Gu gazteok gaur gabiltza mundu galdu honetan,/
gerra bat barruan dugula zer egin jakin gabe./
Gurasoen mundu aldrebes hau ez dugu onartzen,/
diruaren morroi izaten erakutsi digute./
Ilunpe horrek bakardade galduan utzi gaitu;/
argirik gabeko bideak etorkizunik ez du./
Bizimodu lasai batengatik idealak galdu,/
bizitzaren gauza ederrenak dizkigute zapaldu./
Gizonak kartzelan daude beren herriagatik./
Jainkoak beharko lagundu guk ahaztu baditugu./

Maitasun hitzak nahi nituzke esan bainan gaur ezin dut;/
gure bide galduak kalte hau ekarri du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario