antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




2011/07/26

Bakarrik aritu zen?. Enekoitz Telleria

BERRIA


Aitortu du berak egin zuela, baina ez du bere burua erruduntzat jo. Erasoa berak bakarrik egin zuela ere aitortu du, baina izan duela prestaketan «bi zelularen» laguntza. Anders Breivik, Norvegiako sarraskiaren ustezko egilea, epailearen aurrean izan zen atzo, eta horiek dira haren aurrean esandakotik nabarmendu direnak.

Eta Norvegiako Polizia ustez lagundu zioten horien bila ari da buru-belarri. Eta beste askok bila hasi gabe topatu dituzte gertuago. Bai behintzat eskuin muturreko haren diskurtso xenofobo eta islamofoboarekin bat egiten dutenak. Norvegian bertan, bozkatzen dutenen %23 (Aurrerapenaren Alderdia); Finlandian, %19 (Benetako Finlandiarrak); Suedian, %5,7 (Suediako Demokratak); Danimarkan, %13,8 (Danimarkako Alderdi Popularra); Herbehereetan, %15,4 (Askatasunaren Alderdia)... Eta Frantzian (%10,4), eta Austrian (%17,5), eta Italian (%8,3)...

Konparatu Anders Breivikek bere manifestuan esandakoak —izugarrikeriak dira
orain— eta alderdi horien programak. Ziur bakarrik aritu zela?














No hay comentarios:

Archivo del blog