antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




2009/01/21

EUSKADI TA ASKATASUNAREN AGIRIA EUSKAL HERRIARI

ETA, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, lehenik eta behin Gazako herritarrak jasaten ari diren egoera larria eta sionistak Palestinako herriarekin amaitzeko burutzen ari diren sarraskia eta berau posible egiten duen nazioarteko agintarien kolaborazioa irmoki salatu nahi ditu. Herri palestinarrarentzat gure adorea eta elkartasun iraultzailea. Gora Palestina askatuta!
Era berean ETAk, azken hilabeteetan buruturiko ekintzok bere gain hartu eta honokoa adierazi nahi dio Euskal Herriari:

-Azaroaren 20an, Bilbon, Arnotegi mendian kokaturik dagoen errepikagailuaren aurka lehergailuz buruturiko ekintza, kalte materialak eraginez.

-Abenduaren 3an, Azpeitian, Altuna y Uria, Asfaltos Urretxu eta Hormigones Ekarri entrepresetako buru zen Ignacio Uria Mendizabalen exekuzioa. Euskal Herriari inposatutako Abiadura Handiko Trenaren lanetan bereganatutako erantzukizunagatik eta ETAren zerga iraultzailea ordaintzeari uko egiteagatik.

-Abenduaren 31n, Bilbon, EiTB, Antena 3, ``Expansión'', ``El Mundo'' eta Onda Cero komunikabideek dituzten egoitzen aurka lehergailuz zamatutako auto bidez buruturiko ekintza, kalte materialak eraginez.

Antena 3, ``Expansión'', ``El Mundo'' eta Onda Cero espainiar faxismoaren mesedetan lan egiten duten sasi komunikabideak dira. Euskal Herriak bizi duen errepresio egoera bultzatu eta gure herriak bizi dituen erasoak zilegitzeko tresnak diren heinean, gure ekintzaren helburu izan ziren eta aurrerantzean ere izango dira. Unean uneko Barne ministroaren sokatik independentismoaren aurkako errepresioaren xaxatzaile lana egoki betetzeko ardura hartzen dute. Baina errepresio estrategian ardurak hartzeak, herri honen aurrean, eta ETAren aurrean, erantzukizunak hartzea ere badakar.

EiTBren instalazioak ere ekintzaren helburu ziren. Sabin Etxeak aginduz EiTBk Euskal Herriak bizi duen gatazka desitxuratzen hartu duen ardurarekiko erantzuna izan da ekintza. Herritarron diruz ordaindutako irrati-telebista publikoa, Sabin Etxetik ezarritako zuzendari, erredaktore buru eta komisario politikoen bitartez, Euskal Herriak jasaten duen zapalkuntza estali eta gatazka politikoa desitxuratzeko tresna bilakatu dute. Espainiako aginduei men eginez, ezker abertzaleak jasaten duen ilegalizazio eta apartheid politiko mediatikoa «de facto» betearazten dute. Herri mugimenduarentzat, independentismoarentzat eta disidentziarentzat ez dago telebista publikorik, ez irrati publikorik...

EiTBn, ETA eta bere militanteak egunero «terrorista» izendatzen diren bitartean, tortura latzaren bidez Polizia eta Guardia Zibilaren kasernetan euskal militanteei bortxaren bidez eginarazitako deklarazioak informazio iturri zilegitzat hartzen dira. Aurretik Ertzaintzarekin egin zuten bezala, Sabin Etxeko teknokratek ezker abertzalea mediatikoki jipoitzeko tresna bilakatu dute EiTB.

Kontseilaritza autonomikoak EiTBko erredakzioetan duen eragina zuzena eta boteretsua da. Hortaz kazetaritza estrategia errepresiboaren zerbitzura jartzeko joera sakontzen ari da. Inori ez diogu guk bere kazetari lana nola burutu behar duen esango. Baina argi ohartu nahi dugu kazetari lanaren babespean inork errepresio estrategian erantzukizunak bereganatzen baditu edo gure Erakundearen, presoen edota herritarren aurkako eraso, irain eta toxikazio lan iraunkorra burutzea ez dugula zilegitzat joko. Horren aurrean, ETAk kazetaritza zeregin polizialen menpera jartzen duten jokabideak salatzen jarraituko du. EiTBko arduradunei dei argia egiten diegu. Joka dezatela erantzukizunez. Utz diezaiotela EiTB gatazka desitxuratzeko eta independentismoa erasotzeko beste arma bat bilakatzeari.

Komunikabide ofizialek eta politikari profesionalek adierazpen askatasunaren aurkako ekintzatzat jo dute abenduaren 31koa. Herri komunikabideak itxi, kazetariak kartzelatu edota independentistak, esandakoengatik espetxera daramatzatenean, mutu geratzen diren berberek.

Euskal Herriak ez du adierazpen askatasunik ezagutzen. Herri honen parte bat, egunero esaten duenarengatik, kartzelatua ez denean, zentsuratua eta zokoratua da. Hori da herri honetan «adierazpen askatasuna»ren eguneroko argazkia: batzuei nahi adinakoa eta besteei epaile aurrera eramaten dituena. Kode Penal berrituek, boterearen zentsurek eta espetxe mehatxuek zedarritzen dute herri honetako «adierazpen askatasuna». Horixe, irratiak eta egunkariak ixtea posible egiten duen hori bera, Guardia Zibilak eta Barne Ministerioak ezarritako irizpide barneko «adierazpen askatasuna», Francorena modukoa!
Ignacio Uria Mendizabalen aurkako ekintzaz:

Ignacio Uriaren exekuzioa ETAk AHTren aurka aurrera daraman kanpaina armatuan kokaturik dago. Ignacio Uria Mendizabalek, bere bi anaiekin batera, zuzentzen zituen entrepresak AHTren lanetan dihardute. Euskadi Ta Askatasunak aurretik esana du inposatutako proiektu txikitzaile horretan erantzukizunak dituzten arduradunak ETAren helburu direla.

Ekintzaren abagunean, herritarrak nahastu asmoz, ETAk bere proiektu politikoa armez inposatu nahi duela esaten aritu dira beste behin ere politikari profesionalak. Ederki dakite ordea ETAk Euskal Herriaren nazio eskubideen alde egiten duela borroka, hauek onartuak izan daitezen.

Ordea nork, nori eta zer inposatzen zaio Euskal Herriari? Abiadura Handiko Trena, turistifikazioa, Bardeetako tiro gunea, Pasaiako superportua, Itoizko urtegia, Boroa, Petronorren planta... den denak euskal herritarren interesen bizkarretara burutu izan dira edo burutu nahi dira.

Euskal Herriaren azpiegitura eta lurralde antolaketa, luxuzko bulegoetako epelean, enpresari-buru batzuen eta berain morrontzan ari diren beste hainbeste politikarien artean erabakitzen da. Inork aukeratu ez dituen enpresari eta gestoreen esku dago herri honen garapena. PNV eta UPNk beren Marbella erraldoi propioa eraiki nahi dute haien esku dauden diputazio eta gobernuen eskutik.

Horratx herri honen erralitatea: elite politiko eta enpresarialaren diruzaletasunaren esku dago Euskal Herriaren etorkizuna. Estatuen zapalkuntzarekin nahikoa ez eta herri honi etxe barrutik iristen zaio eguneroko inposaketa. Inposaketa horren arduradunetako bat zen Ignacio Uria Mendizabal. Espainiako zergak ordaitzen zituen bitartean, Espainiaren onurarako eta Euskal Herriari inposatutako AHTren lanetan aberasten zen bitartean, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borrokari laguntza emateari uko egiten zion.

Zentzu honetan, oharpen argi bana luzatu nahi diegu Abiadura Handiko Trenaren proiektuaren lanetan diharduten edota zerikusirik duten ingeniari, goi-mailako teknikari, arduradun eta entrepresetako nagusi guztiei proiektu horren lanak bertan behera utz ditzaten eta herri eragileak eskatzen ari diren eztabaida publikoa eman dadin.

Gaurgero eztabaida publikorik gabe eta dekretu bidez makro proiektu hori eta desmasiako txikizioa abian den artean AHT-ren lanetan jarraituko duten aipatu arduradunak, eta bere ondasunak, ETAren helburu izango dira.

Abiadura Handiko Trena gelditu beharra dago. Proiektu hori desegituraketan beste urrats bat da. Herri ogasuneko dirua lapurtzeko aitzakia. Altxa dezatela proiektu horren eztabaidaren gainean ezarri den zentsura. Ireki dadila jendarte eztabaida. Inon ez da ageri proiektu horren beharra eta hori da ezkutatu nahi dena: proiektua gutxi batzuen artean eta gutxi batzuentzat pentsatua izan dela.

AHT-ren aurkako herri oposaketa ezkutatzen da, herri mobilizazioak isiltzen dira, herritarren eta adituen iritziak zentsuratzen ari dira. Borroka horretan dabiltzan batzuei komunikabideetan agertzeko betoa ETAren ekintza gaitzesteko altxa zaie soilik. Etengabe zentsuratuak direnek ETAren aurka azaltzeko kamera eta mikrofono guztiak topatu dituzte. Errazki erori dira batzuk agintarien jukutria horretan.

Orobat Euskal Herriko populazioari dei egiten diogu indar guztiz Abiadura Handiko Trenaren aurka altxa dadin. Euskal Herria ezker-eskuin zulatu nahi duen tren txikitzaile hori mobilizazioek eta herri presioak soilik gera dezakete. Bozak txeke zuriak direlakoan herri hau elite baten interesen arabera kudeatu daitekeela uste duten horiek kalkulu tronpatuak burutu dituzte: Borroka honetan joan-itzulizko bidai txartelik ez dago. Ez dira pasako!

Abiadura handiko txikiziorik ez!
Abiadura handiko lapurretarik ez!
Abiadura handiko gezurrik ez!
Abiadura Handiko Trenik ez!
Gora Euskal Herria askatuta!
Gora Euskal Herria sozialista!
Jo ta ke independentzia eta sozialismoa lortu arte!
Euskal Herrian,
2009ko urtarrilean
Euskadi Ta Askatasuna
E.T.A.

No hay comentarios:

Archivo del blog