ezarri nahi dion beste kimera bat da. Gazteriaren kontzeptuarekin berdin. Politikan oso erabilia da, baina, errealitatean —klaseen terminoetan—, inolako batasunik ez daukan kolektibo bat adierazten du."
             
Engelsek asmatu zuen sozialismo zientifiko kontzeptua: proiektu bat garatzeko metodo mota bat. Izpiritu hura berreskuratzea —errealitate materiala eta eraldaketako aukerak metodo kontrastagarriekin eraikitzea— ezinbestekoa da gaur egun.  
         
Krisi ekonomiko hau sortu denetik, filosofiaren eta marketinaren eraginez, politika kategoria hutsekin egiteko joera bat gailendu da Europan. Guztia eztabaidaren markoaren, kontzeptuen egokitasunaren batailara mugatuta ia. Eta logikoa da, aztertzen badugu nor ari den markoaren eztabaidan —bai Madrilen eta bai Hegoaldean—, jabetuko gara lan ordaindu ohikoarekin —mundu osoan, Europan eta EHn jendearen gehiengo osoaren bizirauteko moduarekin— harreman txikia dutela emisoreek. Akademiarekin lotura handi bat daukate, eta gero eta ahulagoa den funtzioen parte dira kasu askotan.

Frantzian, Nuit debout-en harira, Vanessa Pintok idatzi du Le Monde Diplomatiquen. Prekarioen kontzeptua klase gisa filosofiak errealitateari ezarri nahi dion beste kimera bat da. Gazteriaren kontzeptuarekin berdin. Politikan oso erabilia da, baina, errealitatean —klaseen terminoetan—, inolako batasunik ez daukan kolektibo bat adierazten du. Frantzian, 1995ean bigarren hezkuntzan hasi ziren, goi exekutiboen seme-alaben %83 hasi zen goi mailako ikasketak egiten. Kualifikaziorik gabeko langileen seme-alaben %29 soilik joan zen unibertsitatera. Lehenengoen %41ek amaitu zituzten goi mailako ikasketak, bigarrenen %4k.

Azken lan erreformak Frantzian argi du: klase ertain erosoetako ikasleak —eta haien ikasketa maila altuak— traba bat dira ikasketarik ez duten adinkideentzat. Gobernuak berdinketa bilatu du, behekoekin parekatuta. Hori da, tamalez, azken mobilizazio zikloan Frantziako beldurra: klase pribilegioak gal ditzakete.

Askapenaren ekipoek errealitate burugogorra aztertuko dute, edo pobreen arteko gatazka hori ere kapitalak irabaziko du Frantzian, bi tresna kutunekin: Alderdi Sozialistarekin eta iraultzara jolasten diren gazte pribilegiatuekin.

2015/12/10

FRONTE NAZIONALA: MAMUA GEROZ ETA ERREALAGOA DA Mikel Asurmendi

"Hauteskunde sistemak FN departamenduetako kontseiluak gobernatzea oztopatu du, baina, aldion, 12 erregioetarako hiru kontseilu FNren esku gera litezke."

Frantziako Erregio bozen lehen itzulia da igande honetan.13 erregiok osatuko dute Hexagonoa 2016tik aitzina. Akitania zena, Akitania-Limousin eta Poitou-Charentes bihurtu da, Ipar Euskal Herriko euskaldunak barne.

Hona, labur zur, hauteskundeen inguruko hainbat zertzelada:

– Berriz ere baieztatu da, Erregiokoak dira herritarrengandik urrunen dauden bozak. Kanpaina oharkabean iragan ohi da, eta aldion, Parisko azaroaren 13ko atentatuek eklipsatu egin dute, baita bertan burutzen ari den klimari buruzko COP21 goi-bilerak eklipsatu ere.

Ipar Euskal Herrian boz kanpaina oharkabean iragan (ari) da. Ekitaldi publikoak urriak dira. Batera plataformaren Karabanaren kaietara baino ez ditugu hautagaiak karriketan ikusi. Hautagaitza abertzalerik (EH Bildu ez EAJ-PNB) ez dagoenez, kanpaina are lausoago da Iparraldean.

Archivo del blog