antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




2016/05/08

PREKARIOAK! Hedoi Etxarte

"Prekarioen kontzeptua klase gisa filosofiak errealitateari ezarri nahi dion beste kimera bat da. Gazteriaren kontzeptuarekin berdin. Politikan oso erabilia da, baina, errealitatean —klaseen terminoetan—, inolako batasunik ez daukan kolektibo bat adierazten du."
             
Engelsek asmatu zuen sozialismo zientifiko kontzeptua: proiektu bat garatzeko metodo mota bat. Izpiritu hura berreskuratzea —errealitate materiala eta eraldaketako aukerak metodo kontrastagarriekin eraikitzea— ezinbestekoa da gaur egun.  
         
Krisi ekonomiko hau sortu denetik, filosofiaren eta marketinaren eraginez, politika kategoria hutsekin egiteko joera bat gailendu da Europan. Guztia eztabaidaren markoaren, kontzeptuen egokitasunaren batailara mugatuta ia. Eta logikoa da, aztertzen badugu nor ari den markoaren eztabaidan —bai Madrilen eta bai Hegoaldean—, jabetuko gara lan ordaindu ohikoarekin —mundu osoan, Europan eta EHn jendearen gehiengo osoaren bizirauteko moduarekin— harreman txikia dutela emisoreek. Akademiarekin lotura handi bat daukate, eta gero eta ahulagoa den funtzioen parte dira kasu askotan.

Frantzian, Nuit debout-en harira, Vanessa Pintok idatzi du Le Monde Diplomatiquen. Prekarioen kontzeptua klase gisa filosofiak errealitateari ezarri nahi dion beste kimera bat da. Gazteriaren kontzeptuarekin berdin. Politikan oso erabilia da, baina, errealitatean —klaseen terminoetan—, inolako batasunik ez daukan kolektibo bat adierazten du. Frantzian, 1995ean bigarren hezkuntzan hasi ziren, goi exekutiboen seme-alaben %83 hasi zen goi mailako ikasketak egiten. Kualifikaziorik gabeko langileen seme-alaben %29 soilik joan zen unibertsitatera. Lehenengoen %41ek amaitu zituzten goi mailako ikasketak, bigarrenen %4k.

Azken lan erreformak Frantzian argi du: klase ertain erosoetako ikasleak —eta haien ikasketa maila altuak— traba bat dira ikasketarik ez duten adinkideentzat. Gobernuak berdinketa bilatu du, behekoekin parekatuta. Hori da, tamalez, azken mobilizazio zikloan Frantziako beldurra: klase pribilegioak gal ditzakete.

Askapenaren ekipoek errealitate burugogorra aztertuko dute, edo pobreen arteko gatazka hori ere kapitalak irabaziko du Frantzian, bi tresna kutunekin: Alderdi Sozialistarekin eta iraultzara jolasten diren gazte pribilegiatuekin.

No hay comentarios:

Archivo del blog