antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




2015/08/17

AMNISTIA ALDARRIKATZEKO MANIFESTAZIOAK BILBON

"Soilik amnistiak eman diezaioke behin betiko irtenbidea Euskal Herriak estatuekin bizi duen gatazkari, izan ere guretzat, amnistiak preso, iheslari eta deportatuen askatasuna ez ezik, gatazkaren iturburu diren arrazoien gainditzea biltzen baitu, zapalkuntza nazionala eta sozialaren gainditzea hain zuzen ere."
Kartzeletako harresien beste aldean sakabanaketa, isolamendua, bizi osorako zigorrak, irainak, jipoiak, intimitatearen urraketa, komunikazioetan murrizketak, deserriratzea, bakardadea, tortura eta heriotza. Hori da euskal preso politikoek 55 urtetan zehar Espainiako eta Frantziako estatuen partez jaso dutena. Biolentzia honen aurrean preso politikoek elkartasunez, duintasunez, ausardiaz eta borrokaz erantzun egin dute, beti borrokaz.
Gure herriaren mugetatik kanpo eta batzuetan gure herrian bertan jazarpena, mehatxuak, bahiketak, atxiloketak, estatuen gerra zikina, tortura eta heriotza. Hori da 55 urtetan zehar iheslari eta deportatu politikoek Espainiako eta Frantziako estatuen partez jaso dutena. Biolentzia honen aurrean deportatu eta iheslariek tinkotasunez, inteligentziaz, eskuzabaltasunez eta borrokaz erantzun egin dute, beti borrokaz.
Eta egoera krudel hauen aurrean beti mobilizatu izan den Euskal Herria daukagu, herri zaharra, txikia, irmoa. Espainiako eta Frantziako estatuen errepresio nazional eta sozialaren gainetik bizirik dirauen herria, zapalkuntzari borrokaz aurre egin dion herria, beti borrokaz.
Gauza asko aldatu dira Euskal Herrian Franco hil zenetik eta baita azken sei urteetan ere, baina errepresioari eta zapalkuntzari dagokionez 1975ean ainguraturik jarraitzen dugu. Errepresaliatu politikoak borrokara bultzatu zituzten arrazoiek, hots, zapalkuntza nazionalak eta sozialak, indarrean jarraitzen dute eta iheslari, deportatu eta preso politikoak ez dira iraganeko kontua. Gaur egun 450 euskal preso politiko inguru gelditzen dira, haien artean 30 urteko espetxealdiak gelditzen zaizkien hainbat. Beste batzuek, ordea, etxera itzuli ezinik jarraitzen dute atxilotuak izan litezkeelako.

Pertsona hauek militante politikoak dira eta pentsatzen zutenarekin koherenteak izateagatik daude preso, deportatuta ala ihesean. Militante hauek hamarkadak bizirik daramatzan eta oraindik ere milaka eta milaka jarraitzaile dituen kultura politiko baten parte dira. Hortaz, errez ondoriozta daiteke militante politiko hauek etxean libre ez dauden bitartean gatazka ez dela konponduta egongo.
Soilik amnistiak eman diezaioke behin betiko irtenbidea Euskal Herriak estatuekin bizi duen gatazkari, izan ere guretzat, amnistiak preso, iheslari eta deportatuen askatasuna ez ezik, gatazkaren iturburu diren arrazoien gainditzea biltzen baitu, zapalkuntza nazionala eta sozialaren gainditzea hain zuzen ere. Gatazkaren arrazoiak gainditzea eta errepresaliatu politikorik ez egotea txanpon berberaren bi aldeak dira: errepresaliatu politikoak dauden bitartean gatazka ezingo da konpondutzat eman eta gatazka dagoen bitartean ezingo dugu bermatu errepresaliatu politiko gehiago ez egotea.
Hori dela eta, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Euskal Herria konbokatu nahi du azaroaren 28an arratsaldeko 6etan (18:00), Bilboko Bihotz Sakratutik AMNISTIA aldarrikatzeko abiatuko den manifestazioan parte hartzera.
Era berean, azaroaren 28a baino lehenago burutuko ditugun ekitaldi desberdinetan parte hartzeko gonbitea ere luzatu nahi dugu, lehenengo ekitaldia Bilboko Aste Nagusiko bigarren larunbatean, abuztuak 29, burutuko dugun manifestazioa izango delarik.
Herri honetan soberan dakigu askatasuna ez digutela oparituko eta eskuratzeko bide bakarra dugula: borroka egitea. Jo ta ke amnistia eta askatasuna lortu arte!

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

TEXTO EN CASTELLANO: http://amnistiaaskatasuna.blogspot.com.es/2015/07/azaroak-28-amnistia-aldarrikatzeko.html

No hay comentarios:

Archivo del blog