antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




Mostrando entradas con la etiqueta internazionalismo. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta internazionalismo. Mostrar todas las entradas

2016/01/20

Urtarrilaren 23an Bilbon ELKARRETARATZEA Donbassen alde eta inperialismoaren aurka!

1936ko data esanguratsutik 80 urte igaro diren honetan, une hartako Nazioarteko Brigadistak gogoan ditugularik, mugarik ez duen inperialismoaren eta faxismoaren aurka eta mugarik ez dugun herri langileon askatasun, berdintasun eta elkartasunaren alde, demokrataz ta bakezalez aurkezten zaizkigun hiltzaileen sarraskien biktima diren herri guztien sufrimenduaren garrasia gure egiteko joan behar gara Bilbora

                                          Datorren urtarrilaren 23an elkarretaratze bat dago deituta Bilboko Gran Viako 45.zenbakian, Moyua Plazako Gobernu Zibilaren atzekaldean dagoen Privat Bank banketxe ukrainarraren egoitzaren parean. Abendutik martxan dagoen giza laguntzarako bilketa eta elkartasun kanpaina berri baten baitan kokatzen da Euskal Herria-Donbas Komiteak eta mugimendu antifaxistak antolatutako deialdi hau. Bere helburua oso argia da: Ukrainako Junta oligarkiko eta nazi-faxistak Bilbon duen ordezkari baten egoitzaren esistentzia baliatzea Donbass lurraldeko Donetsk eta Luganskeko herri errepubliketako erresistentzia antifaxistaren alde eta Europar Batasunak eta Amerikako Estatu Batuek finantziatutako, armatutako eta babestutako erregimen sarraskizalearen aurka herri langilea mobilizatzea Euskal Herrian.

Privat Bank horren sortzaile eta akziodun nagusien artean dago Igor Kholomoisky. Jatorri judutarra duen pertsonai hau, Ukrainako erreakzio oligarkikoaren adierazpen borobilena da, Azov bataloi nazi-faxistaren sponsor nagusia eta sionismoak lurralde hartan duen ordezkaririk gorenetakoa. Lobby sionistaren instituzio ezberdinak ekonomikoki bideragarri egiten ditu Kholomoiskyk. Ukrainako gizon aberatsenen zerrendan hirugarren tokia okupatzen du eta bankari bezala, primeran ari da bere zeregina betetzen, oligarkiaren botereari herri antolaketa eta borroka demokratikoaren bidez aurre egiten diotenen aurkako indar mertzenario hiltzaileak sortuz eta mantenduz.

Donbass eskualdeko egoera tamalgarria, herri langile xume bati inposaturiko eraso militarra alegia, luzera jotzen hasten da. Mozorrotutako estatu kolpea eman zenetik Kieveko Maidaneko udaberrian, oinarrizko edozein eskuliburuk nazi-faxistatzat joko lukeen erregimen berriak, Stepan Banderaren ondarea berrezarri du politika instituzionala eta jendartearen egunerokotasuna argitzeko iparrorratz gisa. Armada naziaren okupazioa jasan zuenean Ukrainak, botere boltxebikearen aurkariak batu zituen Banderak UPA deiturikoan, arrazan eta mitoetan oinarritutako ikuskera ultranazionalistak bultzatuz ukrainar nazioaren inguruan, okupatzaileekin bat eginez. SESBak Ukrainar errepublikaren lurralde auziari aterabidea eskeintzeko, Ukrainar Errepublikaren antolaketan eta bere kultura bultzatu eta sendotzeko asmoz buruturiko prozesuan erabilitako metodologien egokitasunaz ez gara arituko oraingoan. Ezta SESBaren eraispena eman zenetik errusiar kapitalismoak gatazka honetan izan ditzakeen aldeko edo aurkako aldagaien inguruan ere.

2016 honetan oso argi izan behar dugu inperialismoak herri langileak esplotatu, elkarren aurka egin eta suntsitzen jarraitzeko instrumentalizatzen ari den baliabideak arsenal ideologiko atzerakoienarenak direla, izan fundamentalismo erlijiosoak, muturreko aberkoikeriak, xenofobia ala arrazen menderaezintasuna. Donbass: 11 mila zibil hilik, beste 17 mila gehiago zauriturik, bi milioi lagun deserrian. Ukrainar estatua: 200 antifaxista, komunista, sindikalista eta kazetaritik gora basatiki erailak edota bizirik erreta Odessako 2014ko sarraskian eta bestelako ekintza faxistetan, ideologia eta antolaketa komunista eta langileriaren antolakunde ezberdinen legez kanporatze eta espetxeratzeak, homosexualen aurkako jazarpen eta erasoen biderkatzea, bestelako minoritateen aurkako legeria eta bortxa, garai sobietarreko ondare historiko, politiko eta kulturalaren erabateko “garbiketa”,…. Hau dena EBak eta AEBk bultzatuta eta euren adar militarra den OTANek armatuta eta babestuta. Herrien aurka, eta kasu zehatz honetan, europar Ekialdeko baliabide naturalen kontrola eta Errusiari estatu ezberdinekin zituen harreman ekonomikoak oztopatzeko helbururarekin Mendebalde kapitalista guztia burutzen ari den jazarpen inperialista errukigabe agertzen da kasu honetan, behin eta berriz herri langileak maltzurki erabiliz eta elkarren aurka xaxatuz egitasmo krudelenen mesedetan ari direlarik. Eskuineko zein “ezkerreko” hedabide konbentzionaletako esatari eta kazetariek Errusia eta Ukrainaren arteko gatazka bat aurkezten digute, azaleko baieztapen zozo batzuen bidez munduko langileok bertan gertatzen ari denaren aurrean itsu, mutu eta gor gera gaitezen eta aurreiritziz beteriko baieztapen okerrak plazara ditzagun.

Larunbata 23an Gran Viako Privat Banken aurrean elkarretaratzeko deialdiari positiboki erantzuteko deialdia eginda, beste alde batera ez begiratzeko dei xumea egin nahiko genuke. 1936ko data esanguratsutik 80 urte igaro diren honetan, une hartako Nazioarteko Brigadistak gogoan ditugularik, mugarik ez duen inperialismoaren eta faxismoaren aurka eta mugarik ez dugun herri langileon askatasun, berdintasun eta elkartasunaren alde, demokrataz ta bakezalez aurkezten zaizkigun hiltzaileen sarraskien biktima diren herri guztien sufrimenduaren garrasia gure egiteko joan behar gara Bilbora. Besteak beste, duela 30 urte Euskal Herrian NATOri emandako ezezko borobila kalean, modu praktiko batean biziberritzeko aukera aproposa iruditzen zaigu urtarrilak 23ko hitzordua. Gaur egungo Ludmila Pablichenko eta Vasili Zaitsev guztien alde, zapaltzen gaituzten estatuek ordaindutako bonbek suntsitutako eskola eta erietxerik gabe noraezean dabiltzan ume eta agureen alde, duintasunagatik eta kontzientziagatik borrokan dauden milizia antifaxista guztien omenez eta Euskal Langile Herriaren elkartasunez beteriko arima antinperialista eta borrokalariari hauspoa emateko, elkar ikusiko dugu Bilbon datorren 23an sionismo faxistaren jabetza den Privat Bank erakunde kapitalistaren aurrean.

Herrien arteko Bakea, Klaseen arteko Guda.

2015/11/26

KALERA!! / ¡¡A LA CALLE!! panfleto distribuido por los Comités del SRI de Euskal Herria

                                                                                                                                     
                                       
                        Azaroaren 28an arratsaldeko 18retan, Bilbon, Bihotz Sakratutik hasita, Amnistiaren eta errepresaliatu politikoen aldeko manifestazioa deitu du Euskal Herriko Amnistiaren aldeko eta errepresioaren aurkako mugimenduak. Aipamen berezia merezi dute gaixotasun larriak dituzten preso politikoek (Ibon Iparraguirre eta Arantza Díaz-en kasuak adibidez). Preso politikoek euren jaioterrira hurbiltzearen alde ere manifestatuko gara; dispertsioaren eta isolamenduaren aurka, kartzelan bizitza duin bat izateko eskubidearen alde eta errefuxiatuen alde baita ere, etab.

Ugariak izaten ari dira manifestazioaren aldeko atxikimenduak erakunde politiko, sozial, kultural eta elkartasun erakundeen aldetik, eta norbanakoen aldetik baita ere. Gure partetik, elkartasun aktiboaren aldeko deialdia luzatu nahi dugu, hau da, manifestazioan parte hartzea eta agitazioa eta kontzientziazioa zabaltzea egun horretan, preso politikoek gure gertutasuna eta elkartasuna senti dezaten.

Elkartasun aktiboa aipatzen dugunean, ez dugu soilik manifestu edo gertakari konkretu bat babesten, baizik eta lan iraunkorra, etengabekoa, edozein baldintza politiko eta ideologikoa duten errepresaliatuekiko elkartasuna. Marko nazionala gainditzea ere eskatzen dugu eta Estatuan errepresioa pairatzen duten kolektibo eta plataformen arteko elkartasuna eta eztabaida zabaltzea errepresioaren aurkako erakunde bateratua osatzeko helburuarekin (Katalunia, Galizia, etab.).

Izan ere, Euskal Herrian Amnistiaren aldeko mugimenduaren berraktibazioa guztiz garrantzitsua dela uste dugu. Guzti hau, gure lurraldean historikoki mugimendu honek izan duen herri babesagatik eta esperientziagatik izan da posible; eta are gehiago, pairatzen duen presio eta boikotagatik. Beraz, indar errepresiboek erakusten duten jokaerari, kalkulu politiko bat jarraituz Amnistiaren bandera jaitsi dutenen jarrera gehitu behar zaio.

Guri dagokigunez, Amnistiak beti izan du garrantzi handia gure elkartasun jardueran eta hola jarraituko du, argi daukagulako zapalkuntza eta esplotazioa existitzen den bitartean erresistentzia eta errepresioa eta preso politikoak egongo direla. Beraz, Euskal Herriko benetako demokratei eta solidarioei azaroaren 28an kalera irteteko deia luzatzen diegu.

Sakabanaketaren aurka!
Preso gaixoen askatasunaren alde!
Amnistiaren alde!

Euskal Herriko Naziarteko Laguntza Gorria

2015/11/02

KOSOVO: Otomano, Austro-hungaro o Europeo, el mercado dicta el Imperio

"...si bien es cierto que los serbios en general y el Estado serbio mantienen respecto a Kosovo un alto grado de intransigencia sobre la pertenencia del territorio a su identidad nacional y a su propia historia, no menos cierto es que desde el nacionalismo albanes se viene alimentando también la idea de la Gran Albania, la cual según encuestas recientes es apoyada por el 81% de los albano-kosovares así como por mas de la mitad de los macedonios de origen albanes y el 63% de los habitantes de Albania."


Savićević
 Ivo Andric Kultur Elkartea

El presidente de Kosovo firmo esta semana el acuerdo de asociacion para la integracion de la pequeña republica en la Union Europea. La firma es la oficialización del Acuerdo de Asociación y Estabilización, rubricado también en los últimos años por el resto de países de los Balcanes, que el gobierno kosovar y la Unión Europea concluyeron en mayo del 2014. Dicho acuerdo no fija ninguna fecha para la definitiva integración ni supone un reconocimiento como Estado independiente (tal y como exigió el Estado español) por parte de la UE, cuyos miembros, a pesar de que dieron luz verde al proyecto, no deberán ratificarlo. Uno de sus aspectos fundamentales reside en que tras la entrada en vigor del acuerdo, los productos kosovares podrán acceder al mercado de la UE prácticamente sin restricciones mientras que los aranceles que sufren los productos europeos en el mercado kosovar deberán de desaparecer en 10 años. Es un acuerdo que sin explicitarlo guarda ciertas similitudes con el antidemocratico TTIP (Transatlantic Trade and Investment Partnership / Asociación Transatlántica para el Comercio y la Inversión – ATCI) como en el tema de los aranceles. Incluirá la aplicación de los estándares europeos en ámbitos como la competencia, las ayudas estatales y la propiedad intelectual

En teoria este conjunto de medidas a desarrollar en 10 años deberia de entrar en vigor en la primera mitad de 2016 (año tambien en el que la UE y EEUU quieren dejar zanjado el TTIP) y supondrá el fin del relativo aislamiento internacional que sufre Kosovo desde que la UE estableciera en 2008 una misión coordinada con la ocupacion de la OTAN, que incluyo el despliegue de mas de 3.000 policías (mas de la mitad europeos) y que entre otras tareas se han encargado oficialmente de evitar los choques entre las comunidades serbia y albanesa (sobre todo en Mitrovica) además de proceder a la detención de supuestos antiguos criminales de guerra albano-kosovares. El inicio del acuerdo de “estabilización” de Kosovo coincidirá con el fin de esta misión que en teoría debiera de haber finalizado en 2012 pero que ha sido ampliada recientemente tambien hasta el 2016.

Este nuevo estatus ha sido posible después de que a iniciativa de la Unión Europea los gobiernos de Prístina y Belgrado sellaran otro acuerdo en la primavera del 2013 por el cual el Estado serbio se comprometía a desmantelar sus estructuras policiales y judiciales del norte de Kosovo a cambio de cierta autonomía para esta zona de mayoría serbia.

Sin embargo a mediados de octubre el presidente de Serbia, el nacionalista de centro derecha Tomislav Nikolić, declaraba días después de acusar a Alemania de favorecer a Kosovo, que la Unión Europea, quien financia el 75% de las inversiones en Serbia, les estaba exigiendo nuevas demandas entre las que incluía entregar informes al gobierno de Prístina relativa a las instituciones vinculadas todavía al Estado serbio que gestionan los serbo-kosovares. Este hecho, que la UE afirma es ir un poco mas allá de los acuerdos de 2013, motivo que Nikolić las comparara con las exigencias del imperio austro-húngaro para las investigaciones policiales sobe el atentado a su archiduque en los prolegómenos de la I Guerra Mundial.

Aunque Nikolić se muestra públicamente partidario de la integración en la UE, causa habitual de crisis políticas en el país, en su mandato ha protagonizado serias discrepancias con las autoridades de Bruselas como cuando en 2012 tras ser elegido presidente negó la acusación de genocidio en los sucesos de Srebrenica (Bosnia) durante la guerra de Yugoslavia en los años noventa. Aunque en mayo de este mismo año declarara sobre aquellos sucesos “Pido perdón por los crímenes que en nombre de nuestro Estado y nuestro pueblo cometió cualquier miembro de nuestro pueblo”

Recientemente el gobierno Serbio mostro su enfado tras hacerse publico que la UNESCO quiere reconocer a Kosovo dentro de los paises con patrimonio de la humanidad. La protesta serbia se fundamentaba por el hecho de que muchas iglesias ortodoxas serbias las cuales poseian un gran valor artistico e historico fueron incendiadas durante la guerra y posteriormente en progromos protagonizados por albano-kosovares, cuestion historica todavia hoy no solucionada.

Archivo del blog