"Egun haietako sarraskiak (auzoari eginiko
lapurreta, kolpeak, intoxikazio mediatikoak...) estaltzen saiatu dira gerora,
eta testuinguru horretan kokatzen dugu Kukutzako teilatuan ziren 23 pertsonen
kriminalizazioa, haietako baten aurkako gartzela zigorra barne."
Ohar
honen bitartez, KUKUTZAREKIN elkartasun taldetik irailaren 14 eta 16ean
burututako epaiketaren sententzia, honen kontrako errekurtsoa eta gure
irakurketa helarazi nahi ditugu.
Aipaturiko
sententziak, 9 hilabeteko gartzela zigorra ezartzen die epaitutako 19
pertsonetako bakoitzari, desorden publikoak egitea egotzita. Bestalde, guztien
artean Bilboko Udalari gehienez 84.125,25 euro ordaintzera zigortzen ditu,
kalte ordain gisa. Kukutzarekiko elkartasunaren aurkako epaiketa izan da,
sententziak argi uzten duenez. Izan ere, akusatuek epaiketan argitu bezala,
errekalde auzora egun hartan bertaratutakoen artean ausaz eta ordu zein leku
ezberdinetan egin ziren atxiloketak. Ertzain batek adierazi zuenez, “La
consigna que teniamos era detener”, eta hala egin zuten. Hau argi uzten du
atxiloketa guztiak arratsaldeko bostak eta zortziak artean egin izanak,
istilurik nabarmenenak beranduago gertatu baziren ere. Epaileak datu hauek
guztiak soka berera josten ditu, auzipetu guztiak gisa berean kondenatuz,
delituari izaera publikoa (hau da, kolektiboa eta politikoa) emateko.
Sententzia
bidegabe honen aurka, hurrengo egunetan, helegiteak aurkeztuko dira.
Kukutzarekin
elkartasun taldetik, gogora ekarri nahi dugu orain arteko epaiketek ere 2011ko
irailean polizia, epaile eta politikariek errekaldera eramandako kaosaz
adierazi dutena: Poliziaren bortizkeria frogatua gelditu da, bai eta polizien
deklarazioen arteko kontraesanak ere. Egun haietako sarraskiak (auzoari eginiko
lapurreta, kolpeak, intoxikazio mediatikoak...) estaltzen saiatu dira gerora,
eta testuinguru horretan kokatzen dugu Kukutzako teilatuan ziren 23 pertsonen
kriminalizazioa, haietako baten aurkako gartzela zigorra barne. Epaiketa
honekin ere, duela lau urte elkartasuna adieraztera bertaratu zirenak
kriminalizatu dituzte. Izan ere, epaileak landutako argumentuekin, egun hartan
errekaldeko kaleetan zegoen orok 9 hilabeteko gartzela zigorra merezi baitu.
Honelako
kondenekin, Kukutza eraistearen arduradunek elkartasunez ekin zutenak zigortu
nahi dituzte, eta isilik eta geldi egoteko mezu ankerra helarazi nahi digute
guztioi. Ez dute halakorik lortu, izan ere, lau urte luze hauetan, okupazioak,
autogestioak eta erresistentziak aurrera egin dute. Honen isla dira Errekalden
bertan mehatxupean bizirik dirauten Etxarri eta OihuK guneak, euskal herri eta
mundu osoan zehar bestelako mundu bat eraikitzen dabiltzan guztien artean.
Kukutzaren defentsan egon ginen, eta Etxarri, OhiuK eta gure ametsen defentsan
egongo gara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario