
...
Etsaiak helburu argi bat du Euskal Herria deuseztatzea, eta bide honetan euskararen desagerpena bilatzen du. Ikusi besterik ez ditugu hizkuntza politikak. Frantziar estatuak euskara ez du hizkuntza ofizialtzat onartzen, hortaz frantses bezala ikasi, lan eta bizitzera behartzen gaituzte. Espainiar estatuari begira bi administraziopean zatituak gaude, Nafarroari begiratuz euskararen aurka daramaten jarrera sutsua azpimarratu beharko genuke. Ingelera euskararen gainetik ipini nahi dute, euskara heriotzara kondenatuz. EAE-n urte guzti hauetako hizkuntz politikaren emaitzak argi erakutsi digu euskalduntzea ez dela inondik inora bermatzen. Baina egoera honen aurrean, euskalduntzearen aldeko urratsak eman beharrean ez euskalduntzearen aldeko jarrera indartu da beste behin ere. PNV-k egungo poltrona mantentzeari lehentasun emanaz, PSOE pozik uztearen aldeko jarrera hautatu du. Orain arte esaten ari garen bezala, euren negozio eta botere interesak lortzeari begira Euskal Herria saltzen ari dira. Gure eskubideak saltzen ari dira. Euskara heriotzara kondenatzen ari dira.
...
No hay comentarios:
Publicar un comentario