antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




2009/02/04

Justo de la Cueva: Botere heldua

"Gizakiok, definizioz, menpekoak gara. Jaiotzen garenetik, beste gizakien beharra dugu bizirik irauteko, eta hazi ahala, behar hori aldatu arren, behar hori bertan dago"

2006an Zizurkoko gaztetxean 70 gazte ingururen aurrean hasi zuen Justo de la Cuevak bere hitzaldia. Honen oinarria BOTERE HELDUAren dominazio sistema; eta horren bitartekoetako bat, drogen erabilera. Azal dezagun pausoz pauzo Justoren tesia.

Hasteko, botere helduaren kontzeptua azaldu beharra dago. Helduek gazteekiko eta haurrekiko praktikatzen duten dominazio eta explotazio teknikari deritzo. Helduek beldur dira gazteon gaitasun berritzaileaz, arrisku-hartze gaitasunaz, sormen-gaitasunaz. Horregatik, horien helburua honakoa litzateke: helduen bizi-eredua mantentzea, hau da, gazteria manipulatuz, jabetza eta aberastasuna helduen eskuetan mantentzea. Aipatzekoa da nola botere heldua patriarkarra den ere, hots, emakumezko gazteenganako zapalketa are bortitzagoa dela.


Menperatze honen adibide asko aurkitzen ditugu gure inguruan, hala nola, PSOEk bultzatutako behin behineko kontratazioen inplantazioa 80.hamarkadan, edota derridorrezko hezkuntza sistemaren luzapena. Hauen ondorioz, gazteok gurasoen etxean bizitzera behartuta gaude denbra luzez, eta seme-alabak erditzea berandutu da, horrek dakartzan erditze-arazoekin batera, besteak beste.
Noski, gazteria ez da geldirik gelditzen jazarpen honen aurrean, eta botere helduaren eta gazteen arteko borroka hainbat alditan gauzatu da. Bide honetatik, alde biek lortu dituzte garaipen eta porrotak. Adibide pare bat jartzearren, gazteek intsumisioaren aldeko borrokan garaile agertu ziren; bestalde, helduak izan dira garaile etxebizitzen garestitzean eta gaztetxe eta okupazioaren kriminalizazioan.

Drogak, explotaziorako bitartekoa
Kontestu honetan, Justok gazteria errebeldea suntsitzeko arma bezala kokatu zituen drogak. Euskal Herria Europar lurraldeetako militarizatuenetariko bat da, 27.000 inguru agente ditugu gure inguruan, munipak, foralak, ertzainak, pikoloak, eta bestelakoak elkartuz. Aldiz, delinkuentzia maila txikienetariko lurraldea dugu geurea. Era berean, Estatu Espainiarreko eremuak kontutan hartuta diru gutxi mugitzen du droga trafikoak EHn. Ondorioz, trafiko honen helburua ekonomikoa baino, sozio-politikoa dela argi dago. Eta polizia-talde ezberdinak tartean daude; droga-mugimenduekin akabatu ordez, hura ezkutatu eta horiekin kolaboratzen dute, gazteen suntsiketa eta txibatoak lortzeko helburuekin.
Modu honetan idei esanguratsua bota zuen Justok: ez da ba garrantzitsua zer kontsumitzen dugun, baizik eta zergatik kontsumitzen dugun.

Drogen definizioa azaltzerakoan, menpekotasunaren ideian sakondu nahi izan zuen. Gizakiok, definizioz, menpekoak gara. Jaiotzen garenetik, beste gizakien beharra dugu bizirik irauteko, eta hazi ahala, behar hori aldatu arren, behar hori bertan dago.
Modu berean, gizakiok dugun ezaugarria honakoa da, heriotzaz kontziente garela; eta horrek beste menpekotasun afektibo-emozionala eragiten du gugan, ezinegon existentzial bat.
Jendarteak bi irtenbide aurkitu eta eraiki zituen ezinegon horri aurre egiteko:
1. Erlijioak, heriotza ostean bestelako bizitza bat dagoela sinistu ahal izateko.
2. Drogen kontsumoa, norberaren egoera psikologikoa aldatzeko gai diren sustantziak, lehen belarren erabileratik, gaur egungo droga konplexuetara.
Beraz, gaur egungo kontextura itzuliz, kapitalismoak aurrera doala ikusten dugu, geroz eta kontzentratuago dago hegemonia politikoa eta ekonomikoa, eta giza-ezinegona ere aurrera doa; genozidioak aurrera doa, baita goseak, desarrolismoak, poluzioak, biztanle kontzentrazioak, …
Kontestu honetan ulertu beharra dugu lehen aipatutako ideiaren esangura: ez da ba garrantzitsua zer kontsumitzen dugun, baizik eta zergatik kontsumitzen dugun.

Gazteriaren bizi baldintzak geroz eta okerragoak dira, prekarioagoak (Hego Euskal Herrian adibidez, 300.000 gazte bizi dira pobreziaren mugatik behera). Irtenbide bakarra dugu beraz kontestu latz honi aurre egiteko: IRAULTZA. Eta noski, drogek ez gaituzte bide horretan lagunduko.

No hay comentarios:

Archivo del blog