antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




2012/06/04

KAXILDA liburu denda berria Donostian



KAXILDA eta liburuak. KAXILDA eta janaria.


Hitzei koska egin, pentsamendua elikatu.

Jakin- minez. Ja(ki)n- minez. Gose oldarkorrarekin.

KAXILDA topo egiteko espazioa da: elkargune bat, gaur, hemen eta orain.

KAXILDA liburu- denda bat da, pentsamendu kritikoaren ekoizpenean, ekintza politikoan, praktika artistikoan, esperimentazioan eta ikerketan interesa duen orori irekia: aurretik jakin ezin denari, eraldaketari, gurutzaketei, aliantzei, desadostasunei, afektuei eta (jan)gogo- biziari.

KAXILDA- egarria.

Liburuekin irekitzen dugu, ezkutatuak izan diren testuak begi- bistara eramateko. Irakurri ez ditugunak irakurri eta berrirakurtzeko. Partekatu eta eztabaidatzeko.

Zer egiten dugu sortzen dugunean, idaztean, esperimentatzerakoan, partekatu, begiratu, ukitu eta pentsatzen dugunean? Irakurri egiten dugu gehienbat. Eta ez da irakurtzen amaitzen.

KAXILDA, emakume otarreduna. Eta den- denok otarre batean sartuko bagina?

Kaxildatarrak, Arroka kalean gaude (Amara Zaharran).

Zuen esperoan.

http://www.kaxilda.net/


No hay comentarios:

Archivo del blog