"...benetako zailtasuna Euskal Herrian Europa
ekialdeko zonalde honetan gertatzen denaren analisi fidagarri eta
zuzenei eustea izan da, gutxiengo kanaletara baztertuta izan direnak,
ezker eraldatzailearen espazioa betetzen zuten herriko sektore kritikoak
murriztuz."
Orain dela aste batzuk, Bilboko plataforma digital hau kudeatzen dutenei bidali nienean gure hiriarekin zerikusia zuen ekimen bati buruzko informazioa, ez nuen pentsatzen igorri nienaren inguruko iritzi artikulu bat idaztea proposatuko zidatenik. Askok gogoratuko duzuenez ekimen hori joan den abendutik udaberriraino bilbotar bolondres batzuk auzo ezberdinetako elkarte eta gaztetxeen inguruan dabiltzatenen lankidetzari esker martxan jarritako giza laguntzazko material bilketa izan zen. URIOLA-k honen berri eman zuen, EH-Donbass Elkartasun Komiteak bultzatutako bilketaren hasierari buruz alegia, Europa ekialdean aurkitzen den Donbasseko biztanlegoa sustengatzeko ekimena zen, hain zuzen ere.
Orain dela aste batzuk, Bilboko plataforma digital hau kudeatzen dutenei bidali nienean gure hiriarekin zerikusia zuen ekimen bati buruzko informazioa, ez nuen pentsatzen igorri nienaren inguruko iritzi artikulu bat idaztea proposatuko zidatenik. Askok gogoratuko duzuenez ekimen hori joan den abendutik udaberriraino bilbotar bolondres batzuk auzo ezberdinetako elkarte eta gaztetxeen inguruan dabiltzatenen lankidetzari esker martxan jarritako giza laguntzazko material bilketa izan zen. URIOLA-k honen berri eman zuen, EH-Donbass Elkartasun Komiteak bultzatutako bilketaren hasierari buruz alegia, Europa ekialdean aurkitzen den Donbasseko biztanlegoa sustengatzeko ekimena zen, hain zuzen ere.
Orain berriz guzti honen harira, emailaren beste aldean zegoen
uriolatarrak eskatuta, nire idatzizko ekarpena baliabide bezala ariko
natzaizue bilketaren emaitzez. Komunikazio tresna hau pertsona eta
iritzi guztiek kabida izateko espaziotzat sortua denez, horrela luzatu
zidan aukera aipatutako uriolatarrak, ildo honi eusteko asmoarekin
irakurle oro testuinguruan kokatzeko erronkari aurre egin behar izan
diot. Ez da ez lan makala izan Ukrainiako azken urteetako gertaeren
ikuspegia osatzea iritzirako espazio honetan, are gutxiago lurralde
eslaviar honetako bilakaerak dituen elementu anitzekin. Baina irakurlea
testuinguratzeko lan honen benetako zailtasuna Euskal Herrian Europa
ekialdeko zonalde honetan gertatzen denaren analisi fidagarri eta
zuzenei eustea izan da, gutxiengo kanaletara baztertuta izan direnak,
ezker eraldatzailearen espazioa betetzen zuten herriko sektore kritikoak
murriztuz.
Azaldu beharra dut gatazkarekin dudan hurbileko jarrera hau izatera
ekarri nauena 2014an ukrainiar ekialdetik heltzen ziren berriekin hasiko
dela non ezkerreko mugimenduen aurkako eskuin muturraren oldarkerien
ostean (Odessako sarraskia…), ukrainiar indar militarrek zibilen aurkako
bidegabekeria odoltsuak etorriko ziren (Slavianks eta Mariupol hirien
aurkako bonbardaketak…), nire etxeko erosotasuna astinduz. Gero etorriko
ziren hitzaldiak, heltzen zen bertako egunerokotasunaren jarraipena
(Berria, Argia, La Haine…) eta gure herrian salaketa lanak martxan jarri
zituzten talde eta pertsonak ezagutzea. Beraz, azpimarratuko nuke
aditua ez naizen heinean, iritzi artikulu hau defendatu dezakedan
fidegarritasunari eutsi zaiola; ez dut uste honelakorik idazteak ideia
hona denik kazetari, historiagile, politologo… bezelako adimenik ez
duenarentzat, ni bezala, norberaren muga pertsonalak benetan agerian
uzteak ez baita sentsasio atsegina.
Bilketarekin jarraituz, dakidanez hau udaberrirako bukatutzat eman
zen Bilbo eta Bizkaiko bilketa guneetatik jasotakoaren bila pasatzeari
ekinez; Irala, Olabeaga, San Inazio, Deustu, Bilbo Zaharra, Ezkerraldea,
Lemoa eta Larrabetzu. Ondoren boluntario aldetik etorriko zen guztia
zenbatzea, materiala bidaltzeko behar den bezala prestatu eta Komiteak
ezker abertzaleko alkatetzari esker prest zuen Ondarroako biltegira
eramatea. Kilometro eta ordu asko lan honetarako. Materiala Euskal
Herriko beste hainbat tokietatik ekarritakoari gehitu zitzaion eta baita
ere Comite Andalucia-Donbassek igorritakoa. 1.850 kilo guztira.
Uztailaren 11an Ondarroatik atera zen kamioiez bildutako laguntza
guztia. Asociación de Solidaridad Aragón-Donbassek kudeatutako bidaia
izan zen eta egun berean Madrilen zegoen non Blagoe Delo elkarteak 700kg
material gehitu zizkion. Elkarte honek guztira 2 tona baino gehiagoko
kargamentua Moskura bidaliko zuen hegaldia ordainduz eta han Errusiar
Larrialdietako Ministerioaren bitartez Ukrainia ekialdeko hiri
garrantzitsuenetakoa zen Lugansk hirira heldu zen uztaileko hirugarren
astean. Izen berdina duen Herri Errepublikaren hiriburura, Ukrainia
ekialdeko Donbass eskualde langile eta meatzarian kokatua.
36ko gerran Bilbo izaten saiatu zen bezala, bere burujabetzarako
borondatea eta nortasunaren defentsan erresistentziaren nolabaiteko
sinbolo bihurturiko hiria da Lugansk. 2014an Maidaneko fenomenoa zeharo
(inoiz at egon bazen) Mendebaldeko interes eta ultraeskuinaren menpe
geratzeak ekarri zuen Gobernu kolpista eta nazionalistak bidalitako
Ukrainiar Estatuaren indar militarraren oldarkeriari aurre egin ziona.
Errusiarekin kultur eta hizkuntz lotura handiak eta baita Sobietar
Batasunarekiko ideologi-loturak ditu Donbasseko biztanlegoak. Horregatik
ez da harritzekoa Sobietar Batasuna desagertu zenean sorturiko Ukrainia
parlamentarioan eman diren hauteskundeetan Europar Batasuna eta bere
aliatuak zein Errusiar Federakundearekin erlazioak mantentzearen aldeko
indar politikoak garaile ateratzea bertan. 2014an guztia aldatu zen
batez ere Lugansk eta Donetsk Herri Errepubliketako biztanlegoarentzat,
orduko Ukrainiako presidentea zenak ezezkoa eman zion Europar Batasunari
akordio politiko eta ekonomiko bat sinatzeko garaian, Errusiar
Federakundera hurbilduz. Gaur egun nabaria da inperialistek beraien
makineria, Sirian egin zuten bezalaxe, martxan jarri zutela hau
ekiditzeko eta horregatik dago mundua dagoen tokian.
Ez genuke ahaztu behar Errusiar Federakundea munduko energia, mineral
eta baso baliabide handienak dituela eta munduko ur gozo ez izoztuaren
laurdena. Jakin beharko genuke baita, antza Putin kapitalistak SESB
dezargetzean neoliberalismoak ekarri zuen oligarken ondasun
kolektiboaren lapurretak nolabait eten zituela eta Federakundean ordena
jarri. Dirudienez baita, Putinek ez du munduko jauntxoen, hau da,
mendebaldeko inperialisten morroi izan nahi.
Ematen du inperialismoarentzat Donbasseko bi Herri Errepublikak
menderatuz Errusiar Federakundearen aurkako setioa indartuko zela…
baliteke, baina ni ez naiz aditua.
Egun, 2016an, bi urte daramatzate gudan Ukrainako ekialdeko
biztanleek. Guda honek, 10.000 bat herritarren heriotza, eta
milioitik gora pertsonen erbestea ekarri du; Donetsk, Lugansk, Makeevka,
Debaltsevo, Slaviansk eta halako hiri garrantzitsuak suntsitzearekin
batera.
http://uriola.eus/
http://uriola.eus/
No hay comentarios:
Publicar un comentario