Azken egunotan, testuinguru politikoak eraginda, hainbat izan dira esan diren gezur eta astakeriak. Hala ere, honakoa da gertakarien kronika:
- Guardia zibilak dio Gaztesareak eta Arabako blog batek Segi gazte antolakundearen zozketa baten zenbaki sarituen berri eman genuela, eta horregatik abiatzen dutela operazioa.
- Alberto aipatutako blogarekin lotuta atxilotzen dute, eta Iker eta Arkaitz aldiz, Gaztesarearekin lotuta. Hirurek tratu zuzena jasotzen dute poliziaren aldetik (ohi ez bezala) eta aske uzten dituzte baldintzapean.
- Gaztesarearen egoitzara sartu, dena hankaz gora jarri eta gazte mugimenduko hainbat eragileren liburuak, txostenak, musika diskak, kartelak, bideoak... eramaten dituzte.
Eraso honen aurrean gure ahotsa entzunarazteko bildu gara hemen. Eta herrizaingo sailaren erantzuna debekua izan da, Euskal Herriko salbuespen egoeraren adierazle. Hau ere gogor salatu nahi dugu.
Gaztesarea gazte mugimenduaren tresna da, egunez egun, salbuespen egoera horren lekuko zuzena dena. Gaztesarearen aurkako erasoa gazte mugimendu osoaren aurkako erasoa ere bada. Ez da kasualitatea estatuak eta botereak gaztesarea euren jo puntuan jartzea, aldaketa sozialaren alde lan egiten duten mugimendu eta norbanako guztien sarea den heinean. Eta ez da kasualitatea ere, legitimitate osoa duen halako proiektu baten aurka, argudio ezaren aurrean, indarra erabili behar izatea.
Bestetik, gaztesarearen aurkako eraso hau adierazpen askatasuren kontrako eraso larria ere bada. Azken urteetan Euskal Herrian bizi dugun eskubideen murrizketen beste adibide bat gehiago da hau. Egin, Egin irratia, Ardi Beltza, Euskaldunon Egunkaria? Asteazkenean ikusi genuen irudiak duela sei urte bizi izan genuena gogorarazi zigun: Guardia Zibila Martin Ugalde Kultur Parkean.
Baina gaztesarea ez da paper puska bat edo web atari hutsa. Gazte mugimenduan eta herrian sustraiak ongi errotuta dituen tresna da..Guztion artean sortu dugun tresna hau inoiz baino gehiago erabiltzeko deia luzatu nahi dizuegu. Orain, inoiz baino gehiago, indarrak bildu eta sistemaren eta errepresioaren aurrean ozen oihukatzea dagokigu, erasoen gainetik, alternatibak eraikitzen jarraitzea dagokigu.
Gazteon sarea indartu eta gure helburuei tinko eutsiz, egunez egun denon artean eskuz esku, informatzen jarraituko dugu, elkar ezagutzen, elkarrekin ikasten, jasotzen eta ematen, bizitzen, amesten, finean, mundu gris hau kolorez janzten.
Ez gaituzue ixilduko! Gaztesarea aurrera!Justo cuando los Prisa, El Mundo, Público, El Correo, El Diario Vasco (¡que sarcasmo!) en fin…toda la porquería que cada mañana tenemos que soportar se desgañitan por el cierre de 34 emisoras gusanas en Venezuela en la Euskal Herria de Vichy y del Pacto de Santoña (II) se cierra Gaztesarea y ahora se despide a un tertuliano de izquierda exclusivamente por sus opiniones políticas. Y otra más, provocan la muerte de un electo en Villabona y luego la esconden, otra muerte producida por una estúpida y provocadora presencia policial que luego no reaparece, por cierto, en su entierro, demostrándose que ni un txulo nombrado “consejero de interior” por un proceso trucado y antidemocrático puede parar a la sociedad vasca en resistencia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario